Kategoriaren artxiboa: LAB EHU

Oinarrizko eskubide eta bermeen defentsan: Goardia Zibila unibertsitatetik at!

Polizia operazio batekin esnatu ginen beste behin atzo. Oraingoan, Goardia Zibilak UPV/EHUko hiru ikasle atxilotu ditu eta Letren, Farmazia eta Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateetako ikasle gelak miatu ditu, hainbat material eramanez (ordenagailuak, kartelak, dokumentuak…). Jarraitu Oinarrizko eskubide eta bermeen defentsan: Goardia Zibila unibertsitatetik at! irakurtzen

UPV/EHUn, euskarari dagokionez, oro ez da urre

II. Euskara Planaren ebaluazioaren inguruko irakurketa

Apirilaren 26ko Gobernu Kontseiluan ezagutu genuen Euskararen II. Plan Gidariari (2013-17) buruz Euskara errektoreordetzatik egindako ebaluazio-txostena. 2018-2022 urteetarako Euskararen III. Plana eztabaidatzen hasi baino lehen, beharrezkoa ikusten dugu aipaturiko ebaluazioaren inguruan gure irakurketa plazaratzea, hankamotz ikusten dugulako. Jarraitu UPV/EHUn, euskarari dagokionez, oro ez da urre irakurtzen

Zer gertatzen ari da 2017ko osagarriekin?

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua:
Bost urteko etenaren ondoren eta borroka luze bat medio, 2015ean berrabiatu ziren norbanako ordainsari osagarrien deialdiak. LAB eta Steilas sindikatuok urteroko deialdien “normaltasuna” berreskuratzeari eman genion lehentasuna, beste estrategia arriskutsuago batzuen aurrean, eta estrategia horrek emaitzak eman zituen. 2015eko eta 2016ko deialdietan, guztira ia 2900 irakaslek C tarteak finkatu zituzten eta 1750etik gora irakaslek A/B tarteak, guztiak aurreko deialdietan lortutakoak. Bestetik, 1600etik gora irakaslek C tarte berriak eskuratu zituzten eta ia 1800 irakaslek A/B berriak. Lorpen handia izan zen hori, nagusiki inoiz osagarririk jaso ez zuen irakasle kopuru zabal bati aukera eman zitzaiolako eta, kasu askotan, soldata baxuak duintzeko bidea izan zelako. Hala ere, prozesu gazi-gozoa izan zen, A eta B tarteen ebaluaziorako protokoloak ez baitzituen hainbat irakasle-ikertzaileren merituak behar bezala baloratzea ahalbidetu.
Jarraitu Zer gertatzen ari da 2017ko osagarriekin? irakurtzen

Bilboko Ingeniaritza Eskolan astelehenean izandako istripu larria salatzen dugu

UPV/EHUko LAB sindikatuak iragan astelehenean, maiatzak 21, arratsaldeko lehen orduan Bilboko Ingeniaritza Eskolaren II. Eraikinean izandako istripu larria salatzen du. Horren ondorioz, langile bat arauak betetzen ez dituen eskailera batzuetatik behera jausi eta kolpea jo zuen buruan, hasieran konortea galdu gabe. Berarekin zihoan langilea artatu eta eraikinaren atezaintzara joan zen urgentziazko zerbitzuetara (112) deitzeko. Zerbitzuok lekuan bertaratuta, langilea artatu eta, egoeraren larritasunagatik, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten. Ondoren, jakin dugunez,langileak konortea galdu zuen eta egun koman dago, oso larri.
Jarraitu Bilboko Ingeniaritza Eskolan astelehenean izandako istripu larria salatzen dugu irakurtzen

Estatalizazioa: Prekarietate gehiago dakarren izurritea

Ezagutu eta borrokatzeko sei gako

   1. Zer da estatalizazioa?

Hemengo langileoi estatu mailako lan baldintzak aplikatzeko ireki duten bidea, hala eremu pribatuan nola langile publikoei dagokienean. Gure lan hitzarmenek arautzen dituzten lan baldintzak betetzeari utzi eta gureak baino merkeagoak eta okerragoak diren lan baldintzak inposatzeko helburua du. Jarraitu Estatalizazioa: Prekarietate gehiago dakarren izurritea irakurtzen

Zein da Gerentziak eta UGT-k partekatzen duten LEP proposamena?

LAB ek konpromisoa hartzen du batzarrak deitzeko Gerentziaren, Errektorearen edo Unibertsitate-Zuzendaritzaren proposamena onetsia edo ezetsia izateko

Azken hiru hilabeteetan Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren artean zabaldutako Lan Eskaintza Publikoari (LEP) buruzko “informazioen” komunikatu andanatik Jarraitu Zein da Gerentziak eta UGT-k partekatzen duten LEP proposamena? irakurtzen

#EzDaAbusuaBortxaketaDa #Niksinestendizut – 12:00etan Mikel Laboa plazan elkarretaratzea

“Manada”ren epaiketaren sententziak argi utzi du justizia patriarkala dela, emakumeon testigantzen sinesgarritasuna kolokan jartzen baitu. Epaiak ez du bortxaketa onartzen, “sexu-abusu jarraitua” baizik, sexu-erasoaren azpian dagoena. Emakumeen kontrako iraina eta gure askatasunaren kontrako erasoa.
Unibertsitate-komunitatea deitzen dugu gaur 12:00etan Mikel Laboa plazan egingo den elkarretaratzera, ebazpen honen aurrean gure amorrua adierazteko.
Era berean, Bilbo, Gasteiz eta Donostian 12:00etan izango diren elkarretaratzeetara hurbiltzeko gonbidapena egiten dugu.
#EzDaAbusuaBortxaketaDa
#Niksinestendizut

M-1: #lanBiziHerriDuina. Burujabetza ezkerretik #M1Duina


Eskualdez eskualde mobilizatuko gara Maiatzaren Lehenean eta aukeratutako leloa “Lan, bizi, herri duina” izan da.
Mobilizazioak
Lan eta bizi duina bermatzea herritar orori. Horixe izan behar luke herri baten eredu ekonomiko eta sozialaren helburu nagusia, baina, IBEX 35-ak eliteen mesedetan agintzen du beti eta kapitalak prekarietatea zabaltzen jarraitzen du gure lanean eta gure bizitzan.
Jarraitu M-1: #lanBiziHerriDuina. Burujabetza ezkerretik #M1Duina irakurtzen