LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok aurrera egin dugu EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko eta unibertsitate publikorako baliabide gehiago eskatzeko mobilizazio kanpaina. Donostiako campusean bigarren lanuztea egin dugu jarraipen zabalarekin eta kontzentratu gara Carlos Santamarian aurrean.
LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok gaur hasi gara EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko eta unibertsitate publikorako baliabide gehiago eskatzeko mobilizazio kanpaina. Leioako campusean lehenengo lanuztea egin dugu jarraipen zabalarekin eta kontzentratu gara Mikel Laboa plazan.
Prebentziorako, formakuntza eta informazioa funtsezkoak dira!
LAB sindikatuak ibilbide luzea du lan arloan ematen diren indarkeria matxisten aurkako borrokan eta salaketan. Konpromiso horretatik, urteak daramatzagu salatzen indarkeria hau —egiturazkoa, sistemikoa eta gure bizitzako eremu guztietan presente dagoena— lantokietatik ere borrokatu behar dela.
EHUn ere, ez dugu soilik salatutako kasuetan jarduteko jarraibideak ematen dituzten protokoloak eskatzen; neurri horiek benetan martxan jartzea ere eskatzen dugu, bereziki PREBENTZIORAKO helburuarekin. Hau da, informazio-, sentsibilizazio- eta prestakuntza-neurriak sustatzea, ez soilik protokoloen existentzia ezagutarazteko, baizik eta indarkeria matxisten aurkako jarrerak eta portaerak eraldatzeko eta egunerokoan lantokietan gertatzen diren indarkeria mota horiek detektatu eta desagerrarazteko.
Ostiralean prentsaurrekoa egin genuen LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok hurrengo asterako EHUko lanuzteak eta elkarretaratzeak iragartzeko. Hemen daukazu prentsaurrekoan irakurritako testua, non ekimenaren arrazoiak eta nondik norakoak azaltzen diren. Ekimen honen bitartez pauso bat gehiago ematen dugu EHUrako beharrezko finantzaketa exijitzeko eta EHUko langile guztiok era aktiboan aldarrikapen honetan parte hartzea bultzatzeko.
EHUko azpifinantzaketa guztion arazoa delako, hurrengo astean EHUko langile guztiok lanuzteetara!
LAB, STEILAS, ELA eta CGT/LKN sindikatuek deituta, Bizkaia Aretoaren sarreran elkarretaratzea egin genuen, Klaustroko saioa hasi baino lehen, EHUrako finantzaketa nahikoa eskatzeko.
LAB, STEILas, ELA eta CGT/LKN sindikatuok EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko eta unibertsitate publikorako baliabide gehiago eskatzeko, ostegunean elkarretaratzea egingo du Bizkaia Aretoaren sarreran 9:40an. Izan ere, ostegunean Klaustroa dago eta saioaren gai-zerrenden artean EHUko finantzaketaren inguruan adierazpen bat dago, bozkatuta izateko.
Ikasturte hasierako ekitaldian edota Legebiltzarraren aurrean egin genuen moduan, EHUrako azpifinantzaketaren salaketa ikustaraziko dugu berriz Klaustroko saioa hasi baino lehen. Animatzen zaituztegu guztioi Bizkaia Aretora hurbiltzera.
EHUko finantzaketaren inguruan hainbat mezu zabaldu dira azken egunetan, Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuaren adierazpenetan oinarrituta. LABen ustez, zuzenak ez diren informazio batzuk ematen ari dira, baita datu garrantzitsu batzuk ezkutatu ere. Hori dela eta, honako hauek adierazi nahi ditugu:
Urriaren 29an LAB sindikatuaren EHUko sail sindikalak agerraldia egin zuen Legebiltzarreko Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Batzordean, hainbat arlotan EHUn daukagun egoera deskribatzeko eta unibertsitate publikoaren finantzaketa nabarmen handitzeko beharra azaltzeko.
Agerraldian LABek egin zuen aurkezpena lotura hauetan ikus dezakezu (2 zatitan; guztiz 26 minutu):
Gaur LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok kontzentrazioa eta prentsaurrekoa egin ditugu legebiltzarrean, Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza batzordea bilduta zegoenean “Unibertsitate publikoaren defentsan, EHUrako beharrezko finantzaketa bermatu!” lelopean.
EHUk behar duen finantziazioa aldarrikatzen jarraituko dugu.
Eusko Legebiltzarra EAEko 2026ko aurrekontuen eztabaidan hasi da. Asteazken honetan Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Batzordea bilduko da. Saioaren gai-zerrendan EHUko finantzaketaren inguruko agerraldia dago. Hori dela eta, kanpoan prentsaurrekoa eta elkarretaratzea egingo dugu EHUrako beharrezko finantzaketa eskatzeko. Daukagun plantilla eskasa, baliabide falta eta soldata ez nahikoei aurre egiteko neurriak hartzea eskatuko diogu Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuari zein alderdi politikoei.
Asteazkenean, urriak 29: Kontzentrazioa Legebiltzarraren aurrean 11:30etan Unibertsitate publikoaren defentsan, EHUrako beharrezko finantzaketa bermatu!!!!
LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuak
Etorri zure eskubideen eta unibertsitate publikoaren defentsan!