Urriaren 30ean egindako UPV/EHUko Batzorde Negoziatzailearen azken bileran, unibertsitate-zuzendaritzak egindako 2018ko LEPa AZP funtzionarien Administrari Laguntzaile Eskalaren 38 plazekin ateratzeko proposamenaren eta deialdia akordiorik gabe egiteko mehatxuaren aurrean, LABek honako alternatiba hau proposatu zuen: Jarraitu AZPren 2018ko eta geroko Lan Eskaintza Publikoak: Planteamendu bermeduna irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: LAB EHU
Gaurko konzentrazioetan 130 pertsonak hartu dute parte
Gaur goizean eta arratsaldekolehen orduan egindako 4 konzentrazioetan 130 pertsona bildu dira.
LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuok deitutako konzentrazio jendetsuena Leioan izan da, 70 pertsona bildu direlarik. Donostian 15 pertsona batu dira, eta Gasteizen 18. Goizean, bestalde, 23 lagun bildu ziren sindikatuok egindako deialdian. Jarraitu Gaurko konzentrazioetan 130 pertsonak hartu dute parte irakurtzen
Behin-behineko langileentzat egonkortasuna, iruzurrik ez!!
2018ko LEPa: LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuen komunikatua ∼ 3 Campusetan konzentratzera deitzen dugu
Urriaren 11n egin genuen UPV/EHUko sindikatu eta Administrazioaren arteko lehen bilera 2018ko Lan Eskaintza Publikoaz (LEP) jarduteko.
Bilera horretan lau sindikatuok adierazi genuen ez genuela onartzen UPV/EHUren Gerentziak bidalitako 2018ko deialdi berrian 38 lanpostu ateratzea, 2016ko eta 2017ko deialdiek edukiko dituzten bermeak eduki barik. Egonkortasun Akordio berria aldarrikatu genuen edo, egon ezean, lanpostua lortuko ez luketen langile bakanen birkokatzea. Eta Administrazioak ez bazuen ez bata ez bestea onartzen, 2018ko deialdia atzeratzea 2019/2020 urteetara. Jarraitu Behin-behineko langileentzat egonkortasuna, iruzurrik ez!! irakurtzen
LABen ekimenari esker, seiurtekoak irakasle eta ikertzaile guztien eskura
Plaza iraunkorra okupatzen duten bitarteko irakasleei ez ezik, gainerako aldi baterako irakasle eta ikertzaileei seiurtekoak aitortu eta ordaintzeko bidea ireki du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko lan arloko salak argitaratu berri duen ebazpenak. LABek aurkeztutako helegiteari erantzunez, sententziak jasotzen du aldi baterako langileen eskubidea ikerkuntza ebaluatua izateko baita aitortutakoa kobratzeko ere, eta UPV/EHU, Unibasq eta Eusko Jaurlaritza behartzen ditu epaia betearaztera.
Jarraitu LABen ekimenari esker, seiurtekoak irakasle eta ikertzaile guztien eskura irakurtzen
Elkarretaratzea: gure soldaten defentsan: osagarriak urtero eta garaiz!
Irakasle-ikertzaileen soldaten defentsan, osagarrien deialdiak urtero deitu eta ordaintzeko exijitu dugu berriz ere, 2017ko osagarrien A-B tarteak eskatzeko deialdia onartzeko Gizarte Kontseiluak egindako bilkuraren aurrean.
Osagarrien deialdiak urtero egin behar dira, garaiz, eta modu argian, hori baita UPV/EHUko irakasleon soldatak osatu eta parekatzeko bide bakarra orain dagoen legeriaren arabera. Urtean bertan esleitu behar dira hurrengo urtarriletik aurrera ebaluazio positiboei dagozkien tramuak kobratu ahal izateko. Eta ez dugu onartzen Eusko Jaurlaritzak gure kontura dirua aurreztea, UPV/EHUko Gobernu Batzordea eta Gizarte Kontseilua konplize izanda.
Horren aurrean guk ozen eta irmo diogu: Gure soldaten defentsan: osagarriak urtero eta garaiz!
Lan Ikuskaritzak Bilbon hildakoa eragindako istripuaren erantzule EHU egiten du
Segurtasun neurrien eza ikusi eta prestazioen errekarguarekin zigortzen du Lan Ikuskaritzak Bilboko Ingeniaritzako Eskolako istripuagatik
UPV/EHU eta Osalanen ardura-falta salatzen du LABek eta neurrizko asebetetzea adierazten du Lan Ikuskaritzaren errekerimenduaren aurrean
Jarraitu Lan Ikuskaritzak Bilbon hildakoa eragindako istripuaren erantzule EHU egiten du irakurtzen
Gobernu Kontseiluak 2016 eta 2017ko LEParen Oinarriak onartu ditu
Iragan ostegunean, irailaren 27an, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2016 eta 2017 urteetako Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) Oinarriak onartu zituen. Deialdi bakarrean egikarituko den LEP honetan, guztira 77 lan-kontratudunen lanpostu (44 2016koari dagozkionak eta 33 2017koari dagozkionak) aterako dira. LEPa 32 aldeko bozkarekin eta abstentzio 2rekin onartuak izan ziren Oinarri Orokor zein Espezifikoak. Jarraitu Gobernu Kontseiluak 2016 eta 2017ko LEParen Oinarriak onartu ditu irakurtzen
Badator 2017ko osagarrien deialdi “berpiztua”
Pasa den ostegunean, irailak 20, Plangintza Batzordea izan genuen irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordearekin sindikatu guztiok, tartean LAB eta Steilas. Bertan, ohi dugun moduan, datorren Gobernu Kontseilura eramango diren gaiak eztabaidatu genituen (etzidamu, irailak 27, izango da). Osagarri Gehigarrien 2017ko deialdi “berpiztua” aurkeztu zigun bertan, A eta B tarteetara mugatuta, zeren Gizarte Kontseiluak tarte horien “terminazioa” [sic] berretsi baitzuen uztailean (iazkoan bezala 2017ko abenduaren 4ra arteko merituak aurkeztu ahal izango dira, eta abar). C tarteak, aldiz, onetsi egin ziren; beraz ez dira berriz deitu behar.
Jarraitu Badator 2017ko osagarrien deialdi “berpiztua” irakurtzen
LAB sindikatuak negoziaziorako proposamen bat egin du Mahai Orokorrean
Administrazioko Mahai Orokorraren bilera egin da gaur Gasteizen, Eusko Jaurlaritzan. Hori dela eta, elkarretaratze bat egin dugu “Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki” lemapean.
Jarraitu LAB sindikatuak negoziaziorako proposamen bat egin du Mahai Orokorrean irakurtzen
Behin-behineko irakasle-ikertzaileen seiurtekoen egoera: epaiketa eta ordainketa
Asteartean, irailaren 11n, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko lan arloko salan izan zen UPV/EHU eta Eusko Jaurlaritzaren (Unibasq) aurkako epaiketa, 2017ko seiurtekoen deialdia dela eta. Izan ere, LABek salatu zuenez, behin behinekoei ikerketa-meritoak eskatzeko aukera zabaltzen zuen 2018ko urtarrileko ebazpenaren irakurketa murriztailea egin zuten bai Unibasq-ek baita UPV/EHUk ere, sortutako baina era iraunkorrean bete gabeko plaza okupatzen duten bitarteko irakasle kontratatuei mugatuz (irakasle atxikiak eta beste figura asko kanpoan utzita). Lehenengo urrats moduan, auzia PRECO-ra eraman genuen, baina kontziliaziorik lortu ezean UPV/EHUko abokatua ez zen ezta agertu ere), LABek bide judizialera jotzea erabaki zuen. Hurrengo asteotan jakingo dugu zein den epaitegietatik heltzen den ebazpena.
Beste aldetik, aipaturiko deialdian seiurtekoen aitorpena lortu zuten behin-behineko irakasle eta ikertzaileei ordainketa gauzatzeko akordio-proposamena Negoziazio Mahaira eraman dezan LABek eskaera helarazi dio Irakasle-ikertzaile arloko errektoreordeari.