155.aren kontra DEMOKRAZIA eta ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalok, LABek barne, arbuiatu egiten ditugu 155. artikuluaren aplikazioa eta Katalunian gertatzen ari diren espetxeratzeak nahiz gertakari errepresiboak. Beraz, inongo zilegitasunik ez duen Kataluniako Gobernuaren kargugabetzea salatzen dugu, eta ez dugu ontzat ematen Espainiako Gobernuak eskumenak bereganatu izana. Gainera, ezin dugu onartu Parlamenta —Kataluniako herritarren subiranotasun demokratikoaren erakundea— deusezteko erabakia, Mariano Rajoyk agindutakoa.
Honengatik guztiagatik, larunbatean, azaroaren 4an, Bilbon (17:00etan, La Casilla) eta azaroaren 5ean Iruñean (12:30ean, Udal plazan) “155.aren kontra demokrazia eta erabakitzeko eskubidea” leloarekin mobilizatzeko deia luzatzen dugu.

Etor zaitez zu ere!!

Bihar, ostiralean, Ibaetako campusean giza-katea: LAN DUINA, BIZI DUINA!!!

Unibertsitatean prekarietateak aurpegi desberdinak ditu, gazteak batez ere

Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalean behin-behinekotasun tasa ikaragarria da, %60a hain zuzen ere, eta egoera askoz larriagoa da laboralen kolektiboan non %83koa den.
Irakasle-ikertzaileentzat kontratu finko bat lortzeko bidea, prekarietate aldi luzeak edukitzeaz gain, oztopoz beteriko urte askoko lasterketa bilakatzen da. Prekarietate kasu mingarriena arduraldi partzialeko irakasle kontratatuetan ematen da, beren soldatak iraingarriak direlako. Arduraldi erdiko irakasle batek kontratu osoko baten soldataren laurdena jasotzen du. Bakarrik ordaintzen zaizkio eskolak eta tutoretzak, baina ez ezinbestez egin behar dituen beste lanak, eskolak prestatu eta azterketak zuzendu besteak beste. Gainera, soldatarako ez zaio ikerketa-lana kontatzen, askotan bere jardunaren zatirik handiena izanik. Egoera honetan daude bitarteko irakasleen (interinoen) laurdena, 170 lagun, gutxi gora behera. Salatzekoa ere lan berdina egiten duten irakasleen arteko diskriminazioa, iraunkor izatearen ala ez izatearen arabera, antzinakotasuna kobratzeko orduan, esaterako.
Ikertzaileentzat berriz, egonkortzea oraindik ere zailagoa da, ikerlari egonkor oso lanpostu gutxi sortzen baititu UPV/EHUk. Curriculum bikaineko ikertzaileak egonkortzeko aukerarik gabe geratzen dira unibertsitatean urte asko eman ondoren. Ikertzaile ez-doktoreen lan baldintzak desberdinak dira deialdien arabera, beraz, ez da betetzen “lan berdina, soldata berdina” araua, eta gainera soldatak oso eskasak dira. Proiektuetan denbora baterako kontratatutako pertsonalaren kontratuak motzak dira eta oso gutxitan arduraldi osokoak. Langile hauek kontratutik kontratura doaz, nahiz eta plaza batzuk estrukturalak direla nabaria den.
Bitartean, UPV/EHU nazioarteko rankinetan aurrera doa, bikaintasunaren bidean, bere langile guztien lan baldintzak prekarietatearen zulotik atera gabe.
Horregatik, UPV/EHUn ere lan-baldintzak duindu behar ditugu: LAN DUINA, BIZI DUINA!!!
Bihar, Azaroaren 3an, 12:00etan GIZA KATEA Barriola aulariotik. PARTE HARTU!!!

Osagarrien 2017ko deialdia onartua Gizarte Kontseiluan

Gaur, urriak 25, Osagarri Gehigarrien 2017ko deialdia berretsi du UPV/EHUko Gizarte-Kontseiluaren osoko bilkurak. Bilkura hau LAB eta Steilas sindikatuen iniziatibaz deitu da, ikusita denbora aurrera zihoala, eta horren ondorioz benetako arriskua zegoela C tramu berriak urtebeteko atzerapenaz kobratzeko (2018an kobratzen hasi beharrean, 2019an hasiz).
Urtebeteko dirua ez galtzearren bi sindikatuok Planifikazio Batzordean eskatu genuen 2017ko deialdian C tramuen epeak aurreratzea, eta borondate ona erakutsiz, Unibertsitateko Zuzendaritzak Gizarte-Kontseilura eraman duen proposamenean gure eskaria jaso du.
Kontutan hartu, beraz, deialdiak berrikuntza txiki bat dakarrela: azaroaren 15ean amaituko da C tramuak eskatzeko epea.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu epe guztiak garaiz bete ahal izateko, deialdia lehenbailehen argitaratu dezala EAEko buletin ofizialean.

GARBIKETA hitzarmen duina ORAIN!

Kontzentrazioak:

  • Urriak 26, 13:30etan Mikel Laboa plazan, UPV/EHUko Leioako campusean
  • Urriak 26, 9:00etan aulariopean, UPV/EHUko Donostiako campusean

Ikastetxe eta unibertsitateko garbiketa enpresen hitzarmen kolektiboa negoziatzen hasi ginenetik bi urte t’erdi igaro dira jada; eta egoerak hasieran bezain blokeatuta jarraitzen du. Ez dago hitzarmenik, eta ez dirudi hurrengo hilabetetan akordiorik lortuko denik ere. Patronalak egoera erabat blokeatuta dauka eta gainera, jarrera probokatzailea mantentzen du, bere langilegoarenganako erabateko errespetu falta erakutsiz.
Jarraitu GARBIKETA hitzarmen duina ORAIN! irakurtzen →

EAEko Mahai Orokorraren bilera: Eusko Jaurlaritzaren aldetik negoziazioari ez eta murrizketei bai

Atzo Gasteizen, Mahai Orokorraren bileraren aurrean egindako konzentrazioaren irudia.
Atzo berriro ere bere menpean dauden langileen lan baldintzak negoziatzeko borondate falta argia adierazi du Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, ez du elementu berririk planteatu nahi izan Mahai Orokorraren bileran. LABek planteatutako enpleguaren arazoa konpontzeko, eta lan baldintzak eta eros-ahalmena berreskuratzeko planen inguruan ez du ezer entzun nahi izan administrazioak. Entzungorrarena ere egin du gaixotasunen jarraipena mutualitateen ordez osasun zerbitzu publikoak egitearen proposamenaren aurrean. Bileraren aurretik, elkarretaratze bat egin dugu Gasteizen, ELArekin batera, “Zerbitzu publikoak garatu. Lan baldintzak hobetu. Enplegua egonkortu” leloarekin, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Jarraitu EAEko Mahai Orokorraren bilera: Eusko Jaurlaritzaren aldetik negoziazioari ez eta murrizketei bai irakurtzen →

Mobilizatzera deitu ditugu langileak, Sanchez eta Cuixarten atxiloketen aurrean

Kataluniako parlamentuak independentziarako adierazpena onartu zuen pasa den astean, etenaldian geratu zena bide negoziatu eta adostuari aukera eman nahian, hau da, negoziaziorako ate bat zabalik utzita. Orduan esaten genuen Espainiako Estatuak ez zutela kontutan hartuko negoziaziorako eskaintza hau. Gure aurreikuspen ilunenak bete dira. Ukazioa eta errepresioa erabili du orain arte Estatuak, debekua eta mehatxua, eta bortizkeriaz erantzun dio prozesuari.
Jarraitu Mobilizatzera deitu ditugu langileak, Sanchez eta Cuixarten atxiloketen aurrean irakurtzen →

Irakasle-ikertzaileen eremuko negoziazio kolektiboa martxan jartzea eskatzen dugu!

LAB eta Steilas sindikatuok behin eta berriz adierazi dugu lehentasuna ematen diegula negoziazioari eta konponbide kolektiboei. Hala ere, azken urteetan bide judiziala izan da nagusi langileen eskubideak defendatzeko orduan. Baina bide hori salbuespenekoa izan beharko litzateke, lan-baldintzak ez baitira epaitegietan erabaki behar. Horregatik, UPV/EHUko zuzendaritzari esaten diogu, ohizko kudeaketatik eratorritako jarduerez haratago, garaia iritsi dela azkenaldiko blokeoa gainditu eta aspalditik esku tartean ditugun gaiak mahai gainean jartzeko. Irakasle eta ikertzaileen eremuan negoziatu beharreko gaiak asko dira, ugariak baitira konpontzeko arazoak. Hona aurreikusten ditugun batzuk: Jarraitu Irakasle-ikertzaileen eremuko negoziazio kolektiboa martxan jartzea eskatzen dugu! irakurtzen →

Arduraldi partzialeko PIC eta LIU kontratuak bateratzeaz

STEILASen eta LABen ekimenez, arduraldi partzialeko PIC eta LIU kontratuak bateratzeko atea zabaltzea onartu du EHUk gaur, LIU hori 6h-koa izanda ere, biok elkarrekin asteko dedikazio maximoa gainditzen ez den bitartean, lan-hitzarmenaren 24.4 puntuaren interpretazioa ildo horretatik adostuta, bertan ez baitira bereizten arduraldi partzialeko eta osoko PICak.
EHUko ikertzaileen karrera akademikoa garatzeko traba bat ezabatu da horrela, baita haien lan-baldintzak hobetu ere, orain arte bateratze hori 4h-ra arteko ordezkapenekin baino ez baitzen posible.

Catalunyan nahiz Euskal Herrian, herriak erabaki. Konzentrazioak campusetan

Urriak 3, asteartez, Catalunyako sindikatuek eta gizarte zibilak deituriko greba orokorra dela eta, Euskal Herrian ere gehiengo sindikalak lan zentroetan eta hiriburuetan mobilizatzeko deia egiten du.
UPV/EHU-ko 3 campusetan, eguerdiko 13:00etan konzentrazioak deitzen ditugu ondorengo lekuetan:
LEIOA: Mikel Laboa plaza
DONOSTIA: Barriola gelategia
GASTEIZ: Campuseko Errektoreordetza