LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak

Ikerlarien intereseko informazioa

Komunikatu honek ikertzaile kolektibo desberdinentzako intereseko informazioa biltzen du.

  • Doktorego aurreko ikerlariak

LAB sindikatuak EHUn langile kolektibo batzuk jasaten ari diren lan baldintza prekarioak aldatzeko pausoak ematen jarraitzen du. Bide horretan mugarri garrantzitsu bat 2021eko abenduan sinatutako Aldi baterako kontratatutako ikertzaileen hitzarmena izan zen.

Jarraitu Ikerlarien intereseko informazioa irakurtzen →

LABen balorazioa irakasleak ordezkatzeko poltsen arautegi berriaren inguruan

Azken hilabete honetan egin da, azkenean, aspalditik eskatzen ari ginen lan poltsen araudiaren moldaketaren negoziazioa. Orain dela urtebete, LABetik aldaketa proposamen zabal bat prestatu genuen, afiliatuen ekarpenekin osatu genuena. Baina, 2021eko uda aurretik bilera pare bat egon baziren ere, otsailaren bukaera arte Errektoreordetzak ez dio gaiaren negoziazioari berriz ekin, martxoaren 31ko Gobernu Kontseilura araudi berria eramateko asmoz. Denboraz estu ibili gara hain negoziazio garrantzitsuari ekiteko. Arautegi berriak LABek luzatutako aldaketa esanguratsuak jasotzen baditu ere, gure beste ekarpen batzuk kanpoan geratu dira. Hala ere, arautegia hobetzea lortu dugula iruditzen zaigu, eta akordioa sinatzea erabaki dugu.

Jarraitu LABen balorazioa irakasleak ordezkatzeko poltsen arautegi berriaren inguruan irakurtzen →

#FreePablo aldarria egin dezan eskatzen diogu EHUko errektoretza-taldeari

Gerra guztien lehenengo biktima egia dela esan omen zuen Eskilok. Hori dela eta, kazetarien lana ezinbestekoa da gatazka armatuetan gertatzen dena ezagutarazteko. Hori dela eta, Ukraniako gerraren kontakizuna ez ezik Munduan dauden gainerako 83 guden kronika zintzoa egiteko profesional zintzoak behar ditugu, eta horretan ari dira Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzietan ikasitako hainbeste kazetari. Pablo Gonzalez Yague berri-emailea Polonian atxilotu zutela hilabete bete delarik, oraindik ez EHUk ez Fakultateak ezer ez esatea ulergaitza egiten zaigu Pablo bertako doktoregaia dela jakinda.

Jarraitu #FreePablo aldarria egin dezan eskatzen diogu EHUko errektoretza-taldeari irakurtzen →

Genero-arrakala murrizteko eta politika feministen alde borrokatzen jarraituko du LABek, kontziliazioaren inguruko akordioaren harago

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko negoziatzeko batzorde intersektorialean UPV/EHUko kontziliazio-neurriak hobetzeko akordio bat adostu genuen Martxoaren 10ean sindikatuok eta zuzendaritzak. LABek gaur, akordio bera sinatuko du langileek bizitza pertsonala eta laborala uztartzeko noranzkoan aurrerapausoa baita; hala ere, azaldu behar dugu bide luzea dagoela unibertsitatean benetako politika feministak ezarri ahal izateko. Gure ustez, aukera galdua izan da UPV/EHUri gizarteak eskatzen dion aitzindaritasuna, berdintasun-politiketan ere, erakusteko.

Jarraitu Genero-arrakala murrizteko eta politika feministen alde borrokatzen jarraituko du LABek, kontziliazioaren inguruko akordioaren harago irakurtzen →

EAJ eta PSN interpelatuko ditugu martxoaren 8an, zaintzaren sektoreetako langileen lan baldintzen defentsan

Martxoaren 8an, Mugimendu Feministak arratsalderako deitutako mobilizazioekin bat egiteaz gain, kalera irtengo gara goizean, zaintzaren sektoreetako langileen lan baldintzen defentsan eta zaintza negozio iturri bilakatu dutenen kontra. Zentzu honetan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen EAJ buru duen Foru Aldundien aurrean mobilizatuko gara; Iruñean, berriz, PSN-ren egoitza aurrean. 11:00etan izango dira protestak.

Jarraitu EAJ eta PSN interpelatuko ditugu martxoaren 8an, zaintzaren sektoreetako langileen lan baldintzen defentsan irakurtzen →

LOSUren aurreproiektua: LABen irakurketa

LOSU (Ley Orgnánica del Sistema Universitario) onartuko omen da hurrengo hilabeteetan Estatu espainiarreko Kongresuan. 2021eko amaierarako onartuta egotea espero bazen ere, alde ezberdinetatik jasotako presioak eta beste arrazoi batzuek (Manuel Castells ministroaren dimisioa barne) atzeratu dute prozesua. Lege honek 2001eko LOU eta 2007ko LOMLOUri erreleboa hartuko die, ustez, urte batzuetarako. Izan ere, Estatu espainiarreko unibertsitateen izaera eta funtzionamendua arautuko ditu, Hego Euskal Herrian dauden unibertsitateenak barne. LOSU indarrean jarri eta handik gutxira garatu eta ezarriko omen den Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen Estatutuarekin batera, LOSUk unibertsitateko langileen baldintzak arautuko ditu. LOSUk Hego Euskal Herriko unibertsitateetan lan egiten eta ikasten dugun guztiongan eragina izango du, aipaturiko beste legeak pairatu eta pairatzen ari garen moduan, “Unibertsitateko elkarbizitzarako legea” kasu, unibertsitate-eredu merkantilistaren aurrean protesta kriminalizatzea eta zigortzea erraztuko duena.

Agerraldia EHUn
Jarraitu LOSUren aurreproiektua: LABen irakurketa irakurtzen →

Otsailaren 22an Bilbon eta Iruñean mobilizatuko gara, soldata arrakalarik gabeko hitzarmen duinen defentsan

Soldata arrakalaren kontrako eguna dela eta, Bilbon, Eusko Jaurlaritzatik Confebaskera egingo dugu protesta; Iruñean, berriz, CEN patronalaren aurrean egingo dugu elkarretaratzea. Mobilizazioak 11:30ean izango dira, “Bultza! Emakume* langileon hitzarmenak” leloarekin.

Jarraitu Otsailaren 22an Bilbon eta Iruñean mobilizatuko gara, soldata arrakalarik gabeko hitzarmen duinen defentsan irakurtzen →