Kategoriaren artxiboa: LAB EHU

11/13 makroepaiketako auzipetuei babesa erakutsiko diegu larunbatean, Bilbon egingo den manifestazioan

LABeko ordezkaritza zabal bat Bilbon izango da larunbatean, 11/13 makroepaiketako auzipetuei babesa emateko eta makroepaiketa bera bertan behera utz dezaten exijitzeko. Sindikatuko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyok, Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiak eta Industria Federazioko idazkari Eulate Zilonizaurrekoetxeak epaiketa atarian egingo den manifestazioan hartuko dute parte (Bilboko La Casilla, 17:30). Larunbateko mobilizaziorako deia egiteko, joan den ostiralean, gehiengo sindikaletik elkarretaratzeak egin genituen Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Aurretik, hainbat eragilerekin batera, babesa erakutsi genien auzipetuei, baita eurekin beraiekin bildu ere.

Horrela, LABek dei egiten langileei datorren larunbatean “47ak herrian” lemarekin Bilbon deitutako mobilizazioan parte hartzera.

47ak herrira

Sinatu manifestua!



Ikasturte berria hasi da, arazoak eta prekarietatea mantentzen dira

Irailaren 11n UPV/EHUko ikasturtearen hasiera-ekitaldia egin da Gasteizko Letren fakultatean, errektorearen eta hiru probintzietako Lehendakariaren parte-hartzearekin, besteak beste. Ohikoa den moduan, mezu positiboak dira nagusi, kontzeptu batzuk erabiliz: bikaintasuna, kalitatea, unibertsitate modernoa, etorkizunera begira, gizartearekin eta euskararekin konprometitua. Hala ere, alderdi batzuetan hobekuntzak egon badira ere, beste eremu askotan arazo batzuk sortu edo mantentzen dira, kasu batzuetan kroniko bihurtzeraino.

Horregatik, ikuspegi partzial batetik zabaldu nahi duten gatazkarik gabeko irudi positiboaren aurrean, LAB sindikatua kontzentratu da ekitaldi honen harira, langileok EHUn dauzkagun arazoak salatzeko eta beste unibertsitate eredu bat aldarrikatzeko. Izan ere, baliabide zein borondate falta direla eta, arazo eta diskriminazio zein prekarietate egoera asko topa ditzakegu gaur EHUn. Batzuk aipatzeagatik:

Kontzentrazioa Letren Fakultatean
Jarraitu Ikasturte berria hasi da, arazoak eta prekarietatea mantentzen dira irakurtzen →

47ak Herrian. 11/13 makroepaiketaren aurka mobilizatuko gara irailaren 6an

Euskal gehiengo sindikaletik indarrak bildu eta erantzuteko deia egiten diegu euskal langileei, giza eskubideak, demokrazia eta etorkizunaren alde. Hala, elkarretaratzeak egingo ditugu irailaren 6an, ostiralarekin, 12:00etan, Hego Euskal Herriko hiriburuetan: Bilbon, Eliptika plazan; Donostian, Alderdi Ederren; Gasteizen, Andra Mari Zurian; eta Iruñean, Udaletxe Plazan. Herri honek irtenbideak behar ditu, ez sufrimendua areagotzen duten bide agortuak.

47ak herrira

Sinatu manifestua!

EHUrako neurriko finantzaketa, euskal gizarteak behar du eta

Mila Amurrio eta Dorleta Guzmán

 LABen Sail Sindikala UPV/EHUn

Eusko Jaurlaritzak 2020ko aurrekontuak onartzeari begirako elkarrizketak hasi omen ditu alderdi politiko guztiekin. Aurrekontu horietan, UPV/EHUk hurrengo urtean jasoko duen diru-ekarpena zehaztuko da. Esleituko zaizkion partida horiek baldintzatuko dute unibertsitate publikoak nola egingo dien aurre dituen erronkei.

Jarraitu EHUrako neurriko finantzaketa, euskal gizarteak behar du eta irakurtzen →

2016-2017ko EPEren Oinarrien aurkako helegitea atzera bota du EAEko Epaitegi Nagusiak

Uztailaren 17ko datarekin EAEko Epaitegi Nagusiak emandako epaiak atzera bota egin du USO sindikatuaren afiliatu batek bultzatu duen apelazio-helegitea 2016-2017ko Administrazio eta Zerbitzuetako lan kontratudunen Enplegu Publikoaren Eskaintzaren Oinarrien aurka.

Apelazio-helegitea EPEaren Oinarriek berdintasun printzipioa urratzen zutela erabili da argudio nagusi gisa, ezen emandako zerbitzuen eta gainontzeko merituen arteko aldea gehiegizkoa dagoelakoan lehenen alde.

Jarraitu 2016-2017ko EPEren Oinarrien aurkako helegitea atzera bota du EAEko Epaitegi Nagusiak irakurtzen →

Osagarrien erresoluzio-epea suspenditu da: behin-betiko konponketa ezinbestekoa da

Aurreko ostiraleko Gobernu Kontseiluak 2017ko osagarri gehigarrien A, B eta UET ez-doktoreen tarteen deialdiaren erresoluzio-epearen suspentsioa erabaki zuen, berriz ere CCOO sindikatuak osagarrien protokoloari jarritako helegitearen gaineko ebazpen baten ondorioz. Iaz, antzeko egoeran, deialdia amaitutzat eman eta berria abiatu zen, protokolo berri batekin eta urte betez atzeratuta merituen balizko esleipena eta ordainketa. Eskerrak C tramuak salbatu genituela, atzerapenarekin ere, 2019ko urtarriletik aurrera ordaintzen hasi baitziren. Orain ordea, ez dago jakiterik zer gertatuko den. Baliteke Unibasqek protokoloaren kontrako ebazpenari jarritako errekurtsoa hilabete gutxitan erabakitzea. Edo gerta liteke, halaber, denboran luze jotzea eta berriz ere denborarik gabe geratzea 2017ko A, B eta UET ez doktoreen tarteak esleitzeko eta 2018ko deialdia aurten bertan egiteko, ondorioz dena beste urte betez atzeratuz, C tarteak barne.

Jarraitu Osagarrien erresoluzio-epea suspenditu da: behin-betiko konponketa ezinbestekoa da irakurtzen →

Kontzentrazioa: Militarismorik gabeko UPV/EHU baten alde

Uztailaren 6-7an, Horizonte Elcano ekimenean Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta UPV/EHUko Saltillo belaontziak parte hartuko dute, Armada espainiarraren alboan. Parte-hartze hau zein UPV/EHUk militarismo eta armagintzarekiko daukan kolaborazioa salatzeko kontzentrazio bat burutuko dugu uztailaren 3an, asteazkena, 13:00etan Bilboko Ingeniaritza Eskolaren aurrean, Torres Quevedo enparantzan. Mezu honekin batera kontzentrazioaren kartela daukazu. Animatu etortzera eta deialdia zabaltzera.

Lekualdaketa Lehiaketa 2019

AZPkoen ataleko Barne Deialdietan argitaratu zen iragan ostiralean AZP Funtzionarioen 2019ko Lekualdaketa Lehiaketaren deialdia.

Iragarkian deialdiaren erabakia, ekainaren 25ekoa, deialdiaren Oinarriak eta baita eskainiko diren lanpostuak ere azaltzen dira. Horren kopiak, hemen:

Eskariak aurkezteko epea, datorren ostiraletik, uztailak 5, uztailaren 26ra bitartean, biak barne, luzatuko da. 

Eskariak eredu ofizial eta arautuan aurkeztu beharko dira, bide elektronikoa erabilita. Horretarako Langileen Atarian eskari orria bete eta gorde/igorri beharko da.