Kategoriaren artxiboa: LAB EHU

Jubilazioak. UPV/EHUko Gobernu Kontseilua osatzen duten pertsonei gutun irekia

EHUren Gobernu Kontseiluaren aurreko kontzentrazioa

LAB sindikatutik UPV/EHUko Gobernu Kontseiluko kideengana jo dugu 2022ko urriaren 20rako deitutako bilkuraren gai-zerrendako 5. puntuaren berri emateko.

UPV/EHUko zuzendaritzak aldez aurretik langileen legezko ordezkariekin adostu ez diren lan-baldintzak inposatu nahi dizkie AZPei eta Irakasle eta Ikertzaileei. UPV/EHUko Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Plan gisa aurkezten duena (I. fasea): Erretirora igarotzeko neurriak izeneko dokumentua, Erretiroa UPV/EHUn tratatzeko Batzorde Teknikoaren Erabaki Proposamena izenburuarekin eta egoera horretara igarotzearekin lotutako beste neurri batzuekin, UPV/EHUrako baliabideak arrazionalizatzeko plan bat onartzea sindikatuei uztailean eta irailean aurkeztu zitzaien dokumentua da.

Jarraitu Jubilazioak. UPV/EHUko Gobernu Kontseilua osatzen duten pertsonei gutun irekia irakurtzen →

Murrizketen aurkako mobilizazioak: Urriaren 14an  hasitako dinamikari urriaren 20an emango diogu jarraipena

EHUko langileen jubilazio akordioak deuseztatzearen aurka mobilizatuko gara urriaren 20ko Gobernu Kontseiluaren aurrean

Iragarri bezala LABek mobilizazioak burutu zituen pasa den ostiralean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan enplegu publiko duina aldarrikatuz, langile publikoen eros-ahalmena bermatzeko esigituz eta akordio arrotzak salatuz. EHUko langileok ere parte hartu genuen mobilizazio horietan, azkenaldian EHUk bere langilegoari inposatu nahi dizkion murrizketak salatzeko.  Urriaren 14koa murrizketa hauen inguruan LABek abiatuko duen mobilizazio kanpainaren abiapuntua baino ez zen izan.

Jarraitu Murrizketen aurkako mobilizazioak: Urriaren 14an  hasitako dinamikari urriaren 20an emango diogu jarraipena irakurtzen →

EHUn inposatu nahi dituzten murrizketak salatzeko abiapuntua izango da LABek urriaren 14an deituriko mobilizazioa

Indarrean dugun jubilazio akordioa borrokatuko dugu

Aste hauetan Hego Euskal Herriko langile publikoak Madrilgo negoziazio kolektiboaren antzerkiari begira jarri gaituzte. Azken urteotan geure lan baldintzak dekretuz edo legez han inposatzea modan jarri da aitzakia bat edo beste dela medio. Urkulluk eta Txibitek dagoeneko bere egin dute Madrilgo inposizioa. Langileok medioetatik jasotzen ari garen informazioak osorik ez izanagatik, murrizketa gehiago datozela ohartarazten dute.

Jarraitu EHUn inposatu nahi dituzten murrizketak salatzeko abiapuntua izango da LABek urriaren 14an deituriko mobilizazioa irakurtzen →

EHUko langileen prekarizazioari eta diskriminazioari ez! EHUren finantziazio nahikoari bai!

Gaur, Bilboko Bizkaia Aretoan egin da EHUren ikasturte hasierako ekitaldia eta bertan, mobilizazioa egin du LABek, EHUn dauden prekarizazio eta diskriminazio egoerak salatzeko, baita EHUrako finantziazio nahikoa eskatzeko.

Ikasturte berri baten hasieran gauden honetan zaharrak berri EHUn. 2022/2023 ikasturtearen zabaltze ekitaldian, ohi bezala, bai Urkullu Lehendakariak eta bai Ferreira Errektoreak, norberak unibertsitate publikoaren alde egindakoak azpimarratuko ditu, dena ondo bidean dagoelakoan edo.

Jarraitu EHUko langileen prekarizazioari eta diskriminazioari ez! EHUren finantziazio nahikoari bai! irakurtzen →

KONTZENTRAZIOA: EHUko langileen prekarizazioari eta diskriminazioari ez! EHUko finantziazio nahikoa bermatzeari bai!

UPV/EHUk ikasturteari hasiera emateko ekitaldian LABek kontzentrazioa antolatu du, EHUn dauden prekarizazio eta diskriminazio egoerak salatzeko, baita EHUrako finantziazio nahikoa eskatzeko. EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonaleko zein irakasle-ikertzaile kolektiboko langile askoren lan egoerak kritikoak dira. LABetik zuzendaritza taldeari eta Eusko Jaurlaritzako arduradunei erantzukizunak eta egoerak aldatzeko eskatuko diegu

Irailaren 14an, asteazkena, 11:00etatik 11:30etara UPV/EHUko Bizkaia Aretoaren aurrean (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo) elkarretaratzea egingo dugu. Oso garrantzitsua da ikasturte hasiera honetan gure aldarrikapenak ozenki zabaltzea. Han elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazu agur bero bat.

Gipuzkoa eta Arabatik autoak antolatu dira bertaratzeko, jarri gurekin harremanetan.

EHUko langileen prekarizazioari eta diskriminazioari ez!

UPV//EHUko finantziazio nahikoa bermatzeari bai!

LABetik ikertzaileen lan-baldintzak hobetzeko jarraitzen dugu lanean

Azkeneko mahai negoziatzaileen bileran, 2021eko Abenduaren 9an sinatu genuen Ikertzaileen lan-baldintzen inguruko akordioaren jarraipena egin zen, besteak beste. Akordioak hainbat onura ekarri zien doktorego aurreko eta ondorengo ikertzaileei, baina oraindik EHUko ikertzaile askok prekarizatua izaten jarraitzen du. Akordioan Administrazioak ordainsariak negoziatzen jarraitzeko konpromisoa hartu zuen. Horri helduz LABetik 4 eskaera konkretu egin genituen:

Jarraitu LABetik ikertzaileen lan-baldintzak hobetzeko jarraitzen dugu lanean irakurtzen →

Ikertzaileak kontratatzeko deialdiak (2023ko urtarrilaren 10ean eguneratuta)

  • Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Doktoretza aurreko laguntzen deialdia (FPI). Eskabideak aurkezteko epea 2023/01/12 eta 2023/01/26 bitartekoa da; 14:00etan ixten da.
  • Zabalik dago Unibertsitate Ministerioaren FPU 2022 programako unibertsitate-irakasleak prestatzeko laguntzen deialdia. Eskabideak aurkezteko epea 2023/01/17tik 2023/02/15era bitartekoa da.
  • Beste deialdi espezifikoak hemen topatuko dituzu.

LABek ez du sinatu LEParen oinarriak egiteko erabiliko den akordioa

Egonkortze/kontsolidazio Lan Eskaintza Publikoen oinarriak negoziatzeko asmotan Gerentziak egin duen azken proposamena ez du sinatu LABek.

Sinatu den akordioan egon badaude LAB sindikatuak egindako zenbait ekarpen. Ekarpen horiek Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren (AZP) eskubideen aitortzaren aldekoak izan dira. Aldiz, akordioan jaso diren beste irizpide batzuk ez ditugu partekatzen, behin-behineko AZP eta karreradun funtzionarioentzat kaltegarriak direlako.

Jarraitu LABek ez du sinatu LEParen oinarriak egiteko erabiliko den akordioa irakurtzen →