Kategoriaren artxiboa: LAB EHU

Doktore-aurreko ikerlariak: aurrera pausu txiki bat

UPV/EHUko doktore-aurreko ikertzaileen egoera prekarioa salatu genuenetik urrats batzuk eman dira. Alde batetik, Irakasle-Ikertzaileen Errektoreordeak negoziazio mahaia irekiko zuela iragarri zuen,  baina, tamalez, oraindik ez da ezer aurreratu alde horretatik.
Bestalde, gogoratzen dizuegu formazioko ikertzaileen gaiaren inguruan EHBilduk ez legezko proposamena aurkeztu zuela Eusko Legebiltzarrean, eta gaia Lana eta Justizia Batzordean tratatu zela.
Jarraitu Doktore-aurreko ikerlariak: aurrera pausu txiki bat irakurtzen →

#ireki: sinadura bilketa AZKEN EGUNAK!!

#ireki ekimena Euskal Herri luze zabaleko langile talde batek bultzatutako ekimena da, ETAk behin betiko su etena iragarri zuenetik 5 urte pasa direnean eta euskal preso eta iheslariak etxerako bidean jartzeko garaia dela kontsideratuz, langile munduak historikoki erakutsi izan duen eragite gaitasunaz baliatu nahi dutenak helburu horretan laguntzeko.
Lantokiz lantoki 150.000 sinadura biltzeari ekin diote, 2017ko ekainaren 17rako helburua lortzeko asmoarekin. LABek bat egiten du #ireki ekimenarekin.
Atxikimenduak upv-ehu@ireki.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz ere eman daitezke, izen-abizenak, sektorea (irakasle-ikertzaile, AZP edo ikaslea) eta zentroa adieraziz .

Eragile eta langile ugari batu dira sexu erasoen aurkako bilkuran

Leioako Campusean egindako konzentrazioaren irudi bat.
Leioako Campusean, 12:00etan jarria zuten hitzordua Mikel Laboa Plazan ikasleen eragile ezberdinek Arte Ederren Fakultatean hango ikasle batek jasandako sexu-erasoa salatzeko. Ikasleen elkarte ezberdinek, andrazko ikasle feministen elkarteek, PREST (Presoen Sostengu Taldea), zenbait Fakultatetako ikasle batzarrak… LABek ere konzentrazioarekin bat egiten zuela adierazi zuen eta langilegoa deitu zuen elkarretaratzera. Azkenik, Errektore Taldeak, aurreko egunean ere bat egin zuen deialdiarekin.
Irudi zinez ezohikoa izan zen plazaren inguruan ikasleek, langileek eta errektore taldeak  sexu-erasoa salatu eta erasotutako ikasleari elkartasuna erakusteko utzitakoa. Honetan ikasleak ziren deitzaileak eta eurei egokitu zitzaien gertatutakoaren inguruko balorazioak egitea.
Guk, gure aldetik, konzentraziora deitzeko esandakoan berresten gara: ez dugu onartuko ezelako sexu-erasorik, ezta genero-indakeriarik. Eta gertatzekotan, erantzuteko mobilizazioa deitzeko konpromisoa hartzen dugu.

Sexu indarkeriari EZ!

Konzentrazioa ostegunean 12:00etan Leioako Mikel Laboa Plazan
Arte Ederren fakultateko ikasle bati egindako sexu erasoa dela eta, LABek erabateko gaitzezpena adierazi nahi du. Eraso hau salatzeaz gain, edozein sexu eraso zein bestelako indarkeria matxistak ez ditugula onartuko ozen esan nahi dugu eta aldi berean, erasotua izan den emakumeari gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diogu.
Horregatik, EHUko hainbat ikasle eta feminista taldek ostegunean, ekainak 1, 12:00etan Leioako Campuseko Mikel Laboa plazan deitu duten elkarretaratzearekin bat egiten dugu eta EHUko langileak bertaratzera deitzen ditugu.

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!

SEXU INDARKERIARIK EZ!

Irakasle-Ikertzaile ez iraukorrentzako bosturtekoak: lehengo lepotik burua

STEILASen eta LABen komunikatu bateratua
Irakasle-Ikertzaile ez finkoen bosturtekoak direla-eta, atsekabez jakin dugu EHUren Errektoretzak errekurritu egingo duela haiek ordaintzera behartzen dituen azken epaia. Gogoratu epaitegiek ebatzi dutela irakasle lankideek jasotzen duten zenbateko berbera ordaindu behar zaiela atxiki plaza okupatzen ari diren irakasle-ikertzaile ez iraunkorrei bosturteko gisa, irakasle laboralen ordainsarien dekretua aldatu beharrik gabe. Eta, ondorioz, ez ordaintzeko erabili duten aitzakiarik gabe utzi dituztela Unibertsitatea eta Jaurlaritza: dekretua aldatu beharrarena.
Jarraitu Irakasle-Ikertzaile ez iraukorrentzako bosturtekoak: lehengo lepotik burua irakurtzen →

Ikertzaileen lan-baldintzak negoziatuko dira UPV/EHUn

Gaur, martxoaren 31an, UPV/EHUko Plangintza Batzordean Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordeak sindikatuoi informatu digu formazioko ikertzaileen kolektiboaren egoera tratatzeko negoziazio mahaia deituko duela apirilaren bigarren hamabostaldian. LABek eskatu zuenetik, otsailaren 17tik alegia, denbora gehiegi pasa bada ere, poztekoa da kolektibo prekarizatu honen lan-baldintzak negoziatzeko aukera irekitzea.
Jarraitu Ikertzaileen lan-baldintzak negoziatuko dira UPV/EHUn irakurtzen →

Enplegu publikoa egonkortzeko aurrekontuak aldarrikatuko ditugu bihar Gasteizen Legebiltzarraren aurrean

Eusko Jaurlaritzak prestatutako aurrekontuek ez diote enplegu publikoaren arazo larriari heltzen, eta lan baldintzen eta zerbitzuen kalitatearentzat beste atzerapauso bat adierazten dute. Izan ere, ez dute jasotzen 20.000 lanpostu egonkortzeko, erosahalmena berreskuratzeko, administrazioak euskalduntzeko edota aukera berdintasun plan eraginkorrak garatzeko diru-sail egokirik. Bide horretatik hain zuzen, arreta ratioek, itxaron zerrendek eta zerbitzu publikoen kalitatea orokorrean gainbehera doaz.  Jarraitu Enplegu publikoa egonkortzeko aurrekontuak aldarrikatuko ditugu bihar Gasteizen Legebiltzarraren aurrean irakurtzen →

Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki!

Martxoaren 22ko unibertsitatetik kanpoko hezkuntza greba
2017ko martxoaren 22rako unibertsitatetik kanpoko hezkuntza publikoan LAB, ELA eta steilas sindikatuek deitutako grebaren harira, UPV/EHUko LABek zera azaldu nahi du:

  • Euskal Herriak hezkuntza-sistema propio bat behar duela, kanpoko baldintzetatik eta merkatuek eta neoliberalismoak sortzen dituzten injustizietatik libre.
  • Unibertsitate publikoa hezkuntza-sistema horren ezinbesteko osagaia dela euskal herritarrak formatzeko eta gure herriaren garapenerako.
  • Azken urteetan egon diren murrizketek UPV/EHUren izaera publikoa kaltetu dutela salatu nahi dugu, bai irakaskuntza eta baita ikerketa alorretan.

Jarraitu Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki! irakurtzen →