Euskal Herriko Unibertsitateko klase sindikatu eta feminista den LABeko atal sindikaletik gure elkartasunik irmoena adierazi nahi diegu Rojava/ Siriako Ipar eta Ekialdeko unibertsitateetako ikasle, irakasle eta langileei. Izan ere, gaur egun behartuta bait daude ikasgeletatik alde egitera, etengabeko erasoak jasaten dituzten beren unibertsitateak, hiriak eta gerraren aurrean eraiki duten proiektu politiko eta soziala defendatzeko.
Jarraitu LABek Rojava / Siriako Ipar eta Ekialdeko unibertsitateei elkartasuna adierazteko agiria irakurtzenLAB EHU-(r)en bidalketa guztiak
LABen ekarpenak EHUko estatutu berrien zirriborroari
EHUk arautuko dituen estatutu berriak idazteko prozesua abian den honetan, LABek ekarpen garrantzitsuak aurkeztu ditu:
Jarraitu LABen ekarpenak EHUko estatutu berrien zirriborroari irakurtzenOrdezkapen-poltsen araudia aldatzeko LAB sindikatuaren proposamenak
Irakasleen ordezkapen poltsen araudia aztertzen ari da, detektatutako alderdi batzuk hobetzeko eta detektatutako arazo batzuk konpontzen saiatzeko. Dokumentu honetan LAB sindikatuak proposatutako aldaketa nagusiak aurkezten ditugu. Moldaketa txiki batzuk egitetik harago, araudiaren aldaketa hau aprobetxatu behar da beharrezkoak diren aldaketa sakon batzuk egiteko. Kaltegarriak diren inertzia batzuekin apurtzeko momentua da. Ordezkapen sistema aproposa ezinbestekoa da EHUk irakaskuntza ahalik eta era onenean emateko baita sailen funtzionamendua ez gainkargatzeko eta irakasleen lan-baldintzak zaintzeko ere.
Jarraitu Ordezkapen-poltsen araudia aldatzeko LAB sindikatuaren proposamenak irakurtzen2026ko lanaldia, aukera galdua
Iragan asteetan, administrazioak deituta, 2026ko lanaldia ezartzeko batzarretan murgilduta ibili gara. Lan egiteko baldintzen hobekuntzan aurrera egiten duen zirkular baten irakurketa positiboa egin nahiko genuke, baina zoritxarrez ez gatoz horrelakorik egitera. LABek ez du babestu 2026ko lanaldia.
Jarraitu 2026ko lanaldia, aukera galdua irakurtzenEusko Jaurlaritza: bermatu beharrezko finantzaketa unibertsitate publikoari!Legebiltzarreko alderdi politikoak: irmo defendatu EHU!
Gaurko lanuzte eta elkarretaratzea aste honetan EHUko campusetan garatutako mobilizazioetako laugarrena da, eta jarraipena ematen dio beharrezko finantzaketa lortzeko aldarrikapenari.

Gaur Gasteizen, bihar Bilbon EHUren azpifinantzaketa salatzen
LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok Gasteizko campusera eraman dugu EHUk pairatzen duen azpifinantzaketaren salaketa eta unibertsitate publikorako baliabide gehiago exijitzeko aldarrikapenak.
Bihar, abenduaren 4an lanuztea 11:00etatik 12:00etara izango dira Bilboko EHUko zentroetan eta kontzentrazioa Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean egingo ditugu 11:15etan izango dira. EHUko kideok badugu eskaera hau ozen adierazteko garaia!

Unibertsitate publikoaren defentsan, EHUrako beharrezko finantzaketa bermatu!
LAB – STEILAS – ELA – CGT-LKN
LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko mobilizazio kanpainarekin aurrera egin dugu Donostian
LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok aurrera egin dugu EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko eta unibertsitate publikorako baliabide gehiago eskatzeko mobilizazio kanpaina. Donostiako campusean bigarren lanuztea egin dugu jarraipen zabalarekin eta kontzentratu gara Carlos Santamarian aurrean.

KONTZENTRAZIOA klaustroaren egunean: Unibertsitate publikoaren defentsan, EHUrako beharrezko finantzaketa bermatu!
LAB, STEILas, ELA eta CGT/LKN sindikatuok EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko eta unibertsitate publikorako baliabide gehiago eskatzeko, ostegunean elkarretaratzea egingo du Bizkaia Aretoaren sarreran 9:40an. Izan ere, ostegunean Klaustroa dago eta saioaren gai-zerrenden artean EHUko finantzaketaren inguruan adierazpen bat dago, bozkatuta izateko.
Ikasturte hasierako ekitaldian edota Legebiltzarraren aurrean egin genuen moduan, EHUrako azpifinantzaketaren salaketa ikustaraziko dugu berriz Klaustroko saioa hasi baino lehen. Animatzen zaituztegu guztioi Bizkaia Aretora hurbiltzera.

Perez Iglesias sailburua EHUren finantzazioari buruzko eztabaida nahastu nahian ari da
EHUko finantzaketaren inguruan hainbat mezu zabaldu dira azken egunetan, Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuaren adierazpenetan oinarrituta. LABen ustez, zuzenak ez diren informazio batzuk ematen ari dira, baita datu garrantzitsu batzuk ezkutatu ere. Hori dela eta, honako hauek adierazi nahi ditugu:
Jarraitu Perez Iglesias sailburua EHUren finantzazioari buruzko eztabaida nahastu nahian ari da irakurtzenFINANTZIAZIOA: agerraldia Legebiltzarreko Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Batzordean
Urriaren 29an LAB sindikatuaren EHUko sail sindikalak agerraldia egin zuen Legebiltzarreko Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Batzordean, hainbat arlotan EHUn daukagun egoera deskribatzeko eta unibertsitate publikoaren finantzaketa nabarmen handitzeko beharra azaltzeko.
Agerraldian LABek egin zuen aurkezpena lotura hauetan ikus dezakezu (2 zatitan; guztiz 26 minutu):
https://labur.eus/agerraldia1zatia
https://labur.eus/agerraldia2zatia
Agerraldiaren interbentzio guztiak (aurkezpena eta galdera-erantzunak) honako lotura honetan ikus ditzakezu:
https://labur.eus/agerraldiareninterbentzioak
Bideoak bi hizkuntzetan entzun daitezke.
(bideo eta argazkien egilea: Eusko Legebiltzarra/Parlamento Vasco).



