
Donostiako campusa 
Gasteizko campusa 
LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak
Garbiketa langileen paroa eta mobilizazioak. Elkartasuna!
PATRONALA ETA ADMINISTRAZIOA BESTE BEHIN ERE ADARRA JOTZEN DABILTZA
Dakizuenez, joan den astean Hezkuntza eta EHU garbiketa-hitzarmenaren negoziazio mahaiaren bilera izan genuen. Bilera horretan patronalak ez zuen proposamenik ekarri aurreko bileran ekartzeko konpromisoa hartu bazuen ere.
Jarraitu Garbiketa langileen paroa eta mobilizazioak. Elkartasuna! irakurtzenOsagarriak: iruzur gehiagorik ez! Urtean, dagokion deialdia!
UPV/EHUko ordainsari-osagarri gehigarrien ibilbidea oztopoz beteta egon da ia hasieratik: etenak (2011tik 2014era, lau urtetan zehar ez ziren deituak izan), murrizketak (2015ean ezarri zen ebaluazio protokoloaren formula, lehenengotik aurrera, ebaluazio aldi bakoitzean osagarri bat baino gehiago igotzea galaraziz) eta eragin ekonomikoen atzerapenak (deialdia-ebaluazioa-ordainketa tartea 2 urtera luzatuz B-A osagarrientzat). Orain, ebaluazio protokoloaren inguruan azken urteotan bizi izan dugun auzia aitzaki hartuta beste atzerapen bat gehitu nahi digute, urteko osagarrien deialdia urtebete atzeratuz.

Garbiketa langileen mobilizazioak. Elkartasuna!
UPV/EHU eta Hezkuntza Saileko garbiketako kontratetako langileek lan-hitzarmen duin aldeko mobilizazioak egingo dituzte UPV/EHUn:
Erretiro partzialaren plana luzatzeko akordioa onartu da Mahai Negoziatzailean
Atzo, ekainaren 16an, UPV/EHUko Lan Kontratadunen AZP eta IRIren negoziazio batzordean 2018ko abenduaren 5ean onartutako lan kontratadunen erretiro partzialerako planaren indarraldia luzatzeko akordioa onartu zen.
Araudiari egokitzeko bigarren akordio hau CCOO, UGT eta Madrilgo Gobernuak 2011n sinaturiko eta lan-eskubideen murrizketa ekarritako pentsio-erreformaren ondorioa da. 2018an, indarrean zegoen planaren lehenengo “egokitzapena” egin behar izan genuen; alde batetik, erretiro partzialera heltzeko adina urtez urte igo eta, bestetik, erretiroa eskatzen duen langileak egin beharreko lan-jarduna handitu baita (jardunaren %25etik %50era). Lan-erreformaren aurka bageunden ere, LABek akordio hori sinatu zuen, egonkortasuna aitortuta edo 6 urteko antzinakotasuna duten langileei aplikagarria izatea lortu baikenuen. Hildo berean, LABek ez ditu ez 2015eko eta 2019ko erretiroaren pizgarrien akordioak sinatu, horietan eskubide hori ez baitzaie behin behineko langileei aitortzen.
Jarraitu Erretiro partzialaren plana luzatzeko akordioa onartu da Mahai Negoziatzailean irakurtzenOsagarrien egoera: argibide batzuk
CCOO sindikatuak abiarazitako prozesu judizialak beste urrats bat eman du, Euskadiko Epaitegi Gorenak ontzat eman baititu 2018ko protokoloa eta deialdia (2017 arteko merituak ebaluatzekoak zirenak, alegia). Honek desblokeatu du deialdi horren ebaluazioa. Horiek horrela, bi deialdiak 2018koa eta 2019koa “bizirik” daude eta egun hauetan zuetako batzuk hasi zarete jasotzen deialdi horietan egindako eskaeren ebaluazioak.
Jarraitu Osagarrien egoera: argibide batzuk irakurtzenLABen eskaerak ikasturte berriaren irakaskuntzari buruz
Covid-19aren pandemiak sortutako larrialdi egoerak lan modua moldatzera behartu gintuen EHUko langileoi, non ikasleek ikasturtea erarik normalizatuenean jarraitzea lehentasuna zen. Martxoan irakasleok ekin genion irakaskuntza moldatzeari klaseak online eman ahal izateko. Handik gutxira ebaluazioa ere online modalitatera moldatu genuen. Honek guztiak gainesfortzua ekarri die irakasle gehienei, baita kontziliazio arazoak eta teknologiarekiko arrakalak ere askori, LABen afiliatuei zuzendutako inkestaren emaitzetan ikusi genuenez.
Jarraitu LABen eskaerak ikasturte berriaren irakaskuntzari buruz irakurtzenLABek borrokan jarraituko du kontziliazio eta telelanari buruzko akordioak ahalik eta langile gehien babes dezan
COVID-19 dela eta, alarma-egoera ezarri zenetik, EHUko zuzendaritzak hainbeste ebazpen argitaratu ditu, aldebakarrez harturikoak. Horrela izanda, 2020 maiatzaren 12ko Gerenteak argitaratzen duen ebazpenak kontziliatzeko eskubidea urratzen zuela salatu zuen LABek. Izan ere, gerentziaren erabakiak, adin txikikoen eta nagusien zaintzagatik indarrean zeuden baimenak bertan behera uzten zituen ekainaren 22tik aurrera, eta, aldi berean, ez zituen eskubide gisa aitortzen lanaldiaren adaptazioak eta murrizketak .
Jarraitu LABek borrokan jarraituko du kontziliazio eta telelanari buruzko akordioak ahalik eta langile gehien babes dezan irakurtzenLABek bat egiten du UPV/EHUn pribatizazioen kontrako plataformarekin

Egun, Hezkuntza eta Osasungintza dira pribatizatzeko arriskuan dauden sektore publiko nagusiak. UPV/EHUn, aspalditik ari dira Informazio eta Komunikazio Teknologien zerbitzuak pribatizatzen. Oraingoan, irakasle, administrazio eta zerbitzuetako pertsonal eta ikasleen posta elektronikoak Microsoft Office 365era migratzeko asmoa du UPV/EHUko zuzendaritzak. Hau da, UPV/EHUko komunitatearen korreo elektroniko guztiak UPV/EHUko zerbitzari publikoetatik Microsoft-enak diren zerbitzarietara. Edo bestela esanda, UPV/EHUko “hodeitik” Microsoft-en “hodeira”.
Erabaki honek informatikako zerbitzuen pribatizazioan beste pauso bat izateaz gain, unibertsitateko kideen datu pertsonalen pribatutasuna arriskuan jarriko du. Horregatik, LABeko sail sindikalak adierazpenarekin bat egiten du, non UPV/EHUko zuzendaritzari proiektu hori bertan behera utzi eta IKTko zerbitzuen kudeaketa publiko baten alde egin dezan eskatzen zaion.
Adierazpenaren edukia eta sinatzeko orria blog honetan aurkitu ditzakezu:
Lan erreforma osoki derogatzea ekarri duen akordioa betetzeko borrokatuko dugu
Lan erreformaren derogazioa geltoki garrantzitsua izanik ere, LABen azken helburua euskal langile guztiei lan duina bermatuko dien lan harremanetarako esparru propioa dela gogorarazi nahi du. Euskal Herriko langileon lan baldintzen, pentsioen edo zerbitzu publikoen inguruko erabakiak Euskal Herrian bertan har daitezen, burujabetza osoa aldarrikatzen dugu.
Jarraitu Lan erreforma osoki derogatzea ekarri duen akordioa betetzeko borrokatuko dugu irakurtzen


