LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak

Auzitegi gorenak LABen interpretazioa onartuta EHUk ordaindu behar du doktoretza aurreko ikertzailei zor diena!

2019ko martxoaren 16an doktoretza aurreko ikertzaileen Estatutua (EPIPF) Estatuan indarrean sartu zenean, LABetik behin eta berriz EHU interpelatu genuen ikertzaile hauen soldatak lege honek ezarritako gutxienekoetara egokitu zitzan baina ez genuen Administrazioaren aldetik erantzun positiborik jaso.

Egoera horren aurrean LABek dei egin zien doktoretza aurreko ikertzaileei jaso ez zituzten zenbatekoak judizialki erreklamatzera. LABetik dozenaka doktoretza aurreko ikertzaileren demandak tramitatu genituen eta erreklamatzaileen aldeko hainbat sententzia egon ziren EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aldetik.

Jarraitu Auzitegi gorenak LABen interpretazioa onartuta EHUk ordaindu behar du doktoretza aurreko ikertzailei zor diena! irakurtzen →

Azaroak 25 indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna – Indarkeria matxista gabeko unibertsitatea

Azaroaren 25ean, indarkeria matxista emakumeak* eta pertsona genero disidenteak zapaldurik izateko sistema heteropatriarkalaren tresna nagusienetako bat dela gogoratzeko eguna da. Gure jendartea hierarkietan eta botere harremanetan oinarritzen da. Bertan, genero desberdinkeriak emakumeon* diskriminazio eta bazterketa dakartza. Bada, lan munduan gertatzen den indarkeria matxista jendarte honen isla da,  areagotzen dena, gainera, eta horregatik, LAB sindikatutik indarkeria matxistaren aurkako protokoloak tresna garrantzitsutzat jotzen ditugu lantokietan indarkeria horri aurre egiteko tresna moduan.

Jarraitu Azaroak 25 indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna – Indarkeria matxista gabeko unibertsitatea irakurtzen →

Aldi baterako langileen egonkortasuna, lan-eskaintza publikoak eta behin-behinekotasuna murrizteko neurrien lege-proiektua

LABek kritikatu egiten du Kongresuan izapidetzen ari den administrazio publikoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien lege-proiektua, ez duelako onartzen aldi baterako langileen egonkortasunerako inolako eskubiderik, eta ez duelako enplegu publikoa defendatzeko neurririk aurreikusten.

Ildo horretan, Ogasun eta Funtzio Publikoaren Batzordearen irizpenaren ondoren sortutako manipulazioa eta nahasmena salatzen dugu. Espainiako gobernuak UGT, CCOO eta CSIF sindikatuekin adostutako plantillak egonkortzeko eta finkatzeko aurreko promesen ildo bereko txapuza berri bat ezkutatzeko estrategia.

Jarraitu Aldi baterako langileen egonkortasuna, lan-eskaintza publikoak eta behin-behinekotasuna murrizteko neurrien lege-proiektua irakurtzen →

Euneiz unibertsitate elitista gelditu! Euneiz-i diru publikorik ez!

Gaur diru-kutxa publikoen kontrako eraso larria bete dute EAJ-PNV, PSE, PPCiudadanos
eta VOX alderdiek, Legebiltzarreko osoko bilkuran onartu baitute
Euneiz sortzea ahalbidetzen duen legea. Izan ere, lege honek Euneiz unibertsitate
egitasmo pribatuari finantziazio publikoa eskura jarri dio.

Gaur elkarretaratzea egin dugul Legebiltzarrean
Jarraitu Euneiz unibertsitate elitista gelditu! Euneiz-i diru publikorik ez! irakurtzen →

Batzar informatiboa: EHUko aldi baterako irakasle eta ikertzaileen prekarizazio eta diskriminazioari ez!

Lanaldi partzialeko irakaslea bazara,

irakasle atxiki edota aldi baterako beste irakasle-ikertzaile kontratadun bazara,

ikertzailea (doktoregoa aurreko zein doktorego ostekoa) bazara,

adi batzar honi!

UPV/EHUn irakasten eta ikertzen duzuen langile askoren lan baldintzak prekarietate bezala ezaugarri ditzakegu. Era berean, aldi baterako irakasle-ikertzaileak izanda, diskriminazio batzuk pairatzen dituzue, osagarri batzuk eskatzea ukatzen baitizuete, kasu askotan osagarriak lortzeko meritu nahikorik izan arren.

Jarraitu Batzar informatiboa: EHUko aldi baterako irakasle eta ikertzaileen prekarizazio eta diskriminazioari ez! irakurtzen →

EHUko langileen prekarizazioari eta diskriminazioari ez! EHUrako finantziazio nahikoari bai!

Beste behin ere, EHUko ikasturte hasierako ekitaldian erronkak eta erresilientzia, bikaintasuna eta beste hainbat hitz polit entzungo ditugu ordezkari instituzional batzuen ahotan. Hala ere, eta pandemiak sortutako zailtasun berriez gain, badaude egoera batzuk pandemia aurrekoak zirenak, pandemian mantendu direnak eta pandemia garaitzean mantenduko direnak, haiekin bukatzeko neurriak ez badira hartzen.

EHU barruko errealitate gordin horiek ez dira berriak, eta ez dira egunkari eta albistegien berriak ere. Hedabideetan ez zaio zabaltzen euskal gizarteari EHUn dagoen prekarietate eta diskriminazioaren berri.

Jarraitu EHUko langileen prekarizazioari eta diskriminazioari ez! EHUrako finantziazio nahikoari bai! irakurtzen →

EUNEIZ irabazi asmoa duen Unibertsitate pribatuari babes eta diru publikorik ez

Eusko Jaurlaritzak, 2021eko martxoaren 16ko Gobernu Kontseiluaren bileran, Teknologia Berrien, Kirolaren eta Osasunaren EUNEIZ unibertsitate pribatua sortzeko lege-proiektua onartu zuen.  Haren inguruan Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean izandako agerraldietan ugariak izan dira egitasmoa kritikatu duten ahotsak, tartean EHUko errektorearena berarena eta Unibertsitateko sindikatu gehienena ere.

Jarraitu EUNEIZ irabazi asmoa duen Unibertsitate pribatuari babes eta diru publikorik ez irakurtzen →

Ikertzaileen lan-baldintzak negoziatzeko garaia da!

Denbora luzez eskatzen aritu ondoren uztailaren 7an izan genuen, azkenik, Errektoretza talde berriarekin ikertzaileen inguruko gaiak lantzen hasteko lehen aukera. Aldi baterako ikertzaileen kontrataziorako araudi proposamen bat helarazi ziguten sindikatuoi. Baina EHUko ikerlarien egoeraren ikuspegi partziala da aurkeztu zigutena, araudi horrek inondik ere ez baititu jasotzen gaur gaurkoz EHUn lan egiten duten ikerlarien figura guztiak. Ez lirateke hor sartuko, besteak beste, kanpo-finantziazioarekin kontratatutako ikertzaileak (PIC). Arazoa partzialki baino kontsideratzen ez duten araudietatik harago, Lan Hitzarmenean jasotako ikerlarien atalak berrikustetik eta moldatzetik abiatzea da LABen proposamena.

Jarraitu Ikertzaileen lan-baldintzak negoziatzeko garaia da! irakurtzen →

Negozio-ereduko unibertsitateen aurrean, gureak publikoak

(Berria 2021eko ekainak 25)

Arantza Gutierrez Paz eta Irati Tobar Eguzkitza – LAB Irakaskuntzako kideak

Antzeko argazkiak ikusi ditugu EAEko bi hiriburutan: trajedun Juan Mari Aburto eta Gorka Urtaran alkateak irribarretsu kamerari begira, beste gizon irribarretsuei eskua estutzen, Bilbok eta Gasteizek punta-puntako unibertsitateak jasoko dituztela iragarrita. Antzeko irudia errepikatu zen Urdulizko campusaren aurkezpenean; horretan, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia zegoen irudiaren erdialdean, goi-mailako ikasketak «irauliko» dituen eredu berritzailea salduz.

Jarraitu irakurtzen ->

EUNEIZ EZ

Atzo, ekainak 22, Alaves Baskonia enpresa-taldeak Innovaraba (Gasteiz Araba Sport Capital) proiektua aurkeztu zuen Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Hori dela eta, behean sinatzen dugun sindikatuok, UPV/EHUko unibertsitate-komunitateko beste ikasle-talde batzuekin batera, elkarretaratzea egin genuen euskal administrazio publikoek EUNEIZ unibertsitateari (European University Gasteiz) diru publikorik eman ez diezaioten eskatzeko. Izan ere, Innovaraba proiektu osoa irabazi asmoko unibertsitate horren inguruan eraikita dago.

Hemen daukazu prestatu dugun salaketa-komunikatua.

Proiektua Eusko Legebiltzarrean bozkatu arte egingo ditugun hurrengo ekimenetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

LAB – Steilas – CCOO – ELA – CGT/LKN – ESK – Ernai – Consejo de Estudiantes de la UPV/EHU

(UPV/EHUko atalak)