Kategoriaren artxiboa: TEKAZEL

UPV/EHUn, euskarari dagokionez, oro ez da urre

II. Euskara Planaren ebaluazioaren inguruko irakurketa

Apirilaren 26ko Gobernu Kontseiluan ezagutu genuen Euskararen II. Plan Gidariari (2013-17) buruz Euskara errektoreordetzatik egindako ebaluazio-txostena. 2018-2022 urteetarako Euskararen III. Plana eztabaidatzen hasi baino lehen, beharrezkoa ikusten dugu aipaturiko ebaluazioaren inguruan gure irakurketa plazaratzea, hankamotz ikusten dugulako. Jarraitu UPV/EHUn, euskarari dagokionez, oro ez da urre irakurtzen

Bilboko Ingeniaritza Eskolan astelehenean izandako istripu larria salatzen dugu

UPV/EHUko LAB sindikatuak iragan astelehenean, maiatzak 21, arratsaldeko lehen orduan Bilboko Ingeniaritza Eskolaren II. Eraikinean izandako istripu larria salatzen du. Horren ondorioz, langile bat arauak betetzen ez dituen eskailera batzuetatik behera jausi eta kolpea jo zuen buruan, hasieran konortea galdu gabe. Berarekin zihoan langilea artatu eta eraikinaren atezaintzara joan zen urgentziazko zerbitzuetara (112) deitzeko. Zerbitzuok lekuan bertaratuta, langilea artatu eta, egoeraren larritasunagatik, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten. Ondoren, jakin dugunez,langileak konortea galdu zuen eta egun koman dago, oso larri.
Jarraitu Bilboko Ingeniaritza Eskolan astelehenean izandako istripu larria salatzen dugu irakurtzen

Zein da Gerentziak eta UGT-k partekatzen duten LEP proposamena?

LAB ek konpromisoa hartzen du batzarrak deitzeko Gerentziaren, Errektorearen edo Unibertsitate-Zuzendaritzaren proposamena onetsia edo ezetsia izateko

Azken hiru hilabeteetan Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren artean zabaldutako Lan Eskaintza Publikoari (LEP) buruzko “informazioen” komunikatu andanatik Jarraitu Zein da Gerentziak eta UGT-k partekatzen duten LEP proposamena? irakurtzen

Nahasketa-estrategia baztertu, AZP-ren aldeko ahaleginak gehitu

UPV/EHUko UGTren sail sindikalaren errepikatze gaixotia bere komunikatuen bitartez haien printzipio eta planteamenduekin bat ez datozenen izen ona galarazteko jardunbide argia da. Haien jokabidea faltsukeria nabarietan oinarritzen dira, gainontzekoen ahotan jarriz halakoak zabaltzen dituztenen suposizioak baino ez direnak. Eta lan harremanen berezko markoaren alde beren eskubideen defentsan administrazio publikoari aurre egiten dion ekinbide sindikalarekin bat datorren langile kolektiboa deabrutzen saiatzen dira.
Egia da haien libeloek ez dutela merezi kontuan hartuak izatea. Egia da ere UPV/EHUren Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalarekiko errespetoak LABen sail sindikalaren ohar informatibo hau duela oinarri. Jarraitu Nahasketa-estrategia baztertu, AZP-ren aldeko ahaleginak gehitu irakurtzen

Martxoaren 8ko greba feminista UPV/EHUn: arrakasta eta erresistentziak

Historiko hitza erabiltzeak inoiz zentzua izan badu, dudarik gabe, 2018ko Martxoaren 8an bizi izandako mobilizazio-egunaren harian izan da. LABeko Idazkaritza Feministako kide Zaloa Ibeasen esanetan, greba feministak feminismoaren alde egitea posible eta beharrezkoa dela erakutsi zuen: “Garai berria ireki du Euskal Herrian emakumeentzat eta mugimendu feministarentzat. Emaitzak ikusgarriak izan dira, baina eman dugun urratsaren ondorioak ikusgarriagoak izango dira”.
Jarraitu Martxoaren 8ko greba feminista UPV/EHUn: arrakasta eta erresistentziak irakurtzen

2016 eta 2017ko lan kontratudun AZP-ren LEPa :: UPV/EHUn aldi baterako kontratuarekin dauden 77 pertsona finko bilakatzeko aukera ez galtzea

Ez dakigu zehazki nondik atera duen UGT-k informazioa esateko LABek zalantzak dituela sindikatuak burutzen ari diren 2016/2017ko LEParen inguruko lanen legalitateaz hura beharrezko berme juridikoekin egiteko eta, ondorioz, inork UPV/EHUren AZPri dagozkion eskubideak zalantzan jarri ahal ez izateko. Jarraitu 2016 eta 2017ko lan kontratudun AZP-ren LEPa :: UPV/EHUn aldi baterako kontratuarekin dauden 77 pertsona finko bilakatzeko aukera ez galtzea irakurtzen

M8rako hainbat baliabide; zalantzei erantzunak, euskarriak, material didaktikoak

M8an, UPV/EHUn ere planto!!

M8aren harira hainbat material eskaini nahi dizkizugu LABetik. Batetik planto edo lan uzteen inguruko informazioa helarazten dizuegu bai eta egun horri begirako hainbat euskarri, ikastetxeetan jartzeko. Bestalde M8a ikasleekin lantzeko hainbat material ere zuen esku jarri nahiko genituzke lerro hauen bitartez.
Jarraitu M8rako hainbat baliabide; zalantzei erantzunak, euskarriak, material didaktikoak irakurtzen

Gure lanak balioa du. Emakumeok* planto! #GrebaFeministarantz

Planto egiteko 7.680 arrazoi baino gehiago

Emakume eta gizonen arteko soldata ezberdintasunei buruzko datuak irakurtzean, soldata arrakala deritzona, pertsona asko harritu egiten da, “lan berdina, soldata berdina” printzipioa betetzen ez dela ikusten dutenean. Gaur egun, ezberdintasun handia dago ordea, lan bati ematen zaion balioA lan hori nork egiten duenaren arabera neurtzen baita, eta ondorioz, horrek ezberdintasunak dakartza soldatetan, aitortza sozialean eta ardura (edota ardura faltan) sozial eta instituzionalean; lan ba-tzuek jendarteari egiten dioten ekarpena gutxietsiz (adibidez, zaintza lanak).
Jarraitu Gure lanak balioa du. Emakumeok* planto! #GrebaFeministarantz irakurtzen

UPV/EHUren 2018ko Aurrekontuak: Ez nahikoak izanik, prekarietateari aurre egiteko konpromisoak onartu ditu Errektore Taldeak eta Gobernu Kontseiluak berak

UPV/EHUko langileongan, prekarietatea pairatzen dutenen kolektibo batzuengan bereziki,  eragina izango duten bi konpromisok gure abstentzioa ahalbidetu zuten 2018ko Aurrekontu Aurreproiektuaren bozketan. Izan ere, Gobernu Kontseiluak eta Errektoreak berak hitza eman zuten egun dauden bi lan-auziri irtenbidea bilatuko dietela; alde batetik, AZP-ren kasuan, RPT/LZPtik kanpo dauden 100 kontratu horren barruan sartzeko beharra aldarrikatu eta defendatuko dute Jaurlaritzaren aurrean. Beste aldetik, bosturtekoak aitortuak izan baina kobratu ez dituzten aldi baterako irakasleei ordaintzeko proposamena aurkeztu eta negoziatuko dute langileen ordezkariekin Aste Santua baino lehen. Nahikoak ez diren arren, bide onean doazen erabakiak dira unibertsitateko ordezkari gorenek hartutakoak. Jarraitu UPV/EHUren 2018ko Aurrekontuak: Ez nahikoak izanik, prekarietateari aurre egiteko konpromisoak onartu ditu Errektore Taldeak eta Gobernu Kontseiluak berak irakurtzen

Mugimendu feministak larunbaterako deitutako mobilizazioekin egin dugu bat

Azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, mugimendu feministak larunbaterako deitutako mobilizazioekin egin dugu bat. Era berean, larunbatean bertan, LABetik solasaldi bat egingo dugu Bilbon, etxeko langileen egoerari buruz hitz egiteko, “Inork ikusi nahi ez duen zapalkuntza hirukoitza” leloarekin.
Hauxek dira Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunerako aurreikusitako manifestazio nagusiak, mugimendu feministak deituta:

  • Baionan, 11:00etan, udaletxetik.
  • Bilbon, 18:30ean, Jesusen Bihotzetik.
  • Gasteiz, 18:30ean, Andra Mari Zuritik.
  • Donostia, 19:00etan, Bulebarretik.
  • Iruñea, 20:00etan, Gaztelu Plazatik.