Kategoriaren artxiboa: TEKAZEL

Ikasleen eskubideak bermatzea ez da "diru-xahutzea"

2001ean matrikulatu zen lehenengoz UPV/EHUn hezkuntza premia berezia zuen ikasle bat. Oraindik gogoan dugu zer nolako kudeaketak egin behar izan genituen ikasle horrek, aukera berdintasuna ardatz, Unibertsitatean ikasteko eskubidea izan zezan. Batxilergoko ikasketetan bermatua izan zuen laguntza, unibertsitatean ere izan zezan hezkuntza-laguntzarako espezialista bat kontratatu zen.
Ordutik gaur egun arte, desgaitasunak eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kopurua asko hazi da, 309 ikaslera iritsi da UPV/EHUren II. Inklusio Planean (2012-2017) jasotako datuen arabera. Hala ere, UPV/EHU-k eskaintzen dien zerbitzua salagarria da.
Jarraitu Ikasleen eskubideak bermatzea ez da "diru-xahutzea" irakurtzen

Gobernu Kontseiluak 2016 eta 2017ko LEParen Oinarriak onartu ditu

Iragan ostegunean, irailaren 27an, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2016 eta 2017 urteetako Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) Oinarriak onartu zituen. Deialdi bakarrean egikarituko den LEP honetan, guztira 77 lan-kontratudunen lanpostu (44 2016koari dagozkionak eta 33 2017koari dagozkionak) aterako dira.  LEPa 32 aldeko bozkarekin eta abstentzio 2rekin onartuak izan ziren Oinarri Orokor zein Espezifikoak. Jarraitu Gobernu Kontseiluak 2016 eta 2017ko LEParen Oinarriak onartu ditu irakurtzen

Langileon egonkortasuna eta beharrezko finantzaketa, orain!

LAB kontzentratu da Ikasturte hasierako ekitaldian
2018/19 ikasturteko hasiera-ekitaldi honetan, LABek bere gogoeta azaldu nahi du UPV/EHUn egun dauden arazo nagusien aurrean:

  • UPV/EHUko langileriaren zati handiak behin-behineko egoeran jarraitzen du bere zerbitzuak unibertsitatean urte luzez eman ondoren. Administrazio eta Zerbitzuetako (AZP) langile askok iraunkortasunaren zain segitzen dugu, iruzur laboralaren politika baten ondorioz. Izan ere, kolektibo honetan behin-behinekotasuna % 60tik gorakoa da, Jaurlaritza, Estatuko gobernua eta unibertsitateko agintarien utzikeriaren erakusle. Estatu mailan, ikasleko eta irakasleko AZP ratio baxuena duen unibertsitatea da UPV/EHU, eta hala ere Jaurlaritzak behin behineko egiturekin erantzun nahi die unibertsitateak dituen behar estrukturalei.
  • Beste aldetik, irakasle eta ikertzaile gazteek modu berezian pairatzen dute prekarietatea, eta promozioa zein egonkortzeko bideak oztopoz beterik izaten jarraitzen du. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ez du borondaterik erakutsi aldi baterako irakasle eta ikertzaileen diskriminazioarekin amaitzeko beharrezko urratsak emateko, langileak bide judizialetara jotzera behartuz, irakaskuntza eta ikerketa merituak kontuan hartzeko kasu.
  • Euskalduntzeari dagokionez, II. planean jasotako helburu asko betetzeke geratu dira, eta ez guztiak kanpoko eragileek bultzatuta, barruko agintarien borondate ezagatik baizik. Ondorioz, euskarazko zerbitzua ematea eta euskaraz ikastea ez dago guztiz bermatua.
  • Unibertsitate publiko batek jendarteari eskaini behar dion zerbitzua ondo bermatzeko UPV/EHUk jasotzen duen finantzaketa ez da nahikoa. Oraindik ez da berreskuratu 2012ko aurrekontuen kopurua eta UPV/EHU urtero ziurgabetasunean mugitzen da aurrekontuei dagokienez.

Lehiakortasun hutsari eta nazioarteko ranking-ei erabateko garrantzia eman baino, LABen iritziz, ezinbestekoa da ikasleen beharrei eta langileen lan-baldintzei eta bizi-proiektuei garrantzia ematea eta UPV/EHUk bete beharko lituzkeen funtzio guztiei erantzuteko beharrezko finantzaketa bermatzea unibertsitate publiko, euskaldun, parte-hartzaile eta parekideago baten alde urrats sendoak eman ditzan.
Langileon egonkortasuna orain!
Lan-baldintza duinak guztiontzat!
UPV/EHUren beharrezko finantzaketa bermatu!

LAB, AZPren enplegua arriskuan jarriko duen LEP deialdien aurka

Batzorde Negoziatzailearen ekainaren 25eko eta uztailaren 17ko bilerak
Iragan ekainaren 25eko Batzorde Negoziatzailearen bileran, UPV/EHUren Zuzendaritzak Estatuaren 2018ko Aurrekontu Legeak honakoa baimentzen duela planteatu zuen:

  •  38 plazetako Lan Eskaintza Publikoa (LEP) -2018ko erreposizio tasari lotua-.
  • 551 plaza gehiago (222 lan kontratudunena eta 329 funtzionarioena) “estabili-zaziorakoak”, hots, 2015, 2016 eta 2017 urteetan etengabean beteak izan diren plazak.

Jarraitu LAB, AZPren enplegua arriskuan jarriko duen LEP deialdien aurka irakurtzen

M.A.N. lankidearen heriotza lan-istripuaren ondorioz salatu dugu UPV/EHUn

Atzo, uztailak 10, iragan ostiral arratsaldean zendu zen UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako M.A.N. lankidearekin elkartasunez eta lan arriskuen ebaluazio eta prebentzioan dauden gabeziak salatzeko Jarraitu M.A.N. lankidearen heriotza lan-istripuaren ondorioz salatu dugu UPV/EHUn irakurtzen

Bihar, uztailaren 10ean, lanuztea eta konzentrazio deialdiak langilearen heriotzaren aurrean

Pasa den ostiralean, uztailaren 6an, Bilboko Ingeniaritza Eskolan maiatzaren 21ean istripua izan zuen langilearen heriotza jakinarazi zitzaigun. UV/EHUn ordezkaritza dugun sindikatuok, unibertsitateko langileek bizitza galtzerainoko istripuak gertatzen jarraitzea salatzen dugu. Jarraitu Bihar, uztailaren 10ean, lanuztea eta konzentrazio deialdiak langilearen heriotzaren aurrean irakurtzen

Bilboko Ingeniaritza Eskolan istripua izan zuen langilearen heriotza salatzen du LABek

Koma egoera larrian egon den langilea gaur arratsaldean zendu da

Pasa den maiatzaren 21ean Bilboko Ingeniaritza Eskolan gertatutako istripuak eragindako kalteen ondorioz izan den heriotza salatzen du UPV/EHUko LABen sail sindikalak. Heriotza, gaur, ostiral arratsaldean gertatu da, hilabete eta erdi koma egoeran egon ondoren. Jarraitu Bilboko Ingeniaritza Eskolan istripua izan zuen langilearen heriotza salatzen du LABek irakurtzen

Oinarrizko eskubide eta bermeen defentsan: Goardia Zibila unibertsitatetik at!

Polizia operazio batekin esnatu ginen beste behin atzo. Oraingoan, Goardia Zibilak UPV/EHUko hiru ikasle atxilotu ditu eta Letren, Farmazia eta Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateetako ikasle gelak miatu ditu, hainbat material eramanez (ordenagailuak, kartelak, dokumentuak…). Jarraitu Oinarrizko eskubide eta bermeen defentsan: Goardia Zibila unibertsitatetik at! irakurtzen