2016-2017ko EPEren Oinarrien aurkako helegitea atzera bota du EAEko Epaitegi Nagusiak

Uztailaren 17ko datarekin EAEko Epaitegi Nagusiak emandako epaiak atzera bota egin du USO sindikatuaren afiliatu batek bultzatu duen apelazio-helegitea 2016-2017ko Administrazio eta Zerbitzuetako lan kontratudunen Enplegu Publikoaren Eskaintzaren Oinarrien aurka.

Apelazio-helegitea EPEaren Oinarriek berdintasun printzipioa urratzen zutela erabili da argudio nagusi gisa, ezen emandako zerbitzuen eta gainontzeko merituen arteko aldea gehiegizkoa dagoelakoan lehenen alde.

Jarraitu 2016-2017ko EPEren Oinarrien aurkako helegitea atzera bota du EAEko Epaitegi Nagusiak irakurtzen →

Osagarrien erresoluzio-epea suspenditu da: behin-betiko konponketa ezinbestekoa da

Aurreko ostiraleko Gobernu Kontseiluak 2017ko osagarri gehigarrien A, B eta UET ez-doktoreen tarteen deialdiaren erresoluzio-epearen suspentsioa erabaki zuen, berriz ere CCOO sindikatuak osagarrien protokoloari jarritako helegitearen gaineko ebazpen baten ondorioz. Iaz, antzeko egoeran, deialdia amaitutzat eman eta berria abiatu zen, protokolo berri batekin eta urte betez atzeratuta merituen balizko esleipena eta ordainketa. Eskerrak C tramuak salbatu genituela, atzerapenarekin ere, 2019ko urtarriletik aurrera ordaintzen hasi baitziren. Orain ordea, ez dago jakiterik zer gertatuko den. Baliteke Unibasqek protokoloaren kontrako ebazpenari jarritako errekurtsoa hilabete gutxitan erabakitzea. Edo gerta liteke, halaber, denboran luze jotzea eta berriz ere denborarik gabe geratzea 2017ko A, B eta UET ez doktoreen tarteak esleitzeko eta 2018ko deialdia aurten bertan egiteko, ondorioz dena beste urte betez atzeratuz, C tarteak barne.

Jarraitu Osagarrien erresoluzio-epea suspenditu da: behin-betiko konponketa ezinbestekoa da irakurtzen →

Kontzentrazioa: Militarismorik gabeko UPV/EHU baten alde

Uztailaren 6-7an, Horizonte Elcano ekimenean Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta UPV/EHUko Saltillo belaontziak parte hartuko dute, Armada espainiarraren alboan. Parte-hartze hau zein UPV/EHUk militarismo eta armagintzarekiko daukan kolaborazioa salatzeko kontzentrazio bat burutuko dugu uztailaren 3an, asteazkena, 13:00etan Bilboko Ingeniaritza Eskolaren aurrean, Torres Quevedo enparantzan. Mezu honekin batera kontzentrazioaren kartela daukazu. Animatu etortzera eta deialdia zabaltzera.

Osagarrien 2017ko deialdia: A eta B tarteen ebazpena, berriro geldirik

Oso albiste txarra jaso dugu atzoko Plangintza Batzordean: Unibasq-en Zuzendariak EHUaren Errektoreari gutun bidez jakinarazi dio bertan behera gelditzen dela 2017ko A eta B tarteen ebaluazioa, CCOO sindikatuak osagarrien protokoloari jarritako helegiteen gaineko ebazpen baten eraginez.

Horiek horrela, IRI arloko Errektoreordearen ustetan oso litekeena da iaz bezala aurten ere osagarrien deialdia amaitutzat jo eta berriro deitu behar izatea, eta, ondorioz, beste urtebete gehiago galtzea.

Jarraitu Osagarrien 2017ko deialdia: A eta B tarteen ebazpena, berriro geldirik irakurtzen →

LABek Gerentziaren Lekualdaketa Lehiaketari alternatibak planteatu dizkio

UPV/EHUk 2019ko ekainean karreradun langile funtzionarioen Lekualdaketa Lehiaketa deitzeko 2018an LABek lortu zuen konpromisoaren ostean, prozesuaren konfigurazioari eragiten dioten hainbat gertaera izan dira.

Ziurgabetasun testuinguru batetan eta desplazatuak izan daitezkeen behin-behineko langileen birkokapenak bermatu gabe, EHUren Gerentziak, UGT, Steilas eta CCOO sindikatuen babesarekin, pertsonal funtzionarioaren plaza huts guztien (582 lanpostu) lehiaketa deitzea erabaki du, nahiz eta 2019ko balizko Lan Eskeintza Publikoan gehienez 325 lanpostu “kontsolidagarri” eta erreposizio tasari dagozkiokeenak soilik eskaini ahalko diren.

Jarraitu LABek Gerentziaren Lekualdaketa Lehiaketari alternatibak planteatu dizkio irakurtzen →

Gasteizko Gobernuak Mahai Orokorra propagandarako eta bere intereserako erabili nahi badu, ez diogu zilegitasunik emango

Lakuan egindako elkarretaratzea, Mahai Orokorraren bilera egin aurretik

LABek ez du Gobernuaren propaganda estrategian parte hartuko. Gobernuak mahai orokorra bere intereserako erabili nahi badu, guk ez diogu marko horri zilegitasuna emango. Horregatik altxatu gara gaur mahaitik. Ondorengo egunetan jakingo dugu zein den Gobernuaren benetako nahia eta horren araberako erabakiak hartuko ditugu.

Jarraitu Gasteizko Gobernuak Mahai Orokorra propagandarako eta bere intereserako erabili nahi badu, ez diogu zilegitasunik emango irakurtzen →

UPV/EHU, moztu kolaborazioa militarismoarekin

Horizonte Elcano ekimenean Armadaren alboan UPV/EHUren parte-hartzearen harira UPV/EHUko langile talde batek eskutitz hau prestatu du eta atxikimenduak jasotzen ari da UPV/EHUko langileen artean, ekainaren amaieran eskutitza eta atxikimendu zerrenda publiko egiteko. Eskaerari atxikimendua emateko moztukolaborazioa@gmail.com helbidera idatzi behar da, izen-abizenak, kolektiboa (IRI / AZP) eta zentroa seinalatuz.

LAB, Steilas eta ELA sindikatuen UPV/EHUko sekzio sindikaletatik sostengua eman nahi diogu eskaera honi eta animatu nahi dugu UPV/EHUko langileak eskaera honi atxikimendua ematera.