COVID-19 delakoaren krisia dela eta, dagoeneko itxialdiaren 6. astean sartuak garelarik, “normaltasun berri batera” urratsez urrats egingo den irteera-prozesua jomugan dute gobernuek. Izan ere, espainiar Gobernuak larrialdi-egoera maiatzaren 10era arte luzatu baduen ere, hedabideetatik “deseskaladaz” hitz egiten hasi dira, eta jada langile asko bueltatu behar izan dira ohiko jardunera lan-osasuneko berme-neurriak izan gabe.
Jarraitu Langileen osasuna bermatu, baita EHUn ere irakurtzenKategoriaren artxiboa: Lan osasuna
"Patronalaren neurrira egindako konfinamenduari aurre eginez, oinarrizkoa ez den produkzio oro geratu egin behar da”
LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk agerraldia egin du, Streaming bitartez, egoerak hala behartuta, egungo larrialdi egoerari buruzko balorazioa egiteko. “Salbuespen egoera bat bizitzen ari gara, baina ez gara osasun publikoko krisi huts bat pairatzen ari, indarrean dagoen sistema ekonomikoa da gaixo dagoena”, nabarmendu du. Berretsi du sindikatuak hasieratik luzatutako mezua: “Lehentasuna birusaren hedapena gelditzea da. Horretarako berriro diogu: premiazkoa da edozein jarduera ekonomikoa gelditzea, herritarrentzat oinarrizko zerbitzua ez bada”.
Jarraitu "Patronalaren neurrira egindako konfinamenduari aurre eginez, oinarrizkoa ez den produkzio oro geratu egin behar da” irakurtzenFuntsezko zerbitzuak izendatu ditu UPV/EHUk
Azken egunetan bi ebazpen jaso ditugu:
Iragan larunbatean bidali zitzaigun UPV/EHUko Errektorearen ebazpena, 2020ko martxoaren14koa, COVID-19 birusaren agerraldiaren ondorioz, Euskal Herriko Unibertsitatean aurrez aurreko jarduera guztiak etetekoa dena.
Gaur, martxoak 16 honako Erabakia, 2020ko martxoaren 16koa, UPV/EHUko errektorearena, funtsezko zerbitzuak zehazteko COVID-19 birusaren agerraldia dela eta UPV/EHUn aurrez aurreko jarduera guztiak etenda dauden aldirako.
LABek, Erabaki hau sinatu ostean eduki duela horren berri, hots, gure sindikatuaren inolako kontsulta eta aldez aurretiko ezagutzarik gabe. Bestalde, funtsezko zerbitzuak zehazgabeak direla ere uste du LABek. Gainera, zerbitzu eta unitate horietako arduradunen esku geratzen da, irizpiderik gabe, nortzuk izendatuko diren funtsezko zerbitzuak betetzeko. Eta lanera etorriko direnen lan-osasun eta segurtasun baldintzak “Prebentzio Zerbitzuaren bitartez bermatuko da” esanez garbitzen du bere erantzukizuna, noiz eta soilik osasun arloko pertsonala arituko den funtsezko zerbitzu izendatuta.
Honengatik guztiagatik, LABek EHUko administrazioar honakoa eskatzen dio:
1)Funtsezko zerbitzuak betetzeko langile guztien zerrenda eman diezagula zerbitzu eta unitateka.
2)Langile horiek lanera etorri beharko badute zer-nolako segurtasun eta osasun baldintzak bete beharko dituzten idatziz igortzea.
3)Garbiketa enpresetako langileekin zer nolako segurtasun- eta osasun- baldintzak betetzeko eskatu zaizkien azpikontratatutako enpresei idatziz ere ezagutaraztea.
Zalantzak edo gorabeherak izanez gero, gurekin kontaktatzeko helbide hauetara idatzi: lab.leioa@ehu.eus; lab.gasteiz@ehu.eus; lab.donostia@ehu.eus
COVID-19 dela eta hartutako neurriak
Atzo arratsaldean UPV/EHUko Administrazioak ez ohiko bilera informatibo batetara deitu zituen sindikatu guztiak. Bertan, unibertsitateak COVID-19aren pandemiaren ondorioz Eusko Jaurlaritzak martxoaren 27ra arte dozentzia presentziala bertan behera uztearen ondorioz AZP zein IRI mailan hartuko diren neurriak azaldu zizkiguten EHUko Gerenteak eta IRIen arloko Errektoreordeak.
IRIei dagokienez, honako esteka honetan kontsultza ditzakezue erabakiak: https://www.ehu.eus/eu/covid-19/ebazpenak/iip. Erabakia bera, hemen: https://www.ehu.eus/documents/10136/14189350/eusk_Resoluci%C3%B3n+PDI+coronavirus+%282020.03.12%29.pdf/45f69ccf-4b97-ee7c-1b03-493ff6354140
AZPri dagokionez, honako esteka honetan kontsulta ditzakezue erabakiak: https://www.ehu.eus/eu/covid-19/ebazpenak/azp. Erabakia bera, hemen: https://www.ehu.eus/documents/10136/14189350/AZPrako+ezohiko+neurriak+%282020.03.12%29.pdf/4179cf29-8c12-2de2-a5ce-bcd035d0c730.
Administrazioak malgutsaunez jokatuko duela adierazi zuen, langileok erantzukizunez jokatuko dugulakoan.
LABek ontzat jo zituen hartutako erabakiak.
Jarraitu COVID-19 dela eta hartutako neurriak irakurtzenEmakumeen* gaixotasunak ikusgarri egingo ditugu, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren atarian
Apirilaren 26an mobilizatuko gara, ostiralarekin, Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Emakumeek* lanean zein maila sozialean pairatzen duten berdintasunik eza ikusgarri egitea dugu lehentasun, baita honen ondorioz emakumeek* eurek pairatzen dituzten osasun ondorioak jakitera ematea ere.
Jarraitu Emakumeen* gaixotasunak ikusgarri egingo ditugu, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren atarian irakurtzenLan Ikuskaritzak Bilbon hildakoa eragindako istripuaren erantzule EHU egiten du
Segurtasun neurrien eza ikusi eta prestazioen errekarguarekin zigortzen du Lan Ikuskaritzak Bilboko Ingeniaritzako Eskolako istripuagatik
UPV/EHU eta Osalanen ardura-falta salatzen du LABek eta neurrizko asebetetzea adierazten du Lan Ikuskaritzaren errekerimenduaren aurrean
Jarraitu Lan Ikuskaritzak Bilbon hildakoa eragindako istripuaren erantzule EHU egiten du irakurtzen
M.A.N. lankidearen heriotza lan-istripuaren ondorioz salatu dugu UPV/EHUn
Atzo, uztailak 10, iragan ostiral arratsaldean zendu zen UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako M.A.N. lankidearekin elkartasunez eta lan arriskuen ebaluazio eta prebentzioan dauden gabeziak salatzeko Jarraitu M.A.N. lankidearen heriotza lan-istripuaren ondorioz salatu dugu UPV/EHUn irakurtzen
Bihar, uztailaren 10ean, lanuztea eta konzentrazio deialdiak langilearen heriotzaren aurrean
Pasa den ostiralean, uztailaren 6an, Bilboko Ingeniaritza Eskolan maiatzaren 21ean istripua izan zuen langilearen heriotza jakinarazi zitzaigun. UV/EHUn ordezkaritza dugun sindikatuok, unibertsitateko langileek bizitza galtzerainoko istripuak gertatzen jarraitzea salatzen dugu. Jarraitu Bihar, uztailaren 10ean, lanuztea eta konzentrazio deialdiak langilearen heriotzaren aurrean irakurtzen
Bilboko Ingeniaritza Eskolan istripua izan zuen langilearen heriotza salatzen du LABek
Koma egoera larrian egon den langilea gaur arratsaldean zendu da
Pasa den maiatzaren 21ean Bilboko Ingeniaritza Eskolan gertatutako istripuak eragindako kalteen ondorioz izan den heriotza salatzen du UPV/EHUko LABen sail sindikalak. Heriotza, gaur, ostiral arratsaldean gertatu da, hilabete eta erdi koma egoeran egon ondoren. Jarraitu Bilboko Ingeniaritza Eskolan istripua izan zuen langilearen heriotza salatzen du LABek irakurtzen
Bilboko Ingeniaritza Eskolan astelehenean izandako istripu larria salatzen dugu
UPV/EHUko LAB sindikatuak iragan astelehenean, maiatzak 21, arratsaldeko lehen orduan Bilboko Ingeniaritza Eskolaren II. Eraikinean izandako istripu larria salatzen du. Horren ondorioz, langile bat arauak betetzen ez dituen eskailera batzuetatik behera jausi eta kolpea jo zuen buruan, hasieran konortea galdu gabe. Berarekin zihoan langilea artatu eta eraikinaren atezaintzara joan zen urgentziazko zerbitzuetara (112) deitzeko. Zerbitzuok lekuan bertaratuta, langilea artatu eta, egoeraren larritasunagatik, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten. Ondoren, jakin dugunez,langileak konortea galdu zuen eta egun koman dago, oso larri.
Jarraitu Bilboko Ingeniaritza Eskolan astelehenean izandako istripu larria salatzen dugu irakurtzen