Kataluniako erreferendumari babesa agertzeko Bilbon manifestazioa
LABek eta ELAk uste dugu Euskal Herrian erabakitzeko eskubideak eskatzen duela berau bideragarri egingo duen estrategia, eta hau soilik aldebakarrekoa eta mobilizazioan oinarritua izan daiteke.
LABek eta ELAk dei egin dute datorren larunbatean, hilak 30, “Demokrazia; erabakitzeko askatasuna” goiburuarekin Bilbon izango den manifestaziora. Gure xedea da euskal jendarteak Kataluniako herritarrei itxurazko babesa adieraztea; izan ere, herritarrok uneotan eraso latza ari baitira pairatzen espainiar estatuaren aldetik, hau Generalitateko gobernuak u
rriaren 1erako deitu duen erreferenduma indarrez eragotzi nahian ari baita.
Jarraitu Kataluniako erreferendumari babesa agertzeko Bilbon manifestazioa irakurtzen






