Gerenteari Heziketa Ikastegietako Garbiketa-Komenioaren negoziazioan ari diren sindikatuekin biltzeko exijitzen diogu

UPV/EHUko administrazio eta sindikatuen artean izandako azken bileran idatzi bat helerazi genien administrazioaren ordezkariei Gerenteari Eusko Jaurlaritzaren eta EHUko heziketa ikastegietako Garbiketa Kontratetako sindikatuekin (LAB, ELA, CCOO, UGT eta ESK) bilera egin dezala eskatuz. Jarraitu Gerenteari Heziketa Ikastegietako Garbiketa-Komenioaren negoziazioan ari diren sindikatuekin biltzeko exijitzen diogu irakurtzen →

Behin-behineko Irakasle-Ikertzaileentzako seiurtekoak lortzeko borroka judiziala hasi dugu

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua:

Azkenaldian Europako sententziek argi utzi dute langile iraunkor eta behin-behinekoen arteko diskriminazioa Europako Zuzentarauen aurkakoa dela eta neurriak hartu behar direla bi kolektibo horien eskubideak parekatzeko. Horren ondorioz, behin-behineko Irakasle-Ikertzaileei dagoeneko aitortu zaie bosturtekoak lortzeko eskubidea UPV/EHUn. Aldiz, seiurtekoak eskatzeko Unibasqek argitaratu duen azken deialdian behin-behinekoak diskriminatuak izan dira berriz ere, Europako Zuzentarauei muzin eginez.
Jarraitu Behin-behineko Irakasle-Ikertzaileentzako seiurtekoak lortzeko borroka judiziala hasi dugu irakurtzen →

Sareren manifestazioan parte hartzeko deia egin dugu

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 14rako, Sarek manifestaziora deitu du Bilbon, “Salatzen dut. Euskal presoak Euskal Herrira. Giza eskubideak, konponbidea eta bakea” lemapean. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da La Casillatik. LABek protestan parte hartuko du, Ainhoa Etxaide idazkari nagusia buru duen ordezkaritza batekin, eta bertan parte hartzera deitu ditu euskal langileak.
Jarraitu Sareren manifestazioan parte hartzeko deia egin dugu irakurtzen →

Osagarrien deialdiak normaltasunerantz

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua
Gaur, abenduak 23, osagarrien 2016ko deialdiko C tramuak esleitzea onetsi du Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak eta, beraz, 2017ko urtarriletik aurrerako eragin ekonomikoa izango dute. Zehazki, 136 irakasle-ikertzailek eskuratuko dute C1 tramua lehen aldiz; 66k, C2 tramua; eta 63k, C tramu biak. Horiekin batera, 2015eko deialdian esleitutako B eta A tramu berriak ere ordaintzen hasiko dira.
Jarraitu Osagarrien deialdiak normaltasunerantz irakurtzen →

Europako sententzien eragina irakasle-ikertzaile kolektiboan

Banakako erreklamazioak egiteko garaia

Behin behineko langileen lan baldintzetan eragina duten Europako Justizia Epaitegien azken sententzien harira, aurreko komunikatuan jakinarazi genizuen abenduaren 14eko Batzorde Parekidean azalduko zigula unibertsitateak sindikatuei administrazioaren jardunbidea gai honetan. LAB bileraren zain egon da aurrera begirako pausuak proposatu aurretik, beti lehenetsi izan dugulako negoziazio kolektiboa bide judiziala baino.
Jarraitu Europako sententzien eragina irakasle-ikertzaile kolektiboan irakurtzen →

Kalean zein lanean, euskaraz askatasunean

LAB sindikatuak betidanik egin du euskararen aldeko apustua. Zentzu honetan bi norabide finkatu ditu, alde batetik lan mundua euskalduntzeari begira urratsak ematea etaabenduak-3web bestetik sindikatuaren funtzionamendua ere euskara hutsean egin dadin neurriak hartzea. Azken helburu honi begira eta euskararen erabilera sustatzeko, hobemahaiak izeneko ekimena martxan dago sindikatuko hainbat egoitzetan.
Jarraitu Kalean zein lanean, euskaraz askatasunean irakurtzen →

Biolentzia matxistaren aurka, urrats feminista

Biolentzia matxistaka25gara gure biziak baldintzatzen ditu. Beldurraren bitartez emakumeon eskubideak zapaldu eta bigarren mailako hiritarrak bilakatzea du helburu. Biolentziaren espresio gorena fisikoa bada ere, milaka espresio eta aurpegi ditu biolentzia matxistak. Etxean, kalean, lanean, eskolan, jaietan… matxismoaren adierazpenak pairatzen ditugu, egungo jendartean oso errotuak daudelako eta onartu egiten direlako. Honen ondorioz, egoera hauek “normaltasunez” bizitzera behartzen gaituzte, arazo indibidual gisara salduz.
Jarraitu Biolentzia matxistaren aurka, urrats feminista irakurtzen →