Kategoriaren artxiboa: LAB EHU

Osagarrien 2017ko deialdia: A eta B tarteen ebazpena, berriro geldirik

Oso albiste txarra jaso dugu atzoko Plangintza Batzordean: Unibasq-en Zuzendariak EHUaren Errektoreari gutun bidez jakinarazi dio bertan behera gelditzen dela 2017ko A eta B tarteen ebaluazioa, CCOO sindikatuak osagarrien protokoloari jarritako helegiteen gaineko ebazpen baten eraginez.

Horiek horrela, IRI arloko Errektoreordearen ustetan oso litekeena da iaz bezala aurten ere osagarrien deialdia amaitutzat jo eta berriro deitu behar izatea, eta, ondorioz, beste urtebete gehiago galtzea.

Jarraitu Osagarrien 2017ko deialdia: A eta B tarteen ebazpena, berriro geldirik irakurtzen →

LABek Gerentziaren Lekualdaketa Lehiaketari alternatibak planteatu dizkio

UPV/EHUk 2019ko ekainean karreradun langile funtzionarioen Lekualdaketa Lehiaketa deitzeko 2018an LABek lortu zuen konpromisoaren ostean, prozesuaren konfigurazioari eragiten dioten hainbat gertaera izan dira.

Ziurgabetasun testuinguru batetan eta desplazatuak izan daitezkeen behin-behineko langileen birkokapenak bermatu gabe, EHUren Gerentziak, UGT, Steilas eta CCOO sindikatuen babesarekin, pertsonal funtzionarioaren plaza huts guztien (582 lanpostu) lehiaketa deitzea erabaki du, nahiz eta 2019ko balizko Lan Eskeintza Publikoan gehienez 325 lanpostu “kontsolidagarri” eta erreposizio tasari dagozkiokeenak soilik eskaini ahalko diren.

Jarraitu LABek Gerentziaren Lekualdaketa Lehiaketari alternatibak planteatu dizkio irakurtzen →

Kobratzeko zain zeuden seiurtekoen ordainketa bideratuta

Gaur, ekainaren 10ean, sindikatuok eta administrazioak akordio bat sinatu dugu lanpostu iraunkorra betetzen duten aldi baterako irakasleei aitortutako seiurtekoak ordainduak izateko.

2017an, sententzia baten ondorioz, ate bat ireki zen lehenengo aldiz aldi baterako irakasleek ikerketa seiurtekoak eskatu ahal izateko. Hala ere, Unibasq-ek sententziaren oso irakurketa murriztailea egin zuen eta, ikerketa meritu nahikorik daukaten irakasle eta ikertzaile guztiei aukera hori bideratzeko baliatu ordez, bakarrik hutsik dagoen lanpostu iraunkorra betetzen zuten irakasle-ikertzaileei mugatu zuen. Modu honetan, 2017ko deialdian egoera horretan zeuden irakasle batzuei seiurtekoak aitortu zitzaizkien. Hala ere, 41/2008 dekretuan aldi baterako irakasleek jaso behar duten osagarria definituta ez egotea aitzakiatzat hartuta, ordainketa ez da gauzatu.

Jarraitu Kobratzeko zain zeuden seiurtekoen ordainketa bideratuta irakurtzen →

Debekuen gainetik, Maiatzaren Lehenean Iruñeko kaleak masiboki hartzeko deia egiten dugu

Prentsaurrekoa egin dugu Iruñean, Maiatzaren Lehenean egingo ditugun mobilizazio eta ekimenak aurkezteko, Iruñea eta Baionan egingo ditugunak. Imanol Karrera Nafarroako eledunak eta Maider Jauregi komunikazio idazkariak hartu dute parte bertan. Imanol Karrerak azaldu du 12:00etan egingo dugula Hego Euskal Herriko mobilizazioa, eta ekitaldia Iruñeko Gaztelu Plazan izango dela. Nafarroan dagoen Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak LABen sei manifestaziotik hiru debekatu ditu, orden eta bake publikoa zapuztu, ondasun eta pertsonen integritatea arriskuan jarri eta bizikidetza normal garatzea eragotziko dugula argudiatuz. Ez dugu M1 despolitizatu eta folklorikoa onartzen, ezta onartuko ere. Hori dela eta, masiboki kalera ateratzeko deia egin dugu.

Jarraitu Debekuen gainetik, Maiatzaren Lehenean Iruñeko kaleak masiboki hartzeko deia egiten dugu irakurtzen →

Emakumeen* gaixotasunak ikusgarri egingo ditugu, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren atarian

Apirilaren 26an mobilizatuko gara, ostiralarekin, Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Emakumeek* lanean zein maila sozialean pairatzen duten berdintasunik eza ikusgarri egitea dugu lehentasun, baita honen ondorioz emakumeek* eurek pairatzen dituzten osasun ondorioak jakitera ematea ere.

Jarraitu Emakumeen* gaixotasunak ikusgarri egingo ditugu, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren atarian irakurtzen →

Soldata igoera ikertzaile guztientzat

Pasa den astean UPV/EHUko langileok ikusi dugu gure nominetan Eusko Jaurlaritzak langile publikoentzat iragarritako soldata igoera aplikatu digula. Baina ez da hori gertatu doktoretza aurreko ikertzaileen kolektiboan, ezta doktoretza ondorengo zenbait ikertzaileekin ere. Urtarrilean, Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoetako langileei soldata igotzeko dekretua ebatzi zuenean, LABek exijitu zuen igoera hori doktoretza aurreko ikertzaileei ere aplikatzea, atzera eraginarekin, azken urteetan ez baitute soldata igoerarik jaso.

Jarraitu Soldata igoera ikertzaile guztientzat irakurtzen →