Errektoregaiak LABek sustatutako galderei emandako erantzunak

Errektore hauteskundeetan ohikoa denez, errektore izateko hautagaiak programa aurkezteko Klaustroa burutu zen pasa den ostiralean. Nekane Balluerka errektoregaiak  bere programa aurkeztu zuen eta ondoren klaustrokideek aurkezturiko galdereei erantzun zien. Besteren artean, LABek aurkeztutako 27 galderak  erantzun zituen. Jarraitu Errektoregaiak LABek sustatutako galderei emandako erantzunak irakurtzen →

Iritzia: Emakume bat EHUko errektore

Arantza Urkaregi, Mila Amurrio, Mari Luz Esteban, Jone M. Hernandez, Iratxe Retolaza, Mertxe Larrañaga, Ane Larrinaga, Mari Jose Martinez, Estitxu Garai, Susana Andino, Oskia Agirre, Yolanda Jubeto, Aintzane Camara eta Arantza Gutierrez.
Datorren ostegunean, hilaren 24an, EHUko unibertsitariok aukera izango dugu datozen lau urteotan gure unibertsitate publikoa zuzenduko duen taldea hautatzeko. Une garrantzitsua, beraz, nahi dugun unibertsitate-ereduaz eztabaidatzeko. Zoritxarrez, hautagaitza bakarra izateak murrizten du eztabaida hori. Baina beste hautagaitza bat ez egotearen arrazoiez hausnartzeak beste artikulu baterako emango luke. Oraingo honetan, dagoen proposamenari eta berau lideratzen duen hautagaitzari buruz hausnartu nahi dugu. Jarraitu Iritzia: Emakume bat EHUko errektore irakurtzen →

UPV/EHUko behin behineko langileak

Kalte-ordaina eta mugagabe izaera eskatzeko erreklamazioak

Jakingo duzuenez, irailaren 14an Europako Justizia Epaitegiak eman zuen sententzia batek Estatuko behin-behineko langileek pairatzen duten diskriminazioa aitortu zuen, besteak beste bi agindu hauek emanez:

  1. behin-behineko langileek kontratua amaitzen zaienean kalte-ordaina kobratu behar dutela langile iraunkorren baldintza berdinetan (20 lan egunetako kalte ordaina);
  2. behin-behineko kontratuak ezin direla erabili lanpostua estrukturala denean, hau da, enpresak lanpostu hori epe luzerako izango dela aurreikusten duenean. Egoera horretan dauden langileei “mugagabe ez-iraunkor” bihurtzeko aukera eman behar zaie.

Jarraitu UPV/EHUko behin behineko langileak irakurtzen →

Errektoretzarako hauteskundeetan proiektu ezberdinen konfrontazioa eta adierazpen askatasuna nagusitu behar dira

Europako Esparruan dauden Unibertsitate Sistemek hainbat aldaketa bizi izan dituzte azken urteotan eta aldaketa horiek, batez ere, neoliberalismoa eta estatuen interesetan oinarrituak dira. Aldaketa horiek eragin zuzena izan dute Euskal Herriko Unibertsitateetan, bai Unibertsitate Publikoetan zein pribatuetan, izan ere, kasu askotan ez dira lehenetsi herri bezala ditugun erronkak. Azaroaren 7an martxan jarri zen UPV/EHUko hauteskunde kanpaina momentu aparta da errealitate honi buelta emateko proposamenak, aldarrikapenak, neurriak eta bideak eztabaidaren erdian jartzeko. Jarraitu Errektoretzarako hauteskundeetan proiektu ezberdinen konfrontazioa eta adierazpen askatasuna nagusitu behar dira irakurtzen →

UPV/EHU: Euskal Herrirako Unibertsitatea, gure hautua

Sinatzaileak: Mila Amurrio, Amaia Andrieu, Iñaki Antiguedad, Angel Bidaurrazaga, Arantza Diaz de Ilarraza; Gabi Elkoroaristizabal; Xabier Isasi; Iratxe Retolaza; Maite Urtiaga eta Iñaki Zabaleta Urkiola
UPV/EHUn, gainerako Europako Unibertsitateetan bezala, aldaketa sakonak gertatu dira Bolonia Prozesuak eta Lisboako Estrategiak ezarritako konpromisoak inplementatzean. Bi prozesu horiek, neoliberalismoak eta Estatuek bultzaturik, unibertsitatea ezagutza gizartearen erdigunean kokatu dute,  ordena ekonomiko globalari begira. Azken urteotan, mundu mailako erreferentziazko Unibertsitate ugariren jardunean auzi ekonomiko eta sozialen arteko oreka jokoak gertatu dira, eta horren ondorioz, unibertsitatearen aldaketaren gaineko eztabaida ireki da, baita gure artean ere: nortzuen/zeren zerbitzura egongo da XXI. mendeko unibertsitatea? Jarraitu UPV/EHU: Euskal Herrirako Unibertsitatea, gure hautua irakurtzen →

Erkidegoko Administrazio Publikoen gehiegizko jarduera diskriminatzaileak behin behineko kontratazioan

UPV/EHU aitzakiarik gabe gelditu da eta Unibertsitate Planean jasota dauden 100 kontratu AZPren lanpostu finko bilakatu beharko ditu

2016ko iraileko epaiek agerian utzi dute Europar Batasuneko Justizia Epaitegiaren (EBJE) haserrea Espainiar Estatuarekiko behin behineko kontratazioaren gehiegizko eta iruzurrezko erabilera diskriminatzailea dela eta. Jarraitu Erkidegoko Administrazio Publikoen gehiegizko jarduera diskriminatzaileak behin behineko kontratazioan irakurtzen →

Rafa eta euskal preso guztiak etxera!

rafaetxera7 urte bete dira jada polizia nazionala LABeko igarako egoitzan sartu eta Rafa Diez Usabiaga eta Bateragune auziko beste kideak atxilotu zituztenetik. 2009ko urriaren 13an izan zen, egun hartan Estatu espainolak, beste askotan egin duen moduan, gatazkaren konponbiderako proposamei ordezkariak politikoak atxilotuz erantzun zien. Altua izan da atxilotuek ordaindu behar izan duten prezioa. Urteak pasa diren arren Rafak preso jarraitzen du, horregatik, gaur, urriak 13, ozen aldarrikatu dugu LABeko Idazkari Nagusi ohiaren eta gainontzeko presoen askatasuna.
Jarraitu irakurtzen…
Irakurri ere “Bateragune” Rafa Díez Usabiagaren hitzak (El Dueso presondegitik)

Behin behineko irakasle-ikertzaileentzako benetako seiurtekoak exijitzen ditugu

Sorpresaz ikusi dugu Unibertsitateak, bere kabuz, biharko Gobernu Kontseilura eramango duela Unibasqekin sinatu nahi duen hitzarmena behin behineko irakasle-ikertzaileei ikerkuntzako merituak ebaluatu ahal izateko. LAB aspalditik ari da kolektibo honentzako seiurtekoak eskatzeko eskubidea aldarrikatzen. Alde horretatik, berri ona izan da, baina ekimen honek kezkak ere sortu dizkigu.diskriminaziorik ez Jarraitu Behin behineko irakasle-ikertzaileentzako benetako seiurtekoak exijitzen ditugu irakurtzen →

LABek babesa erakusten dio Eneko Compains irakasleari jazarpen mediatikoaren aurrean

El Correo egunkariak bere azalean gaur argitaratu duen berri baten arabera “etakide-ohi batek Konstituzio Zuzenbidea irakasten du UPV/EHUn”, barnealdean honakoa azaltzen delarik: “UPV/EHUk etakide izateagatik kondenatutako irakasle bat kontratatu du”. Hain zuzen, Konstituzio Zuzenbidea eta Pentsamendbasque-lives-matter-txikiuaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historia Saileko Eneko Compains irakasleari buruz ari dira, Konstituzio-Zuzenbidea euskaraz irakasteko kontratatua.
Jarraitu LABek babesa erakusten dio Eneko Compains irakasleari jazarpen mediatikoaren aurrean irakurtzen →