LAN ERREFORMA HONI EZ. POR EL MARCO VASCO DE RELACIONES LABORALES
Kontzentrazioak UPV/EHUn, otsailaren 2an goizeko 11:30etan:
- Leioan: MIKEL LABOA PLAZA
- Gasteiz: ERREKTOREORDETZA
- Donostia: CARLOS SANTAMARIA
LAN ERREFORMA HONI EZ. POR EL MARCO VASCO DE RELACIONES LABORALES
Kontzentrazioak UPV/EHUn, otsailaren 2an goizeko 11:30etan:
Hezkuntza akordioaren inguruko eztabaida ireki da EAEn eta, era berean, gogoeta Euskal Herri osora zabaltzeko ekimenak abian jarri dira. Horren aurrean LABek egiten duen irakurketa eta plazaratzen dituen proposamenak biltzen dira dokumentu honetan.
Jarraitu Hezkuntza akordioari begirako LABen dekalogoa irakurtzen
2022ko urtarrilaren 17tik otsailaren 7ra arte irekita egongo da ikerketa merezimenduak (seiurtekoak) ebaluatzeko eskaerak egiteko epea.
Argitaratutako deialdietan, beste urte batez, irakasleen arteko diskriminazioari eusten zaio eta aldi baterako kontratua duten irakasle-ikertzaileei ez zaie onartuko seiurtekoen eskaera egiterik (hutsik dagoen lanpostu iraunkorra betetzen ari diren aldi baterako irakasle-ikertzaileen kasuan izan ezik).
Askotan salatu izan dugun moduan diskriminazio kasu argia pairatzen dute aldi baterako irakasle eta ikertzaileek beren lankide iraunkorrekin alderatuta. Artikulu berberak argitaratuta ere, iraunkorrek meritu horiek ebaluatzeko eska dezaketen bitartean, aldi baterakoei ukatu egiten zaie aukera hori.
Jarraitu Aldi baterako irakasle-ikertzaileek eska ditzakete seiurtekoak unibertsitate askotan. Ez ordea EHUn irakurtzenLABek doktoretza aurreko eta doktoretza ondoko ikertzaileentzako akordioa sinatu du. Akordioak sindikatuen aldeko gehiengo oso handia (ordezkaritzaren % 81,5) izan du Steilas eta CCOO sindikatuek ere sinatu baitute. LABek behin eta berriro eskatu du ikertzaileen lan-baldintzak negoziatzeko prozesua abiaraztea. Azkenean lortu dugu Administrazioa negoziazio prozesuan sartzea. Akordioak guztiz asetzen ez bagaitu ere, hainbat alderdi positibo ditu.
Sinatu berri den lehenengo akordio honetan doktoretza aurreko eta ondoko langileen baldintzak barneratzen dira, iraganeko egoera hobetzen hasiz: Etorkizunean jarraituko duen negoziazio prozesu honetan ikertzaile guztien gaiak jorratuko dira.
Akordioaren lerro nagusiak ondokoak dira.
Jarraitu LABek ikertzaileen lehenengo akordioa sinatu du baina borrokak eta negoziazioak aurrera darraite irakurtzenLABetik abenduaren 14rako kontzentrazio bat antolatu dugu Leioako Campusean (12:00etan Areto Nagusiaren eskaileretan, Errektoretza eraikinaren alboan) EHUk bere langileekiko duen diskriminazio eta prekarizazio jarrera salatzeko. EHUko langile-kolektibo ezberdinen aldarrikapenen artean (ikusi LABeko atal sindikalak garatutako Aldarrikapen dekalogoa) seiurtekoena daukagu. Izan ere, lanpostu iraunkorra betetzen duten aldi baterako irakasle-ikertzaileen salbuespen bakarrarekin, gainerako aldi baterako irakasle-ikertzaileei (atxikiei, BIK/LIUei, ikertzaileei, kolaboratzaileei…) seiurtekoak eskatu ahal izatea ukatzen diete, nahiz eta kasu askotan seiurteko bat (edo gehiago) lortzeko meritu nahikoak izan. Ukatze hau diskriminazio argi bat da beren lankide iraunkorrekin alderatuta. Izan ere, maiz, artikulu beren sinatzaile bezala batera agertzen dira. Iraunkorrak direnek posible dute meritu hauek aurkeztea seiutekoak eskatu eta kobratzeko eta aldi baterakoei aukera hori ezeztatzen zaie.
Jarraitu Abenduaren 14an kontzentrazioa: seiurtekoak ikerketa-meritu nahikoak dituzten guztientzat! irakurtzenAbenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren urteurrenaren etorrerarekin, egoitzak zabalduko ditu LABek. Hala, urtero legez, lan egutegi propio bat aldarrikatzen dugun neurrian, planto egingo diegu inposatutako jai egunei. Ez dugulako ezer ospatzeko.

LAB sindikatuan 2000. urtean erabaki genuen LAN eta KOMUNIKAZIO hizkuntza euskara izango genuela. Erabaki horren aurretik euskararen normalizazioan lan handia egina genuen, eta ondoren, EUSLAB egitasmo estrategikoa jarri genuen martxan sindikatu barruko jardueran, zein lan munduan euskararen erabilera areagotzeko asmoz. Ez gara berriak, beraz.Euskararen Eguna 2021 Deskargatu
Ezin ukatu pandemiak gure bizitzak astindu dituela eta hausnarketarako gako batzuk ere utzi dituela, horregatik, indarrean dauden hizkuntza politikak berrikusi, birpentsatu eta eragiteko jauziak behar direla ondorioztatu dugu.
Alde batetik, Euskalgintzaren Kontseiluak abiatutako hizkuntza-politiketan eragiteko Batuz Aldatu ekimenarekin bat egin dugu.
Jarraitu Euskararen aldeko borrokan berretsi eta Euskararen Egunari lotutako mobilizazio guztietan parte hartzeko deia egiten dugu irakurtzen
Abenduaren 1eko Plangintza Batzordera irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak aurreko Plangintza Batzordera ekarri zuen 2021eko EPEaren diseinuaren proposamen berbera ekarri du. Gogoratu iazko EPEan Administrazioak iragazki berri bat ezarri zuela plazak lehiaketara ateratzeko, irakasle atxiki bezala gutxienez 2,5 urte eramatea, alegia. Irakasle-ikertzaile batzuek irakaskuntza eskarmentu nahikorik ez zutelako gehitu omen zuten irizpide hori; jakin bazekiten arren zerrendako irakasle guztiak eskatutako akreditazioaren jabe zirela. LABek, administrazioaren alde bakarreko erabakia kritikatu zuen, irizpide berri horrek, urte luzez eskolak ematen aritutako eta epe motzean beren plaza konkurtsora ateratzea aurreikusten zuten irakasle -atxikiak zein bitarteko irakasle kontratatuak (BIK)- batzuen egonkortze prozesua luzatzen zuelako. Horren aurrean LABek alternatiba osagarri bat proposatu zuen: bost urteko irakaskuntza esperientzia metatzea nahikoa izatea iragazkia pasatzeko, atxiki moduan 2,5 urte egon izana den bezalaxe. Modu honetan, BIK bezala emandako irakaskuntza ere kontuan hartuko litzateke. Eztabaida luze baten ondoren Administrazioak gure proposamena onartu zuen, baina epea 5etik 7,5 urtetara luzatuz. LABentzat oraingo lehentasun-irizpidea, gutxienez 2,5 urte atxiki bezala egon izana edo 7,5 urteko irakaskuntza esperientzia izatea, ontzat har daiteke, 2020ko EPEan alde bakarretik ezarritako irizpide horri buelta ematen diolako neurri handi batean, irakaskuntzan urte nahikoa daramaten aldi baterako irakasle gehienei atea berriz irekitzen baitie.
Jarraitu UPV/EHUko Administrazioaren IRIentzako 2021eko EPE proposamenaren aurrerapausoak eta gabeziak irakurtzenLABetik abenduaren 14rako kontzentrazio bat antolatu dugu Leioako Campusean (12:00etan Areto Nagusiaren eskaileretan) EHUk bere langileekiko duen diskriminazio eta prekarizazio jarrera salatzeko.
7 eskaera burutu ditugu ondorengo aldarrikapen taulan, aldi baterako irakasle-ikertzaile ororen eskubideak, irakasle partzialen egoera eta aldi baterako ikertzaileen egoera larriak duintzeko.
Horretaz gain, LAB-en lanaldi partzialdun irakasleek EHUn bizi duten egoeraren diagnostiko bat egin dugu, langileen ehun personako lagina hartuta. Bertan ikusten da lanaldi partzialeko irakasleek batez bestean, %309ko lanaldiak burutzen dituztela beraien atazak burutu ahal izateko. Lanaldi partzialaren prekarietate larria agerian geratu da.
Horregatik, dei egiten dizuegu EHUko irakasle-ikertzaileoi, eta egoera larrian zaudeten kolektiboei bereziki, Abenduaren 14an Leioara etortzeko, bada ordua Errektoretzak aldaketak egin ditzan!
2008ko krisiaren ondorio lazgarriak gainditu gabe genituela harrapatu gaitu COVID19ak eragin duen osasun krisiak. Hau baina, ez da soilik osasun krisi bat izaten ari. Pandemiak azkartu egin ditu jada bizi genituen krisi anizkoitzak eta sistema kapitalista, heteropatriarkal eta kolonialistak eragindako zapalkuntzak are gehiago sakondu dira.
Jarraitu Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen aldeko mobilizazioak irakurtzen