LABek jarraitzen du lehen indar sindikala izaten EHUn, bozka kopuru eta ordezkaritan
Atzo gauean aurreratu genuen bezala, LAB sindikatuak irabazi ditu 2023ko hauteskunde sindikalak UPV/EHUn.
LABek 23 ordezkari lortu ditu eskuratutako 651 bozkari esker. Gainera, esan beharra dago, parte hartzea txikiagoa izan den hauteskundeetan, oro har, indar korrelazioa berdintsu geratu da.
Ostegun honetan, martxoak 30, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte bozkatzeko aukera izango duzu! Azken egunotan e-mail bidez bidali dizugu LABetik azken 4 urteotan eginikoa, eta gure egitasmoak ere. Beherago aurkituko duzu EHUko 111 irakasle-ikertzailek eta 57 administrazio eta zerbitzuetako langilek babesten dugun programaren esteka. LABetik EHU hobe bat egiten ari gara, Euskal Herriko unibertsitate sistema publiko euskalduna indartzen. Eta datozen lau urteetan tinko jarraituko dugu gure egitasmoekin!
ZUREKIN BAGARA! Martxoaren 30ean EHUn BOZKATU LAB!
Gogoan eduki, lau bozka leku izango dira, erroldatuta zauden horretara jo beharko duzu. (zalantza baduzu zein den jarri harremanetan gurekin)
Hauteslekuen kokapena:
ARABAn: Arabako Campuseko Errektoreordetza.
1. solairua, Batzar Aretoa: IRI funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak; AZPko funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak
GIPUZKOAn: Inazio Barriola Zentroa
Auditoriora sartzeko hall-ean.
BIZKAIA-LEIOAn: Errektoregoaren Eraikina.
1. solairua, Batzar Aretoa, AZPko funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak
0. solairua, Enpresa mintegiko 1. Aretoa (Zitek), IRI funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak.
BIZKAIA-BILBOn: Bilboko Ingeniaritza Eskola.
II. eraikineko. M Blokea (ate berdea), 4. solairua, P4M4A gela: AZPko funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak II. eraikineko. M Blokea (ate berdea), 5. solairua, P5M4A gela: IRI funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak
ZUREKIN BAGARA! Martxoaren 30ean EHUn BOZKATU LAB!
Hemen daukazue UPV/EHUk atera duen argibide-orria martxoaren 30ean, ostegunarekin, hauteskunde sindikaletan botoa postaz emateko.
Martxoaren 30ean dagokizun hauteskunde-mahaira hurbiltzeko arazoak aurreikusten badituzu, aldez aurretik postazko botoa tramitatu beharko zenuke. Bozka bakoitzak garrantzi handia du!
Gogoratu mahaian bertan botoa emateko zure campusean soilik egin ahal izango duzula, beraz ziurtatu non zauden erroldatuta (errolda zure ikastegiko taulan dago ikusgai, bestela gurekin jarri harremanetan kontsulta egiteko). Posta bidez egitea hobesten baduzu, bi urrats eman beharko dituzu:
Lehen tramite gisa Correos-en bidez inprimaki bat bidali behar zaio Hauteskunde Mahaiari, botoa posta bidez emateko borondatea azalduz (inprimakia hemen).
Ondoren, zure helbidean jasoko dituzu kandidatura guztiak, berriro ere Correos-era joateko zure botoarekin.
Edozelan ere, parte hartzearen irudia ematearren, LABek hauteskunde egunean bertan bozka emateko aholkua egiten du, beraz, posta bidezko botoa soilik gomendatzen dugu egun horretan bertaratzea ezinezkoa bazaizu.
Martxoaren 30ean Hauteskunde Sindikalak burutuko dira Euskal Herriko Unibertsitatean eta oso une garrantzitsua izango da: prozesu honetatik hautatuak ateratzen diren pertsonak zure bozgorailu izango baitira zuzendaritzaren aurrean hurrengo lau urteetan zehar. Zure eskutan dago beraz, benetan konbentzituak eta konprometituak dauden pertsonei babesa eskaintzea edo datorren urteetan sortzen diren arazo eta aldarrikapenak erantzunik gabe geratzea.
Egun horietako lan-tradizioetako bat gabonsaria edo espezieko saria da, eta langileen lana eta konpromisoa aintzatesten ditu. Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak ez du gutxiago izan nahi izan, eta 2022an, zoriondu eta onena opatzeaz gain, bere langileei “gabonsari” bat emateko ekimenarekin bat egin du.
Dakizuen moduan urriaren 20ko Gobernu Kontseiluak EHUko langileak erretiro egoerara igarotzeko neurri berriak onartu zituen, langileen jubilazioa sustatzeko urteetan indarrean egon diren akordioak alde bakarretik bertan behera utziz.
EHUko zuzendaritzaren asmoak zeintzuk ziren argi geratu zenean LABetik salaketa eta informazio kanpaina bat abiatu genuen. Batetik, Errektoretza honen jarrera eta erabakia salatzeko, eta bestetik, langilegoa egoera berriak dakartzan murrizketez informatzeko. Bihar, azaroak 29, 10:00etan hasita, EHUko Klaustroa burutuko da EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan.
LABek, hasitako kanpainari jarraipena emanez, langile guztioi dei egiten dizue EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoaren aurrean 9:30etarako deitu dugun protesta kontzentraziora bertaratzeko eta EHUko Gobernu Taldeari hartutako erabaki larrien aurrean gure gaitzespena luzatzeko, eta jubilazio akordioetara bueltatzeko eskatzeko.
Jubilazio akordioak deuseztatzeari ez! Plantilla gaztetu eta egonkortu!
LABek klaustroan sostengatutako galderak eta errektoretzatik jasotako erantzunak hemen dauzkazue.
LABen aldarrikapenak klaustrora iritsi dira. Errektorea interpelatua izango da erretiro-akordioak baliogabetzeari buruz, alde bakarreko lanaldi-aldaketei buruz, pribatizazioei buruz, genero-politikak urratzeari buruz eta plantilla berritzearen irizpide ezari buruz.
Ostegun honetan, azaroaren 10ean, mobilizazio kanpainari jarraipena emanez, Leioako campusean bilera irekia eta mobilizazioa egingo dugu erretiroa hartzeko plan berria aztertzeko eta salatzeko.
Ostiral honetan, azaroaren 4an, aurreko astean Donostian egin genuen bezala, Gasteizko campusean bilera irekia eta kontzentrazioa egingo dugu erretiroa hartzeko plan berria aztertzeko eta salatzeko .
12:00 – Bilera irekia Elurreta eraikinaren 201 gelan (2. solairuan)
13:00 – Kontzentrazioa Elurreta eraikinaren aurrean