Kategoriaren artxiboa: LAB EHU

Ikertzaileei ere azken urteetako soldata igoerak aplikatu behar zaizkie


Egun hauetan eztabaidatzen ari den langile publikoen 2019ko soldata-igoera arautuko duen lege proiektuaren harira, UPV/EHUko LAB sindikatuak ondorengoa adierazi nahi die Eusko Jaurlaritzari eta UPV/EHUri:

  • 2016tik 2018ra arte langile publikoei egin zaien soldata igoera ez zaio UPV/EHUn lan egiten duen ikertzaile kolektibo handi bati aplikatu, (2016ko %1a, 2017ko %1a eta 2018ko %1,75a).
  • 2019an %2,25eko igoera planteatzen da lege proiektu berri honetan.
  • Aipatutako ikertzaileak langile publikoak dira, UPV/EHUrekin kontratu bat dutelako.
  • UPV/EHUren arabera, 41/2008 dekretuan dago arazoa, ordainsariak laguntza-programa bakoitzean zehaztuko direla esaten duelako eta programa horietan soldatak ez direlako behar bezala eguneratu. Hala ere, dekretu hau, ikertzaileei dagokienez, aspaldi dago zaharkituta, estatuko 14/2011 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Legea onartu zenetik, hain zuzen ere.

Hau guztia kontuan hartuta UPV/EHUko LAB sindikatuak ondorengoa exijitzen du: Jarraitu Ikertzaileei ere azken urteetako soldata igoerak aplikatu behar zaizkie irakurtzen →

Martxoak 8: "Emakume askeak, herri libre eta feminista batean, hori da borrokatuko duguna"

Martxoaren 8a gorriz markatuta dugu sindikatuaren agendan. Hain zuzen ere, martxan jarri gara greba feminista prestatzeko eta, hitzordu garrantzitsu hori ardatz hartuta, LABeko emakumeon batzarra egin dugu Donostian, Eureka museoan. Jarraitu Martxoak 8: "Emakume askeak, herri libre eta feminista batean, hori da borrokatuko duguna" irakurtzen →

2018ko Irakasle-ikertzaileentzako Lan Eskaintza Publikoa

LABek Kontsolidatutako lanpostuen igoera bultzatzen jarraitzen du
Gaur, abenduaren 20an, Gobernu Kontseiluan IRIentzako 2018ko Lan Eskaintza Publikoaren onartu da. Aurreko urteetan bezala, birjartze–tasa % 100a izango da, eta orotara 140 lanpostu eskainiko dira. Horietako % 91,43, hau da 128, gaur behin-behinekoak direnak egonkortzera zuzenduta daude, gehienak agregatu kategorian (92). Egonkortzea helburu duten lanpostuez gainera, beste 12 sortuko dira: 7 titular plaza agregatu figuratik eta 5 irakasle oso. Azkenik, 22 katedra sortuko dira barne promozioz beteko direnak (birjartze–tasa kontsumitzen ez dute).
Jarraitu 2018ko Irakasle-ikertzaileentzako Lan Eskaintza Publikoa irakurtzen →

EHUko Euskararen III. Plan Gidariaren inguruan

Gaur, abenduak 20, onartu da UPV/EHUko Gobernu Kontseiluan Euskararen III. Plan Gidaria, 2018-2022 bitartean indarrean egongo dena.
LABek gertutik jarraitu du sortze prozesu osoa eta planaren atal ezberdinetarako ekarpen eta proposamen sorta garatu du, afiliazioaren ekarpenak ere jasoz. Eztabaida gune guztietan LABen proposamenak eta emendakinak presente egon dira bere afiliatu eta ordezkarien bidez, UPV/EHUk behar duen euskara plana lortzeko ahaleginean. Lan eta denbora inbertsioa handia izan da. Jarraitu EHUko Euskararen III. Plan Gidariaren inguruan irakurtzen →

Atxiki plaza hutsetan dauden interinoentzat tutorizazio programa onartua

Gaur, 2018ko abenduaren 19an, UPV/EHUko Lan-kontratudun Irakasle-Ikertzaileen Negoziazio Batzordeak onartu du Tutorizazio-programa, Bitarteko Irakasle Kontratatuek (interinoek) atxiki kategoriako lanpostuetara aurkeztu ahal izateko baldintzak lor ditzaten. Programa abian zegoen lehenagotik, baina ez zegoen erregularizatua, eta gardentasun gutxikoa zen. LABen eskaria izan da urtetan egoera erregularizatzea, eta egin ditugun proposamenetan oinarrituta akordioaren testua osatu da.
Jarraitu Atxiki plaza hutsetan dauden interinoentzat tutorizazio programa onartua irakurtzen →

Seiurtekoak: deialdiak irekita jada; diskriminazioak ere irekita darrai

Seiurtekoen deialdiak irekita, eta alderdi berri batekin

Informatu berri dugunez, ikerketa seiurtekoak eskatzeko deialdiak irekita daude, bai irakasle-ikertzaile laboralentzat baita irakasle-ikertzaile funtzionarioentzat. Deialdi horietan zehazten dira alderdi ezberdinak (bete beharreko baldintzak, prozedura, irizpideak…), eskatzeko epea urtarrilaren 18a izanik.
Jarraitu Seiurtekoak: deialdiak irekita jada; diskriminazioak ere irekita darrai irakurtzen →

Krisialdia, aurrekontuak eta unibertsitate publikoa

Jose Mari Zendoia Sainz eta Maite Urtiaga Arregi
LABeko sail sindikala UPV/EHUn
Hezkuntza sailburuaren esanetan, ez da errealista UPV/EHUk Jaurlaritzari eskatzea krisiaren aurreko diru ekarpen berbera. Zergatik? Errealitatearen aurkako fikzioa dirudi hamarkada batean unibertsitate publikoari egiten zaion ekarpena ia %8 gutxitu izanak, Jaurlaritzaren aurrekontu osoa %14 baino gehiago handitu den bitartean. Jarraitu irakurtzen ->

Gaur sinatu da UPV/EHUko AZPko langile funtzionarioen 2018ko LEPari, Lekualdaketa Lehiaketari eta Barne Promozioari dagokien Akordioa

Gaur, abenduak 3, batu da berriro ere UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren Mahai Negoziatzailea 2018ko Lan Eskaintza Publikoaz eta langile funtzionarioen Lekualdaketa Lehiaketaz eta Barne Promozioaz hitz egin eta akordioa sinatzeko. Jarraitu Gaur sinatu da UPV/EHUko AZPko langile funtzionarioen 2018ko LEPari, Lekualdaketa Lehiaketari eta Barne Promozioari dagokien Akordioa irakurtzen →

Eusko Jaurlaritza: UPV/EHU ez ito!

Krisialdia igaro omen da, agintari politikoen ahotan. Langabezia-tasak beheraka egin badu ere, langile berrien lan baldintzak modu lotsagarrian suntsitu direlako izan da, eta beste langile askok lana bilatzeari uko egin diotelako. Galdetu gazteei.
Bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoak aurrera jarraitzen du, eta horren adibide, Jaurlaritzak 2019rako prestatu duen aurrekontu proiektua. Cristina Uriarte Hezkuntzako Sailburuaren esanetan, ez da errealista EHUk Jaurlaritzari eskatzea krisiaren aurreko diru ekarpen berdina. Zergatik? Guk kontrakoa uste dugu, izan ere, Jarraitu Eusko Jaurlaritza: UPV/EHU ez ito! irakurtzen →

2016 eta 2017ko UPV/EHUko AZP lan kontratudunen LEP-en Oinarriak argitaratu dira

Gaur, EHAAn argitaratu dira Administrazio eta Zerbitzuetako lan kontratudun langile finkoak Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko hautaketa prozesu globalaren oinarri orokorrak, batetik, eta bestetik, UPV/EHUko I., II., III. eta IV.  sailkapen taldeetako langile finkoak hautatzeko prozeduren oinarri espezifikoak ere. Jarraitu 2016 eta 2017ko UPV/EHUko AZP lan kontratudunen LEP-en Oinarriak argitaratu dira irakurtzen →