Kategoriaren artxiboa: LAB EHU

“Aldaketa sozialerako, independentzia” aldarrikatuko du LABek aurtengo Diadan


LAB sindikatuak bere babesa erakutsi nahi dio Kataluniari eta hartu duen erabakitzeko eskubidearen aldeko bideari. Gure etorkizunaz erabakitzeko antzerako ariketa, burujabetza prozesu sozial eta aldebakarrekoaren bidez egindakoa, nahiko genuke Euskal Herrirako ere, eta horretan ari gara lanean. Diada egunean, astelehenean, LABek deialdi propioa egingo du, eta egoitzetan elkarretaratzeak egingo ditu. Jarraitu “Aldaketa sozialerako, independentzia” aldarrikatuko du LABek aurtengo Diadan irakurtzen →

Iritzia :: Elkartasuna Kataluniako erreferendumarekiko

Mila Amurrio, Helena Franco, Pedro Ibarra, Petxo Idoiaga, Ane Larrinaga, Iñaki Lasagabaster, Francisco Letamendia eta Ramón Zallo UPV/EHUko irakasleek eta Garbiñe Aranburu (LAB),  Biktor Galarza (Hiru), Alazne Intxauspe (Etxalde), Txiki Muñoz (ELA), Txejo Ortega (Esk) eta  Ana Pérez (Steilas) sindikatuetako ordezkariek sinatzen dute.
Euskal gehiengo sindikalaren ordezkariek eta unibertsitateko irakasle-talde batek manifestu bat sinatzeko deia egin dugu http://www.activism.com plataforman, urriaren 1eko Kataluniako erreferendumarekiko elkartasuna adierazteko, U-1ekin BAT lelopean (Elkartasuna Kataluniako erreferendumarekiko/ Apoyo al referéndum de Catalunya).
Manifestuan adierazi dugu erakunde katalan hautatuek legitimitate demokratikoa dutela Kataluniako herriak erabaki dezan, berariazko erabakiaren bidez, «Katalunia errepublika moduan Estatu independentea izatea» nahi duen ala ez. Demokrazia batean herriaren norakoa herri burujabearen esku uztea bezalako une gorenik ez da, eta eliteen jokoa eteten da erabaki popularraren aldiari lotzean. Aurrekari hurbilak ditugu Quebec eta Eskoziako galdeketak. Jarraitu Iritzia :: Elkartasuna Kataluniako erreferendumarekiko irakurtzen →

LABek eta ELAk aldebakarreko burujabetza prozesu sozial baten alde egiten dugu


Garbiñe Aranburu eta Txiki Muñoz, LAB eta ELAko idazkari nagusiek, burujabetza prozesua bultzatzeko bi sindikatuek egiten duten irakurketa eta hartuko dituzten konpromisoak jasotzen dituen dokumentua aurkeztu dute. Aranbururen esanetan “erabakitzeko eskubidea dugun herria gara, baina herrien eta langileen erabakitzeko eskubidea ukatzen duen estatu antidemokratiko baten parte ere bagara. Aurrera egin nahi badugu beraz Euskal Herriak bere burujabetza prozesua diseinatu behar du eta zentzu honetan, ELA eta LABek, gure ekarpena egin nahi dugu”. Jarraitu LABek eta ELAk aldebakarreko burujabetza prozesu sozial baten alde egiten dugu irakurtzen →

Doktore berriak kontratatzeko deialdia

Uztailaren 13ko Gobernu Kontseiluak onartu zuen “doktorego ondoko prestakuntza programetan sartu arte, doktore berriak kontratatzeko deialdia”. Kontratu hauek “predok” eta “postdok” kontratuen arteko zubi-kontratuak dira, eta aurtengo apirila arte deialdia irekia egoten zen etengabe, baina Unibertsitateak horretarako diru-partida amaituta zegoela esanez, deialdia itxi zuen. Jarraitu Doktore berriak kontratatzeko deialdia irakurtzen →

EHUko Zuzendaritzak behin-behinekotasunean sakontzen eta hobekuntza profesionala eragozten duen AZPren kudeaketa hautatu du

Lan Poltsen araudi eta Eginkizunen Esleipen eta Zerbitzu Betekizunen akordio berriak
UPV/EHUko zuzendaritza kudeaketa arazoez baliatzen da zerbitzu betekizunen, eginkizunen esleipenen eta lan poltsen funtzionamendua eta konfigurazioa aldatzea proposatzeko. Ez da lehen aldia aitzakia hau erabiltzen duela behin-behineko lan-kontratudun langileen edo funtzionario interinoen eta laboral finkoen edo karreradun funtzionarioen eskubideak eta itxaropenak murrizteko. Jarraitu EHUko Zuzendaritzak behin-behinekotasunean sakontzen eta hobekuntza profesionala eragozten duen AZPren kudeaketa hautatu du irakurtzen →

Garbiñe Aranburu: "Ezkerreko eragileen artean aliantzak eraikitzea da gure apustua"

9. Biltzar Nagusian LABen Idazkari Nagusi berria izateko aho batez hautatua izan da Garbiñe Aranburu. Etxeko lanak eginda iritsi da sindikatua Biltzar Nagusi honetara eta beste horrenbeste jarri dizkio bere buruari datozen urteei begira. Arlo politiko, sindikal eta sozialari begira lan egiteko borondatea du LABek eta guztiak izan ditu aipagai Garbiñe Aranburuk, “Iraultzen” aldizkariaren azken zenbakian egindako elkarrizketan. 
Jarraitu Garbiñe Aranburu: "Ezkerreko eragileen artean aliantzak eraikitzea da gure apustua" irakurtzen →

Sexu Askapenerako Eguneko mobilizazioekin egin dugu bat

Sexu Askapenerako nazioarteko Eguna da gaur, ekainak 28. Hori dela eta, LABek bat egin du gaurko aurreikusitako deialdiekin, eta, horretaz gain, hainbat egoitzatan ikusgarri egin nahi izan du aldarrikapena. Hori bai, sindikatuak garbi utzi du eskubide hauek ez direla egun bakarreko kontua, gure egunerokotasuneko borroketan txertatu beharrekoa baizik.
Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunerako aurreikusita dauden mobilizazioei atxikimendua luzatu die LABek. hauek dira gaurko deialdiak:

  • Gasteizen, 20:00etan, Andra Mari Zuritik
  • Donostian, 19:30ean, Bulebarretik
  • Bilbon, 19:30ean, Moyua plazatik
  • Iruñea, 19:00etan, geltoki zaharretik

Bestalde, uztailaren 1ean Askapen Ibilaldia izenekoa egingo dute Biarritzen, 20:00etan.

Hemen daukazue LAB egindako “Lantokietan ematen den homofobiaren aurkako gida eta protokoloa“.

Hauek ez dira UPV/EHU-k merezi eta behar dituen Aurrekontuak

Gaur UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2017ko Aurrekontuak onartu ditu. LABek aurrekontu hauek errefusatzen ditu Unibertsitate publikoak dituen behar eta konpromisoei aurre egiteko guztiz ez nahikoak direlako eta Gobernu espainiarrak eta Eusko Jaurlaritzak inposatutako mugak, eta ondorioz, 2012tik aurrera ezarritako murrizketak mantendu eta onartzen jarraitzen direlako. Jarraitu Hauek ez dira UPV/EHU-k merezi eta behar dituen Aurrekontuak irakurtzen →

UPV/EHUko 2017ko Aurrekontu Aurreproiektuari Osoko Zuzenketa

LABek proposamena atzera botatzea eta berria osatzea bultzatzen du
UPV/EHUko Gerentziak aurkeztutako 2017 urteko Aurrekontu Aurreproiektua ikusita, aurtengoan ere baiezta dezakegu ontzat ematen dituela Gobernu espainiarrak zein Eusko Jaurlaritzak inposatutako mugak eta, ondorioz, 2012tik aurrera ezarritako murrizketak mantendu eta onartzen jarraitzen duela. Horrela, murrizketok egonkortzeko ahalegina egon badagoela esan dezakegu. Jarraitu UPV/EHUko 2017ko Aurrekontu Aurreproiektuari Osoko Zuzenketa irakurtzen →