LABek hauteskunde sindikal hauetan parte hartu duten persona guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Eta bereziki LABen konfiantza jarri eta EHU Euskal Herrirako zerbitzu publiko gisa gara dadin, bertan lan egiten dugun guztion lan eskubideen defentsan, euskara eta euskal kulturarekin konprometitua eta pertsona guztiak gure karrera profesionala eta bizitza-proiektua berdintasunez garatu ahal izateko esparru ziur gisa dugun proiektua berretsi duzuenoi. Jarraitu LAB, UPV/EHUko lehen indar sindikal gisa berretsita irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: LAB EHU
LABen aldarrikapen plataforma Ikertzaileentzat
UPV/EHUko LABek denbora luze darama bere kezka adierazten ikertzaileen lan-baldintza prekarioen inguruan, baita ikertzaileen ibilbideak UPV/EHUn iraunkortasuna lortzeko dituen zailtasunen gainean ere. Iaztik, doktore aurreko ikertzaileen kontratuetan egindako kode-aldaketak sortutako krisia eztanda egin zuenetik, LABek indar gehiago jarri zuen jardun honetan, eta etengabe egon da eskatzen mahai negoziatzailera eramatea ikertzaile guztien (doktore zein ez doktore) lan-baldintzak eta etorkizuna gure unibertsitatean. Zoritxarrez, eskari horiei gor egin die administrazioak, doktore aurreko ikertzaileen langile-izaera zalantzan jartzera iritsita.
Estatuko legeriak, behar bezala garatuta ez dagoenak, marko orokor bat ezartzen du, bainalan baldintzen gaineko zenbait alderdi unibertsitate bakoitzean negoziatu behar dira, besteak beste, soldatarena. Estatuko zientzia legean eta estatutuan gutxieneko soldatak ezartzen badira ere, unibertsitate bakoitzak osatu ditzake soldata-kopuru horiek. LABek ikertzaile irudi guztien lan-baldintzak lan-hitzarmenean egoki txertatzearen aldeko apustua berresten du. Lan-baldintzak, lanpostuak eta batez ere soldatak hobetzeko, ezinbestekoa da UPV/EHUk jasotzen duen finantziazioa handitzea eta UPV/EHUko LAB horren aldeko borrokan murgilduta dago.
Jarraitu irakurtzen –>
Irakasle-Ikertzaileak: Hauteskunde sindikalak, Eman botua LABi!
Martxoaren 26an hauteskunde sindikalak ditugu UPV/EHUn. LABek borroka sindikala egiten du UPV/EHUn lanpostuen suntsiketaren aurka, enplegu duinaren defentsan, langileen arteko diskriminazioaren kontra eta hitzarmenak errespetatzearen eta hobetzearen alde. Langileon baldintzak hobetu ahal izateko eta UPV/EHUk behar dituen aldaketa sakonetan aurrera egiteko, ahalik eta indar gehien bildu behar dugu indar sindikal moduan. Eusko Jaurlaritzak inposatu eta Unibertsitateko zuzendaritzak betetzen duen politikaren aurrean, ezinbestekoa da LABek ordezkaritza sendoa eta zabala izatea unibertsitatean. Horretarako, lehen, orain eta gero bezala, zurekin kontatzen dugu!
Hemen duzu egin dugun lanaren emaitza, datozen urteetako ardatz nagusiak eta gure hautagaitzak.
Eman botoa LABi. Izan BideLagun!!! Egin dezagun Euskal Herriak behar duen unibertsitate publikoa
LABek UPV/EHU salatu du Lan Ikuskaritzan kontratazioetan iruzurra leporatuta
LABek Lan Ikuskaritzan salaketa kolektiboa aurkeztu du gaur, lan estrukturalak egiten Lan Postuen Zerrendatik (LPZ) kanpo edota plaza hutsetako kontratuekin urte asko daramaten UPV/EHUren Administrazioa eta Zerbitzuetako langileen izenean. LABek, lan kontratudun edo behin-behineko AZPkoen eskubideak aldarrikatzen ditu, eta egonkortasunaren onarpena exijitzen du beste behin ere. Jarraitu LABek UPV/EHU salatu du Lan Ikuskaritzan kontratazioetan iruzurra leporatuta irakurtzen
Seiurtekoak: konponbideak atzeratzen eta diskriminazioa luzatzen
Aldi baterako irakasleei aitortutako seiurtekoen ordainketa desblokeatzetik gertu?
2017an, sententzia baten ondorioz, ate bat ireki zen lehenengo aldiz aldi baterako irakasleek ikerketa seiurtekoak eskatu ahal izateko. Hala ere, Unibasq-ek sententziaren oso irakurketa murriztailea egin zuen eta, ikerketa meritu nahikorik daukaten irakasle eta ikertzaile guztiei aukera hori bideratzeko baliatu ordez, bakarrik hutsik dagoen lanpostu iraunkorra betetzen zuten irakasle-ikertzaileei mugatu zuen. Modu honetan, 2017ko deialdian egoera horretan zeuden irakasle batzuei seiurtekoak aitortu zitzaizkien. Hala ere, 41/2008 dekretuan aldi baterako irakasleek jaso behar duten osagarria definituta ez egotea aitzakiatzat hartuta, oraindik ez zaie ordaintzen hasi. Urte bat baino gehiago daramate meritua aitortuta baina kobratu gabe!
Jarraitu Seiurtekoak: konponbideak atzeratzen eta diskriminazioa luzatzen irakurtzen
M8ko greba: Gerentziaren barne-oharra salatzen du LABek
Iragan ostiralean, martxoaren 1ean gerentziak, Martxoaren 8ko greba deialdiaren harira, langile guztiengana zabaltzeko helburuz errektoreorde, gerenteorde zein zentro eta zerbitzuetako administrazio buru eta administratzaileei helarazitako barne-oharra salatzen du LABek. Jarraitu M8ko greba: Gerentziaren barne-oharra salatzen du LABek irakurtzen
MARTXOAK 8: KAPITALA HAUTSI, BIZITZARI EUTSI!
Duela urtebete, Euskal Herriko Mugimendu Feministak grebara deitu ondoren, berton bizi garen emakumeok* kalera irten ginen eta planto egin genuen egunero eta bizitzaren arlo guztietan pairatzen dugun egiturazko bazterkeriaren aurrean. Indarkeria matxista, arrazakeria instituzionala, lan esplotazioa, zaintza erdigunean jarriko duten bizi proiektuak garatzeko ezintasuna, kontsumo basatia, heziketa diziplinatzailea, berriro ere genero rolen inposaketa… Jarraitu MARTXOAK 8: KAPITALA HAUTSI, BIZITZARI EUTSI! irakurtzen
LABek martxoaren 26ko hauteskunde sindikaletarako bere hautagaitzak aurkeztu ditu
Gaur eguerdi partean, UPV/EHUko LAB sindikatuak datorren martxoaren 26an izango diren hauteskunde sindikaletarako bere hautagaitzak aurkeztu ditu unibertsitatearen Erregistro Orokorrean. Jarraitu LABek martxoaren 26ko hauteskunde sindikaletarako bere hautagaitzak aurkeztu ditu irakurtzen
Kontziliazio-urratsak hobetzeko konpromisoaz adostu da III. Berdintasun Plana
Atzo, otsailak 13, Berdintasunerako Batzorde Intersektoriala bildu zen, III. Berdintasun planaren Pertsonak ardatzaren 4.3. puntuko neurrien onarpena aztertzeko, alegia, lan-harremanetan emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu ahal izateko neurriak aztertu, adostu eta martxan jartzea. Jarraitu Kontziliazio-urratsak hobetzeko konpromisoaz adostu da III. Berdintasun Plana irakurtzen
Unibertsitate-Eskola Titular iruditik Unibertsitateko Titularrera igarotzea
ACADEMIA programa berrituan doktoregoa duten Unibertsitate-Eskola Titularrentzako (UET) Unibertsitateko Titular (UT) irudira promozionatzeko bidea erraztu da. Aurreko araudian seiurteko bat edo kudeaketa merituak eskatzen baziren ere, oraingoan, UTrako akreditazioan, irakaskuntzan A kalifikazioa lortuz gero ikerkuntzako merituetan egon daitezkeen hutsuneak konpentsatzen dira 415/2015 errege dekretuaren arabera. Anecaren akreditazioa lortuz gero Unibertsitateko Titular irudira pasatzea automatikoa da. Aipatutako errege dekretuan honakoa agertzen da (letra lodiz, berrikuntza): Jarraitu Unibertsitate-Eskola Titular iruditik Unibertsitateko Titularrera igarotzea irakurtzen