LAB sindikatua eta Ernai gazte erakundea EHUko Gizarte kontseiluaren ekainaren 29ko bilkuraren aurrean elkarretaratu gara EHUko Zuzendaritza taldeak inposatu nahi duen neurri berria salatzeko. Izan ere, ikasleen posta elektronikoaren kontuak Microsoft Office 365-era migratu nahi ditu, zerbitzu hau pribatizatuz eta ikasleen pribatutasuna kolokan jarriz.
Jarraitu Ikasleon datuak multinazionalen esku? UPV/EHUren zerbitzuen pribatizazioari ez! irakurtzen



