Iritzi artikulua: “Azpifinantziazioak EHUren etorkizuna kolokan jartzen du”

Legebiltzarrean onartutako aurrekontuetan EHUrako azpifinantzaketa behin gauzatuta izango dugun arriskua helarazi nahi diogu jendarteari. Ezinbestekoa da euskal gizartearen beharrak betetzeko unibertsitate publikoa egoki finantziatuta izatea. EHUren azpifinantziazioa ez da gai berria. Era ageriagoan edo xumeagoan, aurreko errektoreek, Pérez Iglesiasek barne, EHUrako inbertsioa handitzea eskatu dute. Unibertsitate publikoak ikasteko eskubidea eta gizartearen beharrak uztartu beharko lituzke. Hala ere, gradu askotan plazak betetzen dira, eta ikasle asko unibertsitate pribatuetan matrikulatzen dira (horretarako dirua badute). Adibide argia medikuntza da, gizarteak medikuen behar handia duenean. Gainera, EHUk ikasketak bi hizkuntza ofizialetan eskaini beharko lituzke, baina, euskaraz eskaintzen ez diren derrigorrezko eta hautazko irakasgaiak daude.

Jarraitu Iritzi artikulua: “Azpifinantziazioak EHUren etorkizuna kolokan jartzen du” irakurtzen →

LABek Rojava / Siriako Ipar eta Ekialdeko unibertsitateei elkartasuna adierazteko agiria

Euskal Herriko Unibertsitateko klase sindikatu eta feminista den LABeko atal sindikaletik gure elkartasunik irmoena adierazi nahi diegu Rojava/ Siriako Ipar eta Ekialdeko unibertsitateetako ikasle, irakasle eta langileei. Izan ere, gaur egun behartuta bait daude ikasgeletatik alde egitera, etengabeko erasoak jasaten dituzten beren unibertsitateak, hiriak eta gerraren aurrean eraiki duten proiektu politiko eta soziala defendatzeko.

Jarraitu LABek Rojava / Siriako Ipar eta Ekialdeko unibertsitateei elkartasuna adierazteko agiria irakurtzen →

Ordezkapen-poltsen araudia aldatzeko LAB sindikatuaren proposamenak

Irakasleen ordezkapen poltsen araudia aztertzen ari da, detektatutako alderdi batzuk hobetzeko eta detektatutako arazo batzuk konpontzen saiatzeko. Dokumentu honetan LAB sindikatuak proposatutako aldaketa nagusiak aurkezten ditugu. Moldaketa txiki batzuk egitetik harago, araudiaren aldaketa hau aprobetxatu behar da beharrezkoak diren aldaketa sakon batzuk egiteko. Kaltegarriak diren inertzia batzuekin apurtzeko momentua da. Ordezkapen sistema aproposa ezinbestekoa da EHUk irakaskuntza ahalik eta era onenean emateko baita sailen funtzionamendua ez gainkargatzeko eta irakasleen lan-baldintzak zaintzeko ere.

Jarraitu Ordezkapen-poltsen araudia aldatzeko LAB sindikatuaren proposamenak irakurtzen →

Gaur Gasteizen, bihar Bilbon EHUren azpifinantzaketa salatzen

LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok Gasteizko campusera eraman dugu EHUk pairatzen duen azpifinantzaketaren salaketa eta unibertsitate publikorako baliabide gehiago exijitzeko aldarrikapenak.

Bihar, abenduaren 4an lanuztea 11:00etatik 12:00etara izango dira Bilboko EHUko zentroetan eta kontzentrazioa Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean egingo ditugu 11:15etan izango dira. EHUko kideok badugu eskaera hau ozen adierazteko garaia!

Unibertsitate publikoaren defentsan, EHUrako beharrezko finantzaketa bermatu!

Komunikatua

LAB – STEILAS – ELA – CGT-LKN

LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko mobilizazio kanpainarekin aurrera egin dugu Donostian

LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok aurrera egin dugu EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko eta unibertsitate publikorako baliabide gehiago eskatzeko mobilizazio kanpaina. Donostiako campusean bigarren lanuztea egin dugu jarraipen zabalarekin eta kontzentratu gara Carlos Santamarian aurrean.

Jarraitu LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko mobilizazio kanpainarekin aurrera egin dugu Donostian irakurtzen →

LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok gaur hasi gara EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko mobilizazio kanpaina

LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok gaur hasi gara EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko eta unibertsitate publikorako baliabide gehiago eskatzeko mobilizazio kanpaina. Leioako campusean lehenengo lanuztea egin dugu jarraipen zabalarekin eta kontzentratu gara Mikel Laboa plazan.

Jarraitu LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok gaur hasi gara EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko mobilizazio kanpaina irakurtzen →

Lanean ere askatasunez bizi gaitezen, indarkeria matxistak ikusgarri egin!

Prebentziorako, formakuntza eta informazioa funtsezkoak dira!

LAB sindikatuak ibilbide luzea du lan arloan ematen diren indarkeria matxisten aurkako borrokan eta salaketan. Konpromiso horretatik, urteak daramatzagu salatzen indarkeria hau —egiturazkoa, sistemikoa eta gure bizitzako eremu guztietan presente dagoena— lantokietatik ere borrokatu behar dela.

EHUn ere, ez dugu soilik salatutako kasuetan jarduteko jarraibideak ematen dituzten protokoloak eskatzen; neurri horiek benetan martxan jartzea ere eskatzen dugu, bereziki PREBENTZIORAKO helburuarekin. Hau da, informazio-, sentsibilizazio- eta prestakuntza-neurriak sustatzea, ez soilik protokoloen existentzia ezagutarazteko, baizik eta indarkeria matxisten aurkako jarrerak eta portaerak eraldatzeko eta egunerokoan lantokietan gertatzen diren indarkeria mota horiek detektatu eta desagerrarazteko.

Jarraitu Lanean ere askatasunez bizi gaitezen, indarkeria matxistak ikusgarri egin! irakurtzen →