M17an GREBA OROKORRA! gutxieneko soldata propioaren alde

Administrazio publikoetan ere gutxieneko soldata zein langile publikoen soldata eta lan baldintzak hemen erabaki

LGS 1.500€

Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko

Martxoaren 17an Greba Orokorrera goaz Hego Euskal Herrian, gutxieneko soldata propioa ezartzeko eta soldatak hobetzeko. Hots, guzti horiek hemen erabaki ahal izateko. Bizitza garestitu da, baina soldatak ez dira neurri berean igo. Ondorioz, langileok erosahalmena galdu dugu azken urteetan. Hau egia borobila da EHUn.

Euskal Herrian ezin da bizi 1.500 euro baino gutxiagoko soldatarekin. EHUn badaude langileak soldata hori baino gutxiago jasotzen dutenak: doktoretza aurreko ikertzaile gehienek, lanaldi partzialeko irakasleek (proportzionalki dedikazio-ordurekiko) eta zenbait garbiketa langilek. Ezin dugu aipatu gabe utzi EHUn ikasten ari diren etorkizuneko langileak, horietako askok miseriazko soldatak jasotzeko arriskua baitute. Klase elkartasunagatik guztiok GREBAra!!

M17an GREBA OROKORRA! gutxieneko soldata propioaren alde

Iritzi artikulua: “Azpifinantziazioak EHUren etorkizuna kolokan jartzen du”

Legebiltzarrean onartutako aurrekontuetan EHUrako azpifinantzaketa behin gauzatuta izango dugun arriskua helarazi nahi diogu jendarteari. Ezinbestekoa da euskal gizartearen beharrak betetzeko unibertsitate publikoa egoki finantziatuta izatea. EHUren azpifinantziazioa ez da gai berria. Era ageriagoan edo xumeagoan, aurreko errektoreek, Pérez Iglesiasek barne, EHUrako inbertsioa handitzea eskatu dute. Unibertsitate publikoak ikasteko eskubidea eta gizartearen beharrak uztartu beharko lituzke. Hala ere, gradu askotan plazak betetzen dira, eta ikasle asko unibertsitate pribatuetan matrikulatzen dira (horretarako dirua badute). Adibide argia medikuntza da, gizarteak medikuen behar handia duenean. Gainera, EHUk ikasketak bi hizkuntza ofizialetan eskaini beharko lituzke, baina, euskaraz eskaintzen ez diren derrigorrezko eta hautazko irakasgaiak daude.

Jarraitu Iritzi artikulua: “Azpifinantziazioak EHUren etorkizuna kolokan jartzen du” irakurtzen

LABek Rojava / Siriako Ipar eta Ekialdeko unibertsitateei elkartasuna adierazteko agiria

Euskal Herriko Unibertsitateko klase sindikatu eta feminista den LABeko atal sindikaletik gure elkartasunik irmoena adierazi nahi diegu Rojava/ Siriako Ipar eta Ekialdeko unibertsitateetako ikasle, irakasle eta langileei. Izan ere, gaur egun behartuta bait daude ikasgeletatik alde egitera, etengabeko erasoak jasaten dituzten beren unibertsitateak, hiriak eta gerraren aurrean eraiki duten proiektu politiko eta soziala defendatzeko.

Jarraitu LABek Rojava / Siriako Ipar eta Ekialdeko unibertsitateei elkartasuna adierazteko agiria irakurtzen

Ordezkapen-poltsen araudia aldatzeko LAB sindikatuaren proposamenak

Irakasleen ordezkapen poltsen araudia aztertzen ari da, detektatutako alderdi batzuk hobetzeko eta detektatutako arazo batzuk konpontzen saiatzeko. Dokumentu honetan LAB sindikatuak proposatutako aldaketa nagusiak aurkezten ditugu. Moldaketa txiki batzuk egitetik harago, araudiaren aldaketa hau aprobetxatu behar da beharrezkoak diren aldaketa sakon batzuk egiteko. Kaltegarriak diren inertzia batzuekin apurtzeko momentua da. Ordezkapen sistema aproposa ezinbestekoa da EHUk irakaskuntza ahalik eta era onenean emateko baita sailen funtzionamendua ez gainkargatzeko eta irakasleen lan-baldintzak zaintzeko ere.

Jarraitu Ordezkapen-poltsen araudia aldatzeko LAB sindikatuaren proposamenak irakurtzen

Gaur Gasteizen, bihar Bilbon EHUren azpifinantzaketa salatzen

LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok Gasteizko campusera eraman dugu EHUk pairatzen duen azpifinantzaketaren salaketa eta unibertsitate publikorako baliabide gehiago exijitzeko aldarrikapenak.

Bihar, abenduaren 4an lanuztea 11:00etatik 12:00etara izango dira Bilboko EHUko zentroetan eta kontzentrazioa Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean egingo ditugu 11:15etan izango dira. EHUko kideok badugu eskaera hau ozen adierazteko garaia!

Unibertsitate publikoaren defentsan, EHUrako beharrezko finantzaketa bermatu!

Komunikatua

LAB – STEILAS – ELA – CGT-LKN

LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko mobilizazio kanpainarekin aurrera egin dugu Donostian

LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok aurrera egin dugu EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko eta unibertsitate publikorako baliabide gehiago eskatzeko mobilizazio kanpaina. Donostiako campusean bigarren lanuztea egin dugu jarraipen zabalarekin eta kontzentratu gara Carlos Santamarian aurrean.

Jarraitu LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko mobilizazio kanpainarekin aurrera egin dugu Donostian irakurtzen

LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok gaur hasi gara EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko mobilizazio kanpaina

LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok gaur hasi gara EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko eta unibertsitate publikorako baliabide gehiago eskatzeko mobilizazio kanpaina. Leioako campusean lehenengo lanuztea egin dugu jarraipen zabalarekin eta kontzentratu gara Mikel Laboa plazan.

Jarraitu LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok gaur hasi gara EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko mobilizazio kanpaina irakurtzen