Kapitalismoak mundu mailako krisi ekosoziala eragin du. Bestelako eredu baten alde egiteko unea da, denon bizitzak erdigunean jarriko dituena; enplegua, zaintza lanak eta ondasuna era justuan banatuko dituena.
Alabaina, eredu aldaketa eragotzi eta zanpaketari eusteko xedez, elite ekonomikoek gerra estrategiari eutsi eta olatu erreakzionarioa hauspotu dute. Euskal Herrian militarismoaren, arrazakeriaren edota indarkeria matxistaren eragina nabarmena bada ere, hemen badago eremu sozial, sindikal eta politiko zabala denon eskubideen alde egiteko prest.
Jarraitu MAIATZAK 1: Confebask esplotatzailea! Langileen alde, Gutxieneko soldata eta pentsioak, hemen erabaki irakurtzen