STEILASen eta LABen ekimenez, arduraldi partzialeko PIC eta LIU kontratuak bateratzeko atea zabaltzea onartu du EHUk gaur, LIU hori 6h-koa izanda ere, biok elkarrekin asteko dedikazio maximoa gainditzen ez den bitartean, lan-hitzarmenaren 24.4 puntuaren interpretazioa ildo horretatik adostuta, bertan ez baitira bereizten arduraldi partzialeko eta osoko PICak.
EHUko ikertzaileen karrera akademikoa garatzeko traba bat ezabatu da horrela, baita haien lan-baldintzak hobetu ere, orain arte bateratze hori 4h-ra arteko ordezkapenekin baino ez baitzen posible.
Kategoriaren artxiboa: LAB EHU
Catalunyan nahiz Euskal Herrian, herriak erabaki. Konzentrazioak campusetan
Urriak 3, asteartez, Catalunyako sindikatuek eta gizarte zibilak deituriko greba orokorra dela eta, Euskal Herrian ere gehiengo sindikalak lan zentroetan eta hiriburuetan mobilizatzeko deia egiten du.
UPV/EHU-ko 3 campusetan, eguerdiko 13:00etan konzentrazioak deitzen ditugu ondorengo lekuetan:
LEIOA: Mikel Laboa plaza
DONOSTIA: Barriola gelategia
GASTEIZ: Campuseko Errektoreordetza
2017ko soldaten igoera. Horrela ere ez dugu eros ahalmenik berreskuratuko
UPV/EHUko zuzendaritzak iraileko nominetan ezarriko du 2017rako %1eko soldaten igoera eta urtarrileko atzeraeragina izango du.
Aberastasunaren banaketan soldatek duten pisua azken hamarkadetan era gordinean murriztu bada ere –erkidegoan BPGren %50etik %45era jaitsiz krisialdiaren urteetan- , oraingo murrizketek, izozketek eta KPIren azpiko igoerak langileen pobrezia areagotzen dute. Jarraitu 2017ko soldaten igoera. Horrela ere ez dugu eros ahalmenik berreskuratuko irakurtzen
UPV-EHUn ere ORO EZ DA URRE

LABk Barriola Zentroaren aurrean konzentrazioa burutu du gaur, 2017-2018 ikasturtearen irekiera ekitaldian. Bertan parte hartu dute Hezkuntza Kontseilari Cristina Uriartek, Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Nekane Balluerka Errektoreak, beste agintari eta unibertsitatel-komunitatearen beste kide batzurekin batera.
Jarraitu UPV-EHUn ere ORO EZ DA URRE irakurtzen
“Aldaketa sozialerako, independentzia” aldarrikatuko du LABek aurtengo Diadan

LAB sindikatuak bere babesa erakutsi nahi dio Kataluniari eta hartu duen erabakitzeko eskubidearen aldeko bideari. Gure etorkizunaz erabakitzeko antzerako ariketa, burujabetza prozesu sozial eta aldebakarrekoaren bidez egindakoa, nahiko genuke Euskal Herrirako ere, eta horretan ari gara lanean. Diada egunean, astelehenean, LABek deialdi propioa egingo du, eta egoitzetan elkarretaratzeak egingo ditu. Jarraitu “Aldaketa sozialerako, independentzia” aldarrikatuko du LABek aurtengo Diadan irakurtzen
Iritzia :: Elkartasuna Kataluniako erreferendumarekiko
Mila Amurrio, Helena Franco, Pedro Ibarra, Petxo Idoiaga, Ane Larrinaga, Iñaki Lasagabaster, Francisco Letamendia eta Ramón Zallo UPV/EHUko irakasleek eta Garbiñe Aranburu (LAB), Biktor Galarza (Hiru), Alazne Intxauspe (Etxalde), Txiki Muñoz (ELA), Txejo Ortega (Esk) eta Ana Pérez (Steilas) sindikatuetako ordezkariek sinatzen dute.
Euskal gehiengo sindikalaren ordezkariek eta unibertsitateko irakasle-talde batek manifestu bat sinatzeko deia egin dugu http://www.activism.com plataforman, urriaren 1eko Kataluniako erreferendumarekiko elkartasuna adierazteko, U-1ekin BAT lelopean (Elkartasuna Kataluniako erreferendumarekiko/ Apoyo al referéndum de Catalunya).
Manifestuan adierazi dugu erakunde katalan hautatuek legitimitate demokratikoa dutela Kataluniako herriak erabaki dezan, berariazko erabakiaren bidez, «Katalunia errepublika moduan Estatu independentea izatea» nahi duen ala ez. Demokrazia batean herriaren norakoa herri burujabearen esku uztea bezalako une gorenik ez da, eta eliteen jokoa eteten da erabaki popularraren aldiari lotzean. Aurrekari hurbilak ditugu Quebec eta Eskoziako galdeketak. Jarraitu Iritzia :: Elkartasuna Kataluniako erreferendumarekiko irakurtzen
LABek eta ELAk aldebakarreko burujabetza prozesu sozial baten alde egiten dugu

Garbiñe Aranburu eta Txiki Muñoz, LAB eta ELAko idazkari nagusiek, burujabetza prozesua bultzatzeko bi sindikatuek egiten duten irakurketa eta hartuko dituzten konpromisoak jasotzen dituen dokumentua aurkeztu dute. Aranbururen esanetan “erabakitzeko eskubidea dugun herria gara, baina herrien eta langileen erabakitzeko eskubidea ukatzen duen estatu antidemokratiko baten parte ere bagara. Aurrera egin nahi badugu beraz Euskal Herriak bere burujabetza prozesua diseinatu behar du eta zentzu honetan, ELA eta LABek, gure ekarpena egin nahi dugu”. Jarraitu LABek eta ELAk aldebakarreko burujabetza prozesu sozial baten alde egiten dugu irakurtzen
Kataluniako erreferendumarekiko elkartasuna adierazteko sinadura bilketa abian da
UPV/EHUko irakasle talde bat eta euskal gehiengo sindikala datorren urriaren 1ean Katalunian ospatzekoa den errenferendumarekiko elkartasun-adierazpena bultzatzen ari dira.
Jarraitu Kataluniako erreferendumarekiko elkartasuna adierazteko sinadura bilketa abian da irakurtzen
Doktore berriak kontratatzeko deialdia
Uztailaren 13ko Gobernu Kontseiluak onartu zuen “doktorego ondoko prestakuntza programetan sartu arte, doktore berriak kontratatzeko deialdia”. Kontratu hauek “predok” eta “postdok” kontratuen arteko zubi-kontratuak dira, eta aurtengo apirila arte deialdia irekia egoten zen etengabe, baina Unibertsitateak horretarako diru-partida amaituta zegoela esanez, deialdia itxi zuen. Jarraitu Doktore berriak kontratatzeko deialdia irakurtzen
EHUko Zuzendaritzak behin-behinekotasunean sakontzen eta hobekuntza profesionala eragozten duen AZPren kudeaketa hautatu du
Lan Poltsen araudi eta Eginkizunen Esleipen eta Zerbitzu Betekizunen akordio berriak
UPV/EHUko zuzendaritza kudeaketa arazoez baliatzen da zerbitzu betekizunen, eginkizunen esleipenen eta lan poltsen funtzionamendua eta konfigurazioa aldatzea proposatzeko. Ez da lehen aldia aitzakia hau erabiltzen duela behin-behineko lan-kontratudun langileen edo funtzionario interinoen eta laboral finkoen edo karreradun funtzionarioen eskubideak eta itxaropenak murrizteko. Jarraitu EHUko Zuzendaritzak behin-behinekotasunean sakontzen eta hobekuntza profesionala eragozten duen AZPren kudeaketa hautatu du irakurtzen