EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan greba eta mobilizazio fase batean barneratuak gaude LAB, ELA eta Steilas sindikatuak.
Larunbat honetan, maiatzak 20, familiei gure aldarrikapenekin bat egin dezaten eskatzen diegu eta parte har dezaten eguerdian hiru hiriburutan egingo diren manifestazioetan. Izan ere aspaldian pairatzen ditugun murrizketa neurriek eta lege inposizioek haien seme eta alabei zuzenki eragiten die ere.
BILBO 12:00tan Jesusen Bihotza
DONOSTIA 12:00tan Alderdi Eder
GASTEIZ 12:00tan Bilbo plaza
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, mila esker aldez aurretik.
Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki!
LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak
Irakasle-Ikertzaile ez iraukorrentzako bosturtekoak: lehengo lepotik burua
STEILASen eta LABen komunikatu bateratua
Irakasle-Ikertzaile ez finkoen bosturtekoak direla-eta, atsekabez jakin dugu EHUren Errektoretzak errekurritu egingo duela haiek ordaintzera behartzen dituen azken epaia. Gogoratu epaitegiek ebatzi dutela irakasle lankideek jasotzen duten zenbateko berbera ordaindu behar zaiela atxiki plaza okupatzen ari diren irakasle-ikertzaile ez iraunkorrei bosturteko gisa, irakasle laboralen ordainsarien dekretua aldatu beharrik gabe. Eta, ondorioz, ez ordaintzeko erabili duten aitzakiarik gabe utzi dituztela Unibertsitatea eta Jaurlaritza: dekretua aldatu beharrarena.
Jarraitu Irakasle-Ikertzaile ez iraukorrentzako bosturtekoak: lehengo lepotik burua irakurtzen
Maiatzak 1: Burujabetza osoa aldaketa sozialerako
Langileok euskal estatua
Aurtengo hau izan daiteke garai berri baten atariko Maiatzaren Lehena. Euskal Herrian eta gure mugetatik harago ematen ari diren gertakariek aukera berriak zabaltzen dituzte: Catalunyako deskonexio prozesua, gurean armagabetze prozesua, mugimendu independentista berritu eta berritzailea eraikitzeko egin den apustua, euskal sindikatuen artean elkarlana berreskuratzeko hasi dugun bidea… estatus politikoak berritzeko ekimenak martxan diren honetan, Euskal Herrian burujabetza prozesua abiatzeko baldintzak badaude. Egin beharreko bidea eta emaitzak lehiatzea dagokigu orain.
Jarraitu irakurtzen ->

Formazioko ikertzaileentzako kolpe berri bat
Jakin berri dugu “UPV/EHUko doktorego ondoko prestakuntza programetan sartu arte doktore berriak kontratatzeko 2017ko deialdia” ez dela aterako. 2016ko deialdia indarrean egon da 2017ko apirila arte eta aurrekontua agortzearen ondorioz ez dago asmorik aurtengo deialdia egiteko.
Jarraitu Formazioko ikertzaileentzako kolpe berri bat irakurtzen
Prekarietatea: Lan munduaren gaixotasuna
ELA – LAB – ESK – STEILA
S – EHNE – HIRU
Aurtengo apirilaren 28an, lan segurtasuna eta osasunaren egunez, salatzen jarraitu behar dugu langile-klasearen osasuna areago okertu dela. Hego Euskal Herrian iaz 53 langile hil ziren lan istripuz. Istripu guztien kopurua %9 gehitu da 2015 urtearekiko. Lantokietan lan osasuna hondatzen ari dela diogunean istripu hilgarriak nabarmendu ohi dira. Haatik, hauek iceberg-aren tontorra besterik ez dira, lanak osasuna galtzea eragin dezakeen kasuen artean.
Jarraitu irakurtzen ->
Txostena “Prekarietateak gaixotu eta hil egiten du”
Apirilaren 28an, Bilbon 11etan Confebasken egoitzan mobilizazioa
Ikertzaileen lan-baldintzak negoziatuko dira UPV/EHUn
Gaur, martxoaren 31an, UPV/EHUko Plangintza Batzordean Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordeak sindikatuoi informatu digu formazioko ikertzaileen kolektiboaren egoera tratatzeko negoziazio mahaia deituko duela apirilaren bigarren hamabostaldian. LABek eskatu zuenetik, otsailaren 17tik alegia, denbora gehiegi pasa bada ere, poztekoa da kolektibo prekarizatu honen lan-baldintzak negoziatzeko aukera irekitzea.
Jarraitu Ikertzaileen lan-baldintzak negoziatuko dira UPV/EHUn irakurtzen
Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki!
Martxoaren 22ko unibertsitatetik kanpoko hezkuntza greba
2017ko martxoaren 22rako unibertsitatetik kanpoko hezkuntza publikoan LAB, ELA eta steilas sindikatuek deitutako grebaren harira, UPV/EHUko LABek zera azaldu nahi du:
- Euskal Herriak hezkuntza-sistema propio bat behar duela, kanpoko baldintzetatik eta merkatuek eta neoliberalismoak sortzen dituzten injustizietatik libre.
- Unibertsitate publikoa hezkuntza-sistema horren ezinbesteko osagaia dela euskal herritarrak formatzeko eta gure herriaren garapenerako.
- Azken urteetan egon diren murrizketek UPV/EHUren izaera publikoa kaltetu dutela salatu nahi dugu, bai irakaskuntza eta baita ikerketa alorretan.
Jarraitu Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki! irakurtzen
Mobilizatzeak balio du
Estatuko Gizarte Segurantzak argitaratu berri duen ohar batean iragartzen da doktoretza aurreko ikertzaileen kontratuen kodea berriro ere aldatu egin dutela, 401 motakoa izatera itzultzeko, “lan eta zerbitzu jakin baterako” kontratu izatera, alegia. Lorpen honek dudarik gabe frogatzen du borroka eta antolakuntza ezinbestekoak direla bidegabekeriak gelditzeko. Zoriondu nahi ditugu formazioko ikertzaileak, izan duten erantzunagatik.
Jarraitu Mobilizatzeak balio du irakurtzen
UPV/EHUn atzo gertatutakoaren aurrean LABen jarrera
Gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu atzo Leioako UPV-EHUko kanpusean lanean ari zela zauritu zuten langileari. Hau ez da lan istripu bat, guztiz lekuz kanpo dagoen eraso baten ondorioa baizik. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen dekanotzan gertatukoa onartezina da eta horrela adierazi nahi dugu LABetik.
Jarraitu UPV/EHUn atzo gertatutakoaren aurrean LABen jarrera irakurtzen
Formazioko Ikertzaileen mobilizazio arrakastatsuak
Gaur, Formazioko Ikertzaileen aldarrikapena ozen entzun da UPV/EHUko hiru campusetan. Langile kolektibo prekarizatu honen asanbladak (@predocasanblada) deitutako kontzentrazioetan formazioko ikertzaileen gehiengoak hartu du parte, LABen atxikimenduarekin eta beste irakasle-ikertzaileen babesarekin.
LABek behin eta berriz salatu du langile hauek sufritutako kontratu aldaketa bidegabea eta UPV/EHUri lan baldintzak mantenduko direla ziurtatzeko bermeak exijitu dizkio. LAB berean mantentzen da, arazo honen betiko konponketa Eusko Jaurlaritzak Zientzia Legean definitutako ikertzaileen kontratu laboral guztiak–ez bakarrik doktoretza aurrekoak– arautzetik etorriko dela, Irakasle-Ikertzaileen dekretua eguneratuz. Kolektibo honen lanak aitortza behar du eta lan-baldintza duinak.
Jarraitu Formazioko Ikertzaileen mobilizazio arrakastatsuak irakurtzen