Gaur, hilak 5, “berrargitaratu” da EHAAn 2017ko osagarrien deialdia, A, B eta UET ez-doktoreen tarteak esleitzeko. Hilabeteko epea dago eskaerak egiteko, bihar zenbatzen hasita, eta Unibasq-eko web-gunera jo beharko duzue horretarako. Ez ahaztu Protokolo berri bat dagoela indarrean tarte hauek ebaluatzeko, baina 2017ko “jatorrizko” deialdian eskaera egin bazenuen, aurrekoa aukeratu ahal izango duzula.
Jarraitu “Berrargitaratu” da 2017ko osagarrien deialdia irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: IRIen Osagarriak
Elkarretaratzea: gure soldaten defentsan: osagarriak urtero eta garaiz!
Irakasle-ikertzaileen soldaten defentsan, osagarrien deialdiak urtero deitu eta ordaintzeko exijitu dugu berriz ere, 2017ko osagarrien A-B tarteak eskatzeko deialdia onartzeko Gizarte Kontseiluak egindako bilkuraren aurrean.
Osagarrien deialdiak urtero egin behar dira, garaiz, eta modu argian, hori baita UPV/EHUko irakasleon soldatak osatu eta parekatzeko bide bakarra orain dagoen legeriaren arabera. Urtean bertan esleitu behar dira hurrengo urtarriletik aurrera ebaluazio positiboei dagozkien tramuak kobratu ahal izateko. Eta ez dugu onartzen Eusko Jaurlaritzak gure kontura dirua aurreztea, UPV/EHUko Gobernu Batzordea eta Gizarte Kontseilua konplize izanda.
Horren aurrean guk ozen eta irmo diogu: Gure soldaten defentsan: osagarriak urtero eta garaiz!
Badator 2017ko osagarrien deialdi “berpiztua”
Pasa den ostegunean, irailak 20, Plangintza Batzordea izan genuen irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordearekin sindikatu guztiok, tartean LAB eta Steilas. Bertan, ohi dugun moduan, datorren Gobernu Kontseilura eramango diren gaiak eztabaidatu genituen (etzidamu, irailak 27, izango da). Osagarri Gehigarrien 2017ko deialdi “berpiztua” aurkeztu zigun bertan, A eta B tarteetara mugatuta, zeren Gizarte Kontseiluak tarte horien “terminazioa” [sic] berretsi baitzuen uztailean (iazkoan bezala 2017ko abenduaren 4ra arteko merituak aurkeztu ahal izango dira, eta abar). C tarteak, aldiz, onetsi egin ziren; beraz ez dira berriz deitu behar.
Jarraitu Badator 2017ko osagarrien deialdi “berpiztua” irakurtzen
Behin-behineko irakasle-ikertzaileen seiurtekoen egoera: epaiketa eta ordainketa
Asteartean, irailaren 11n, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko lan arloko salan izan zen UPV/EHU eta Eusko Jaurlaritzaren (Unibasq) aurkako epaiketa, 2017ko seiurtekoen deialdia dela eta. Izan ere, LABek salatu zuenez, behin behinekoei ikerketa-meritoak eskatzeko aukera zabaltzen zuen 2018ko urtarrileko ebazpenaren irakurketa murriztailea egin zuten bai Unibasq-ek baita UPV/EHUk ere, sortutako baina era iraunkorrean bete gabeko plaza okupatzen duten bitarteko irakasle kontratatuei mugatuz (irakasle atxikiak eta beste figura asko kanpoan utzita). Lehenengo urrats moduan, auzia PRECO-ra eraman genuen, baina kontziliaziorik lortu ezean UPV/EHUko abokatua ez zen ezta agertu ere), LABek bide judizialera jotzea erabaki zuen. Hurrengo asteotan jakingo dugu zein den epaitegietatik heltzen den ebazpena.
Beste aldetik, aipaturiko deialdian seiurtekoen aitorpena lortu zuten behin-behineko irakasle eta ikertzaileei ordainketa gauzatzeko akordio-proposamena Negoziazio Mahaira eraman dezan LABek eskaera helarazi dio Irakasle-ikertzaile arloko errektoreordeari.
Mutilatu egin dute osagarrien 2017ko deialdia
Tamalez, astelehenean ezagutzera eman genizkizuen kezkak konfirmatu egin dizkigu gaur bertan Irakasle-Ikertzaileen Erretoreordeak sindikatuekin izandako bileran: OSAGARRIEN 2017ko DEIALDIARI AIZKORAKADA LARRIA SARTU DIO JAURLARITZAK, ebaluazio protokoloaren aurkako epaiaren aitzakian. Gogoratu urtarrilean epaitegiek arrazoia eman ziotela CCOO sindikatuari, protokoloak irakasle-ikertzaileen autoebaluazioa ahalbidetzen ez duela aitortuz, eta bertan behera geratu zen protokoloaren II Eranskina, A eta B tarteak ebaluatzeko irizpideak finkatzen zituena. Eta ondorioz, geldituta egon da osagarrien ebaluazio eta esleipen prozesu osoa.
Jarraitu Mutilatu egin dute osagarrien 2017ko deialdia irakurtzen
Zer gertatzen ari da 2017ko osagarriekin?
LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua:
Bost urteko etenaren ondoren eta borroka luze bat medio, 2015ean berrabiatu ziren norbanako ordainsari osagarrien deialdiak. LAB eta Steilas sindikatuok urteroko deialdien “normaltasuna” berreskuratzeari eman genion lehentasuna, beste estrategia arriskutsuago batzuen aurrean, eta estrategia horrek emaitzak eman zituen. 2015eko eta 2016ko deialdietan, guztira ia 2900 irakaslek C tarteak finkatu zituzten eta 1750etik gora irakaslek A/B tarteak, guztiak aurreko deialdietan lortutakoak. Bestetik, 1600etik gora irakaslek C tarte berriak eskuratu zituzten eta ia 1800 irakaslek A/B berriak. Lorpen handia izan zen hori, nagusiki inoiz osagarririk jaso ez zuen irakasle kopuru zabal bati aukera eman zitzaiolako eta, kasu askotan, soldata baxuak duintzeko bidea izan zelako. Hala ere, prozesu gazi-gozoa izan zen, A eta B tarteen ebaluaziorako protokoloak ez baitzituen hainbat irakasle-ikertzaileren merituak behar bezala baloratzea ahalbidetu.
Jarraitu Zer gertatzen ari da 2017ko osagarriekin? irakurtzen
Aldi baterako irakasleen bosturtekoen akordioa: urrats garrantzitsua

Jarraitu Aldi baterako irakasleen bosturtekoen akordioa: urrats garrantzitsua irakurtzen
Borroka sindikalaren lehenengo emaitza: bosturtekoen ordainketa
Gaur UPV/EHUko administrazioak sindikatuekin burutu beharreko Negoziazio Kolektiboari hasiera eman dio. Negoziaziorako proposatutako gaiak honako hauek dira:
- Aldi baterako langileen bosturtekoak eta seiurtekoak
- Egonkortasuna
- Prestakuntza eta berrikuntza
- Ikertzaileak
- Arduraldi partzialeko irakasleen lan baldintzak
- Irakasle-ikertzaileen ordezkapenetarako poltsen arautegia
- Erretiroak
- Irakats betebeharraren banaketa
Jarraitu Borroka sindikalaren lehenengo emaitza: bosturtekoen ordainketa irakurtzen
718 bosturteko zor zaizkie aldi baterako irakasleei
UPV/EHUk Eusko Jaurlaritzari emandako datuen arabera 718 dira irakasle ez iraunkorrei aitortutako baina ez ordaindutako bosturtekoak. Horrela jasotzen da otsailaren 27an Cristina Uriartek Legebiltzarrean emandako informazioan. Hemen topatuko duzuen dokumentuan ikus daitekeenez, honako datu hauek jasotzen dira: Jarraitu 718 bosturteko zor zaizkie aldi baterako irakasleei irakurtzen
UPV/EHUren 2018ko Aurrekontuak: Ez nahikoak izanik, prekarietateari aurre egiteko konpromisoak onartu ditu Errektore Taldeak eta Gobernu Kontseiluak berak
UPV/EHUko langileongan, prekarietatea pairatzen dutenen kolektibo batzuengan bereziki, eragina izango duten bi konpromisok gure abstentzioa ahalbidetu zuten 2018ko Aurrekontu Aurreproiektuaren bozketan. Izan ere, Gobernu Kontseiluak eta Errektoreak berak hitza eman zuten egun dauden bi lan-auziri irtenbidea bilatuko dietela; alde batetik, AZP-ren kasuan, RPT/LZPtik kanpo dauden 100 kontratu horren barruan sartzeko beharra aldarrikatu eta defendatuko dute Jaurlaritzaren aurrean. Beste aldetik, bosturtekoak aitortuak izan baina kobratu ez dituzten aldi baterako irakasleei ordaintzeko proposamena aurkeztu eta negoziatuko dute langileen ordezkariekin Aste Santua baino lehen. Nahikoak ez diren arren, bide onean doazen erabakiak dira unibertsitateko ordezkari gorenek hartutakoak. Jarraitu UPV/EHUren 2018ko Aurrekontuak: Ez nahikoak izanik, prekarietateari aurre egiteko konpromisoak onartu ditu Errektore Taldeak eta Gobernu Kontseiluak berak irakurtzen