LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak

Klaustroan errektoregaiei LABek sostengatutako galderak eta jasotako erantzunak

Azaroaren 11n Klaustroko saioa egon zen non errektorerako bi hautagaiek beren programa aurkeztu zuten. Programaren inguruko galderak egiteko aukera baliatu genuen EHUn dauzkagun egoera eta arazo batzuen inguruan gure kezkak plazaratzeko eta errektoregaien erantzunak jasotzeko. Galdera eta erantzun guztiak Klaustroko foroan ikusgai daude.
Hauexek dira bideratu genituen galderak eta jasotako erantzunak:

Irakurri galderak eta erantzunak ->

Irakasle-ikertzaileen 2024ko EPE: hobetzeko alderdi batzuk

Urriaren 21ean, hilabete bateko atzerapenarekin argitaratu zituzten agregatu eta titular lanpostuetarako lehiaketetarako behin-behineko zerrendak. Zerrenda horien arabera aukeratuko dira 2024ko EPEn lehiaketara aterako diren lanpostu zehatzak. Aipatutako EPEn 40 unibertsitate-titular lanpostu eta 107 agregatu lanpostu plaza berri jasotzen dira, eta I3/R3 akreditazioa daukaten ikertzaileentzako beste 27 lanpostu (12 unibertsitate-titular, 5 agregatu eta 10 ikertzaile doktore iraunkor). Halaber, barne promozioan 18 katedra eta 20 irakasle oso lanpostu aterako dira. Datuak aztertuta bi alderdi azpimarratu nahi ditugu. Alde batetik, Estatuak inposatutako birjarpen-tasak akreditatuta dauden ehunka pertsona behartzen ditu egonkortasuna lortzeko urteak itxarotera eta dozenaka promozionatzeko edota kategoriaz igarotzeko zain egotera. Ezinbestekoa da langileen eskubideak defendatzeko hemen erabakitzea. Bestalde, argi ikusten da errektoretzak 2022an erretiroen akordioa alde bakarretik haustearen eragin negatiboa. Izan ere, 2024ko EPEn txanda librean aterako diren plaza kopurua 174koa da, eta 2023koa 230 izan ziren, datu hauek aurreko urtean erretiratutako pertsonen kopuruarekin lotura handia daukala jakinik.

Hemen azaltzen den moduan, lanpostu zehatzak definitzeko sistema eta irizpideak aldatu dira. Errektoretzak sistema berria eta plazen banaketa negoziatzeko izan zuen borondate eskasa salatu behar dugu.

EPEren diseinuari buruzko honako eskaera hauek plazaratu nahi ditugu:

Jarraitu Irakasle-ikertzaileen 2024ko EPE: hobetzeko alderdi batzuk irakurtzen →

Urriak 21: Genozidioa Stop! EHUko langile eta ikasleak Palestinarekin! Goizeko eta arratsatsaldeko deialdiak

Gaur goizean, urriak 21ean, Gernika-Palestina ekimenaren barruan EHUko campusetan egin ditugu elkarretaratzeak. Palestinak elkartasuna eta konponbideak behar ditu, eta nazioarteko komunitateari genozidioa nahiz okupazioa amai dadin presio mekanismoak areagotzea dagokio. Arratsaldean hiri eta herrietan udaletxeen aurrean elkarteratzeak egongo dira, begiratu azpian.

Donostian
Jarraitu Urriak 21: Genozidioa Stop! EHUko langile eta ikasleak Palestinarekin! Goizeko eta arratsatsaldeko deialdiak irakurtzen →

Urriak 21: Genozidioa Stop! Palestinarekin elkartasuna!

Palestinak elkartasuna eta konponbideak behar ditu, eta nazioarteko komunitateari genozidioa nahiz okupazioa amai dadin presio mekanismoak areagotzea dagokio. Mezu honen bitartez, LABek, datorren astelehenean urriak 21, Gernika-Palestina ekimenaren barruan EHUko campusetan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera animatzen zaitu.

  • Leioa: Mikel Laboa plazan, 13:00etan
  • Donostia: Carlos Santamarian, 13:00etan
  • Gasteiz: Errektoretzan, 13:00etan
  • Bilbo: Torres Quevedo Ingeniaria plazan, 13:00etan
  • Eibar: Ingeniaritza eskolan, 11:00etan

Arratsaldean: herriz-herri elkarretaratzeak ere egingo dira.

Gernika-Palestinaren adierazpena

GENOZIDIOA STOP!

Informazio gehiagorako: Gernika-Palestina herri ekimenaren web orrialdea https://www.gernikapalestina.eus

EHUko Administrazioak informazioa eta erantzunak eman behar ditu

Azken aste hauetan langile askoren kontsultak eta kexak jasotzen ari gara UPV/EHU-k martxan dituen prozedura batzuen inguruan. Zehazki, erretirora iragatea errazteko neurriez, ordainsari osagarriez eta doktore laguntzaile laguntzaileen formazio kurtsoez ari gara. Administrazioaren erantzun ezak ziurgabetasuna sortzen du eta, kasu batzuetan, prozedura batzuetarako eskaera zailtzen eta atzeratzen du. Presak, aurrerapenik eza eta langilerik eza dira kudeaketa txar horren arrazoi nagusiak.

Jarraitu EHUko Administrazioak informazioa eta erantzunak eman behar ditu irakurtzen →

Urriaren 21ean mobilizatzeko deia egin dugu, palestinarren kontrako genozidioa gelditzeko

Palestinak elkartasuna eta konponbideak behar ditu, eta nazioarteko komunitateari genozidioa nahiz okupazioa amai dadin presio mekanismoak areagotzea dagokio. Ildo horretan, mobilizatzeko deia egin dugu, Gernika-Palestina herri ekimenarekin batera.

Horrela, Koldo Saenz Nazioarteko idazkaria eta Amanda Verrone eta Txente Rekondo idazkaritzako kideak izan dira Donostian, Aieteko Jauregian egindako agerraldian.

Urriaren 21ean goizez, mobilizazio sindikalak egingo ditugu, eta, arratsaldean, herriz herri elkarretaratzeak izango dira, Gernika-Palestina ekimenak deituta. Bietara batzeko deia egiten du LABek.

Gernika-Palestinaren adierazpena

2024-10-07, Donostia. Gernika Palestina ekimena bere ibilbidean parte hartu duten gizarte eragileekin bildu da, bozeramaileak Ibon Meñika eta Jone Bilbao, eta bertan, Nekane Balluerka, Pernando Barrena, Igor Otxoa, Arritxu Marañon…besteak beste 07-10-2024, San Sebastián. La iniciativa Gernika Palestina se reúne con los agentes sociales que han sido partícipes de su andadura, portavoces Ibon Meñika y Jone Bilbao, y presentes entre otros, Nekane Balluerka, Pernando Barrena, Igor Otxoa, Arritxu Marañon…

LANGILEEN ALDE, lan eta bizitza duinak, hemen erabaki

Enpresa handiek, konpainia energetikoek edota finantza erakundeek irabazi itzelak dituzten bitartean, euskal langileon lan eta bizi baldintzek okerrera egin dute eta ez gaude prest ondasunaren banaketa bidegabea onartzeko. Ez gaude prest emakumeok* bakarrik arduratzeko zaintza lanetaz, ez dugu onartzen enplegu prekarioak bereziki langile migratu eta arrazializatuen ardura izatea. Lantoki nahiz sektore mailan borrokarako gaitasuna erakutsi dugu, horretan jarraitzen dugu. Tokian tokiko borrokak eta langile guztien aldeko neurri orokorrak, biak dira beharrezkoak pertsona ororen oinarrizko beharrei erantzuteko.

Jarraitu LANGILEEN ALDE, lan eta bizitza duinak, hemen erabaki irakurtzen →

LAB, STEILAS eta ELA sindikatuak kontzentratu gara ikasturtearen hasiera ekitaldian

Gaur goizean ikasturteari hasiera emateko ekitaldi instituzionala ospatu da Leioako Areto Nagusian. LAB, STEILAS eta ELA sindikatuak kontzentrazioa burutu dugu atarian eta agintarien aurrean EHUrentzat finantzaketa egokia aldarrikatzeko eta unibertsitatearen eta zerbitzuen pribatizazioa salatzeko. Baita lan baldintzak hobetzea, TEKAZEL eta IRIen plantillak zabaltzea eta gobernantza eredu gardenago eta parte hartzaileagoak eskatzeko ere.

Ikasturte honetan borrokan jarraituko dugu:

  • EHUn lan- baldintza duinak eta kalitatea bermatzearen alde
  • Prekarizazio eta diskriminaziorik gabeko unibertsitatearen alde
  • Euskal jendartearen zerbitzura dagoen unibertsitatearen alde
  • Parte-hartzailea, irekia eta dinamikoa den unibertsitatearen alde
  • Nahikoa baliabide daukan unibertsitate publikoaren alde

Komunikatua

Akordioak betetzeko dira! Doktoretza aurreko ikertzaileen soldata igo!

EHUko Errektoretzak ez du Zientzia Legearen 21. artikuluaren arabera kontratatutako doktoretza aurreko ikertzaileen soldata hobetzeko sinatutako akordioa bete. 2023ko apirilean LAB eta STEILAS sindikatuok, lan kontratudun irakasle-ikertzaileen artean gehiengo sindikala izanik, akordio bat sinatu genuen Errektoretzarekin, ondoren Gobernu Kontseiluak ere berretsi zuena, 2023ko apirilaren 18an.

Jarraitu Akordioak betetzeko dira! Doktoretza aurreko ikertzaileen soldata igo! irakurtzen →