Gaur bildu da lan kontratudun eta funtzionarioen Plangintza Batzordea, puntu bakarra aztertzeko: Lanpostuen Zerrendatik kanpo dauden programa-kontratuetako 35 kontratu Lanpostuen Zerrendaren plaza bilakatzea.
Botoa ematea ez da delitua, ez behintzat demokrazian. Horrexegatik Euskal gehiengo sindikalak urriaren 18an lantokietan mobilizatzera deitzen du. UPV/EHUn hiru campusetan kontzentrazioak egingo ditugu 12:00etan:
Leioa: Mikel Laboa Plazan
Donostia: Santamaria Liburutegiaren aurrean
Gasteiz: Errektoreordetzaren aurrean
Ekarri zuen esteladak eta ikurrinak.
Gainera, Gure Esku-k Donostian (Antiguako tunelean) 17:30etan antolatzen duen manifestaziora joateko deia ere egiten dugu.
Procesaren epaiketa demokrazian sinesten dugun guztion kontrakoa izan da, baita zigorra ere. Elkartasuna adieraztearekin batera, basakeria juridiko eta politiko hau salatzeko mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu, Gure Esku herri dinamikak gaurko iragarritako protestetatik hasita. Eman diezaiogun benetako babesa eta bultzada Kataluniako herriari, haien borroka hauspotuz, gureak ere bultzada berria izan dezan.
Astean zehar kontzentrazioak egingo ditugu UPV/EHUko campusetan. Informatuko zaituztegu.
Atzo, irailak 28,
EHUren Gobernu Kontseiluak irakasle eta ikertzaileentzako osagarri gehigarrien
deialdi berria onartu zuen, hain zuzen ere, 2018 urtera bitarteko merituak ebaluatu
eta esleituko dituena. Jaurlaritzak eta UPV/EHUko gobernu taldeak ez dute aintzat
hartu LAB eta STEILAS sindikatuen proposamena, aurten deialdi metatu bat egite aldera,
2018 eta 2019ko deialdiak batu eta hemendik aurrera
deialdien zikloa normalizatzea ahalbidetuko lukeena. Beste behin ere langileon
eskubideak kolokan geratu dira Administrazioaren nagusikeria medio. Eta deialdi
hau onartuta ere, oraindik ez dakigu zer gertatuko den 2017ko A eta B motako
osagarriekin, ezta nola eragingo dion horrek 2018ko deialdi berrikoaren
gauzatzeari ere, 2017 eskaria egin zutenen kasuan, behintzat. Gauzak gaur egun
dauden moduan beste urtebete galtzeko arrisku larrian gaude CCOO.- en eta
Unibasq-en arteko liskarraren ondorioz.
Datorren irailaren 27an, klimaren aldeko mundu mailako mobilizazio egunaren aurrean, EHUko LAB-eko Sail Sindikalak bat egiten du egun horretan izango diren aldarrikapenekin.
LABeko ordezkaritza zabal bat Bilbon izango da larunbatean, 11/13 makroepaiketako auzipetuei babesa emateko eta makroepaiketa bera bertan behera utz dezaten exijitzeko. Sindikatuko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyok, Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiak eta Industria Federazioko idazkari Eulate Zilonizaurrekoetxeak epaiketa atarian egingo den manifestazioan hartuko dute parte (Bilboko La Casilla, 17:30). Larunbateko mobilizaziorako deia egiteko, joan den ostiralean, gehiengo sindikaletik elkarretaratzeak egin genituen Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Aurretik, hainbat eragilerekin batera, babesa erakutsi genien auzipetuei, baita eurekin beraiekin bildu ere.
Horrela, LABek dei egiten langileei datorren larunbatean “47ak herrian” lemarekin Bilbon deitutako mobilizazioan parte hartzera.
Irailaren 11n UPV/EHUko ikasturtearen hasiera-ekitaldia egin da Gasteizko Letren fakultatean, errektorearen eta hiru probintzietako Lehendakariaren parte-hartzearekin, besteak beste. Ohikoa den moduan, mezu positiboak dira nagusi, kontzeptu batzuk erabiliz: bikaintasuna, kalitatea, unibertsitate modernoa, etorkizunera begira, gizartearekin eta euskararekin konprometitua. Hala ere, alderdi batzuetan hobekuntzak egon badira ere, beste eremu askotan arazo batzuk sortu edo mantentzen dira, kasu batzuetan kroniko bihurtzeraino.
Horregatik, ikuspegi partzial batetik zabaldu nahi duten gatazkarik gabeko irudi positiboaren aurrean, LAB sindikatua kontzentratu da ekitaldi honen harira, langileok EHUn dauzkagun arazoak salatzeko eta beste unibertsitate eredu bat aldarrikatzeko. Izan ere, baliabide zein borondate falta direla eta, arazo eta diskriminazio zein prekarietate egoera asko topa ditzakegu gaur EHUn. Batzuk aipatzeagatik:
Euskal gehiengo sindikaletik indarrak bildu eta erantzuteko deia egiten diegu euskal langileei, giza eskubideak, demokrazia eta etorkizunaren alde. Hala, elkarretaratzeak egingo ditugu irailaren 6an, ostiralarekin, 12:00etan, Hego Euskal Herriko hiriburuetan: Bilbon, Eliptika plazan; Donostian, Alderdi Ederren; Gasteizen, Andra Mari Zurian; eta Iruñean, Udaletxe Plazan. Herri honek irtenbideak behar ditu, ez sufrimendua areagotzen duten bide agortuak.
Eusko Jaurlaritzak 2020ko aurrekontuak onartzeari begirako elkarrizketak hasi omen ditu alderdi politiko guztiekin. Aurrekontu horietan, UPV/EHUk hurrengo urtean jasoko duen diru-ekarpena zehaztuko da. Esleituko zaizkion partida horiek baldintzatuko dute unibertsitate publikoak nola egingo dien aurre dituen erronkei.