Aurreko astean bidalitako komunikatuan adierazi bezala, Berdintasunerako Batzorde Intersektorialeko bileretan ibili gara pasa den abendutik, UPV/EHUko IV. Berdintasunerako Plana osatzen. Batzorde berean, honekin lotuta dagoen, baina, kontu ezberdina den Kontziliazio-gida berria eratu nahian eta kontziliazio-neurri berriak negoziatzen ibili gara.
Jarraitu UPV/EHUko Kontziliazio-Gida Eguneratua irakurtzenKategoriaren artxiboa: LAB EHU
Eusko Jaurlaritzak onartutako langile publikoentzako (*) soldataren igoerak erosahalmenaren galera eta Madrilekiko menpekotasuna dakar, beste behin ere
LABek salatzen du Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak langile publikoentzat (*) onartu berri duen %2ko soldata igoera. Ikasturte honetan hiru greba eta hainbat mobilizazio egin ditugu soldata eta enplegua hemen erabakitzeko, bertan negoziatu eta adosteko. Hauek dira Jaurlaritzak agindutako azken neurriaren aurka azaltzen ditugun argudioak:
Jarraitu Eusko Jaurlaritzak onartutako langile publikoentzako (*) soldataren igoerak erosahalmenaren galera eta Madrilekiko menpekotasuna dakar, beste behin ere irakurtzenEkainean sinatutako Erretirorako neurri berezien 2024ko gutxienekoen akordioa hobetu da
Administrazioak ekaineko akordioaren gainean egin zuen interpretazio murriztailearekin ados ez geundenez, eta beste arazo batzuk identifikatu genituenez, Steilas eta LAB sindikatuak hitzarmena sinatu zuten beste sindikatuekin koordinatu ginen bilera bat eskatzeko. Bilera ostiralean izan zen, eta esan behar dugu Administrazioak sindikatuen eskaerei baiezkoa eman ziela. Zehazki:
Jarraitu Ekainean sinatutako Erretirorako neurri berezien 2024ko gutxienekoen akordioa hobetu da irakurtzenBerdintasunaren bideari jarraiki, LABek UPV/EHUko IV. Berdintasun Plana babestu du
LAB sindikatuak berdintasunean eta berdintasunaren alde lan egiten du. Honen adibidea da UPV/EHUko IV. Berdintasun Plana lortzeko egindako lana: aurkeztutako zirriborroei egindako ekarpenak eta 2024ko aurrekontuei aurkeztu eta onartutako zuzenketa, berdintasun plana gauzatzeko partida propioa izatea lortzeko. Horrela, gaur Gobernu Kontseiluak onartutako berdintasun plana hobetu daitekeela uste dugu, baina, orokorrean, plan ona dela esan genezake.
Jarraitu Berdintasunaren bideari jarraiki, LABek UPV/EHUko IV. Berdintasun Plana babestu du irakurtzenUPV/EHUko ordezko irakasleentzat baldintza duinen aldeko urtebeteko borrokaren balorazioa
Gaur hemen gauden eragileok, LAB, Steilas eta ELA sindikatuak eta EHUko Prekarioen Koordinadora, arrazoi nagusi batek bildu gaitu. Izan ere, duela urtebete inguru abiatu genuen Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren aurrean (USLO edo LOSU bezala ezagunagoa egin dena) Euskal Herriko Unibertsitateak izandako jarrera murriztaileak sortutako ondorio prekaritzaileen aurkako borroka. Urteurren horren karietara, tarte bat hartu nahiko genuke denbora honetan gertatutakoak patxadaz baloratzeko.
Jarraitu UPV/EHUko ordezko irakasleentzat baldintza duinen aldeko urtebeteko borrokaren balorazioa irakurtzenLABek salatzen du informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zerbitzuaren pribatizazioa aurrera doala UPV/EHUn
Joan den ekainaren 7an, TEKAZEL kolektiboak Eraldaketa Digitaleko eta Komunikazioko Zuzendariordearen jakinarazpena jaso zuen zeinean adierazten zen ekainaren 10etik aurrera, talde horren posta-elektroniko kontu guztiak M365 plataformara migratuko direla, oraingoan, migrazio horri uko egiteko aukerarik gabe. Horrela, ez da betetzen Eva Ferreirak 2020ko azaroaren 12ko klaustroan (hautagaitza aurkeztu zuenean) eta 2021eko martxoaren 25eko klaustroan egindako baieztapena. Bietan galdetu zitzaion ea errektoretza-taldearen asmoa zen UPV/EHUko langileen eta ikasleen posta elektronikoa Microsoften esku uztea, eta erantzun zuen ez zutela asmorik inor Microsoft erabiltzera behartzeko, eta beste aukera batzuk ere bazeudela.
2022/23 ikasturtetik aurrera matrikulatutako ikasle guztiei M365 kontua sortu zitzaien. Beranduago, 2023ko ekainean, irakasle-ikertzaile guztiei mezu bat bidali zitzaien euren kontuak M365era migratuko zirela esanez. Kasu horretan, uko egiteko aukera izan zuten. Orain, erreminta korporatiboa delakoaren leloarekin, TEKAZEL kolektiboaren kontu guztiak migratzen hasi dira, uko egiteko aukerarik eman gabe.
Jarraitu LABek salatzen du informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zerbitzuaren pribatizazioa aurrera doala UPV/EHUn irakurtzenErretirorako neurri berezien 2024ko gutxienekoen akordioaren inguruko informazioa
Pasa den ekainaren 28ko bilera irekietan agindu bezala, eskuragarri jarri dizugu bilera horietan erabili genuen materiala.
Hemen topatuko duzuna LABek, Akordioa oinarri hartuta, landutako informazioa da. Dakizunez LAB sindikatuan prestutasun osoa dugu langileriaren zalantzak eta galderak erantzun eta erretirorako bidean laguntzeko. Hala ere, erretirorako planari atxikitu nahi duen oro, lehenik, EHUko administrazioarekin harremanetan jar dadila bakoitzari dagozkion baldintzak zehazteko; administrazioaren erantzunarekin zalantzarik edo desadostasunik izanez gero, gurekin kontaktuan jarri.
Informazioa: TEKAZEL Irakasle-ikertzaileak
Lantokietan aske! Aske izateko neurri eraginkorrak. Zuriketa arrosari ez!
2024ko ekainaren 28 honetan, sexu askatasuna aldarrikatu nahi dugu, baita lantokietan ere. Aske izateko neurri eraginkorrak behar ditugu. Zuriketa arrosari ez!
Eskuin muturraren gorakadaren eta diskurtso erreakzionarioen hedapenaren aurrean, mugimendu transmaribibolloaren borrokari esker instituzioetan lege eta politika publikoetan aurrera urratsak egiten ari diren testuinguruan gaude: Espainiako Estatuko Trans Legearen ondotik, otsailean onartu zen Eusko Legebiltzarrean EAEko trans legea deiturikoa, esaterako.
Baina nahikoa al dira neurri hauek LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen defentsarako, edo, are gehiago, heteroarautik kanpo gure askatasuna bermatzeko?
Instituzioek eta patronalak dituzten zuriketa arrosezko jarreren aurrean, LABetik lantokietan aske izateko neurri eraginkorrak eta errealak exijitzen jarraituko dugu, gure lan sindikalaren bidez.
LABek borrokan jarraituko du Euskal Herriko zerbitzu publikoak eta bere langileen baldintzak hemen adosteko, inposiziorik gabe
Gure haurrak ere badira ekimen eta manifestuari babesa adierazi eta igandean Bilboko deialdira hurbiltzeko deia egiten diogu hezkuntza komunitateari
ELA, LAB, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuok gure babesa eta atxikimendua adierazten diogu Ekainaren 16an Bilbon goizeko 11.30etan Elkarbizitza plazan “Gure haurrak ere badira” ekimenak egingo duen hezkuntza komunitateko gurasoen eta umeen agerraldi masiboari eta bertaratzeko deia egiten dugu. Agerraldian Palestinako haurrak gure haurrak ere badirela aldarrikatuko dugu lau haizetara, Euskal Herritik Palestinara elkartasun keinua eginez.
Jarraitu Gure haurrak ere badira ekimen eta manifestuari babesa adierazi eta igandean Bilboko deialdira hurbiltzeko deia egiten diogu hezkuntza komunitateari irakurtzen




