Kategoriaren artxiboa: LAB EHU

Osagarrien egoera argitu behar da lehenbailehen

Badirudi osagarrien iazko deialdiaren ebazpenaren gainean berriak daudela. Hala ere, deialdi horretara aurkeztutako irakasle-ikertzaileek ez dute inongo informazio ofizialik jaso eta ez dakite ea jarraitu behar duten beren eskaera berriarekin edo ez.

LAB eta Steilas sindikatuok behar-beharrezkoa jotzen dugu egoera behingoz argitzea eta eskatzen diogu Unibasqi lehenbailehen esan dezala ea 2017ko deialdiaren ebazpenak emango diren eta noiz helaraziko zaizkien irakasle-ikertzaileei.

2019ko IRIentzako Lan Eskaintza Publikoa: LAB Jo ta Ke lanpostuak egonkortzearen alde

UPV/EHUko zuzendaritzak abenduaren 12an egingo den Gobernu Kontseilura eramango duen IRIentzako 2019ko Lan Eskaintza Publikoaren proposamena aurkeztu digu. Aurreko urteetan bezala, birjartze–tasa % 100 izango da, eta orotara 146 lanpostu eskainiko dira. Horietako % 87,6, hau da 128, gaur behin–behinekoak direnak egonkortzera zuzenduta daude. Gainera, 9 irakasle oso plaza sortuko dira eta 18 katedra sortuko dira, barne promozioz beteko direnak (azken hauek ez dute birjartze–tasa kontsumitzen). Dena den, esandakoa, oraindik onartu behar da Gobernu kontseiluan.

LABek lortu du administrazioaren lehenengo proposamena moldatzea bi plaza gehiago irakasle-ikertzaileak egonkortzeko dedikatzea. Honek zain daudenen zerrenda arintzeko balioko du. LABek irmoki defendatzen du plaza gehiago erabili behar direla IRIen behin-behinekotasun tasa jaisteko eta salatzen du irizpide ekonomikoengatik administrazioa bide horretatik ez joatea (iraunkorra izatearekin batera seiurtekoak jasotzeko eskubidea dago, besteak beste).

Jarraitu 2019ko IRIentzako Lan Eskaintza Publikoa: LAB Jo ta Ke lanpostuak egonkortzearen alde irakurtzen →

Txillardegi aretoaren inaugurazioa

Azaroaren 13an, Gipuzkoako campuseko Karlos Santamaria eraikinean, bibliotekaren aldameneko aretoari Jose Luis Alvarez Enparantza (Txillardegi) izena emateko ekitaldia egin zen.

Txillardegi, besteak beste, EHUko irakaslea izan zen 20 urtez eta LAB sindikatuko kide gisa, hainbatetan bultzatu eta babestu zituen LABen ekimenak, eta sindikatuaren jardueran biziki parte hartu zuen.

Ekitaldi horrekin, Unibertsitateak Txillardegiri zor zion aitormena egiteaz gain, bere izena ikusgai jarri du haren oroimena gertuago izan dezagun.

Jarraitu Txillardegi aretoaren inaugurazioa irakurtzen →

Klaustrora eramandako galderak IRI kolektiboaren inguruan eta jasotako erantzunak

Azaroaren 12an egindako klaustroaren saioan 18/19 ikasturteko kudeaketa txostena eta 19/20 ikasturteko jardueren egitaraua aurkeztu zuen gobernu taldeak. Bakarrik gure afiliatuak diren klaustrokide batzuek aurkeztu zituzten galdera batzuk bi puntu horien inguruan. Ikertzaileen lan-baldintzak eta egonkortzeko aukerak, laneko arriskuen prebentzioa, euskalduntze prozesua, IRI ez iraunkorrek seiurteak eskatzeko aukera, IRI guztiei bulego duin bat izateko aukera, lan-figura batzuen erabilera okerra, armagintzarekiko kolaborazioak, campusetan haurtzaindegiak jartzeko aztertzea, edota kolektibo ezberdinen parte-hartzea izan dira galdera batzuen bidez mahai gainean jarritako gaiak.

Egindako galderak eta gobernu taldeak emandako erantzunak hemen ikus ditzakezu.

Gai horien inguruan lan egiten eta borrokatzen jarraituko dugu.

Jarraitu Klaustrora eramandako galderak IRI kolektiboaren inguruan eta jasotako erantzunak irakurtzen →

Osagarrien 2018ko deialdia martxan, baina 2017koa airean oraindik

Martxan da azkenean 2018ko deialdia. Ez da albiste txarra, dudarik gabe, azken hilabeteotan bizi izan ditugun gora beheren ostean. Honek ahalbidetzen du aurten C osagarrien esleipena. Baina gehigarrizko osagarrien korapiloa behar bezala askatzeko eta prozedura normaltze bidean jartzeko bi auzi nagusi geratzen dira oraindik konpontzeko: 2017ko deialdia ondo ixtea eta bidean galdu dugun urtea berreskuratzea.

Jarraitu Osagarrien 2018ko deialdia martxan, baina 2017koa airean oraindik irakurtzen →

2018ko osagarrien deialdia 2019ko irailean?

Atzo, irailak 28, EHUren Gobernu Kontseiluak irakasle eta ikertzaileentzako osagarri gehigarrien deialdi berria onartu zuen, hain zuzen ere, 2018 urtera bitarteko merituak ebaluatu eta esleituko dituena. Jaurlaritzak eta UPV/EHUko gobernu taldeak ez dute aintzat hartu LAB eta STEILAS sindikatuen proposamena, aurten deialdi metatu bat egite aldera, 2018 eta 2019ko deialdiak batu eta hemendik aurrera deialdien zikloa normalizatzea ahalbidetuko lukeena. Beste behin ere langileon eskubideak kolokan geratu dira Administrazioaren nagusikeria medio. Eta deialdi hau onartuta ere, oraindik ez dakigu zer gertatuko den 2017ko A eta B motako osagarriekin, ezta nola eragingo dion horrek 2018ko deialdi berrikoaren gauzatzeari ere, 2017 eskaria egin zutenen kasuan, behintzat. Gauzak gaur egun dauden moduan beste urtebete galtzeko arrisku larrian gaude CCOO.- en eta Unibasq-en arteko liskarraren ondorioz.

Jarraitu 2018ko osagarrien deialdia 2019ko irailean? irakurtzen →

Irailaren 27an bi orduz itxi egingo ditugu gure egoitzak larrialdi klimatikoari eman beharreko erantzun ekosozialistari buruz gogoeta egiteko

Datorren irailaren 27an, klimaren aldeko mundu mailako mobilizazio egunaren aurrean, EHUko LAB-eko Sail Sindikalak bat egiten du egun horretan izango diren aldarrikapenekin.

Jarraitu Irailaren 27an bi orduz itxi egingo ditugu gure egoitzak larrialdi klimatikoari eman beharreko erantzun ekosozialistari buruz gogoeta egiteko irakurtzen →