Kobratzeko zain zeuden seiurtekoen ordainketa bideratuta

Gaur, ekainaren 10ean, sindikatuok eta administrazioak akordio bat sinatu dugu lanpostu iraunkorra betetzen duten aldi baterako irakasleei aitortutako seiurtekoak ordainduak izateko.

2017an, sententzia baten ondorioz, ate bat ireki zen lehenengo aldiz aldi baterako irakasleek ikerketa seiurtekoak eskatu ahal izateko. Hala ere, Unibasq-ek sententziaren oso irakurketa murriztailea egin zuen eta, ikerketa meritu nahikorik daukaten irakasle eta ikertzaile guztiei aukera hori bideratzeko baliatu ordez, bakarrik hutsik dagoen lanpostu iraunkorra betetzen zuten irakasle-ikertzaileei mugatu zuen. Modu honetan, 2017ko deialdian egoera horretan zeuden irakasle batzuei seiurtekoak aitortu zitzaizkien. Hala ere, 41/2008 dekretuan aldi baterako irakasleek jaso behar duten osagarria definituta ez egotea aitzakiatzat hartuta, ordainketa ez da gauzatu.

Jarraitu Kobratzeko zain zeuden seiurtekoen ordainketa bideratuta irakurtzen →

Zerbitzu publikoetan enplegua egonkortzeko lege propioa aldarrikatu dugu Gasteizen

Zerbitzu publikoetako LABeko delegatuek enplegua egonkortzeko lege propioa eta murrizketa guztiak atzera itzultzeko aldarrikatu dute Gasteizen. Santiago ospitaletik abiatuta, EAJren egoitzaren aurretik igaro eta parlamentuaren ateraino eraman dute aldarrikapena. Izan ere, zerbitzu publikoetako bitarteko langileek pairatzen duten ezegonkortasuna eta prekarietatearekin amaitzeko bide egokiena berariazko lege bat egitea delakoan gaude LABen. Bestalde, Eusko Jaurlaritza EAEko aurrekontuen ildoak prestatzen ari denean, enplegurako plan integralak eta egindako murrizketak atzera bueltatzeko unea ere bada, eta Mahai Orokorra gaiok lantzeko lehenbailehen deitzeko eskaera egin dugu dagoeneko.

Jarraitu Zerbitzu publikoetan enplegua egonkortzeko lege propioa aldarrikatu dugu Gasteizen irakurtzen →

Enplegua kontsolidatzeko eta egonkortzeko lege propio bat behar dugu

Egoerak identifikatu eta langile kolektibo anitzak kontuan hartuko dituen Enplegu Egonkortze Eredu propioa arautuko lukeen legea eskatzen diogu Jaurlaritzari

Salbuespen egoera larrian gaude euskal administrazioetan. Enplegu publikoaren eremuan egin diren politika publikoen ondorioz, langileen ikuspegitik anabasa eta ezegonkortasuna nagusi da erakunde ezberdinetan. Azken hamarkadan, orokorrean behin-behinekotasun tasa %25etik %40ra igo da, eta eremu batzuetan 20 urte daramate deialdi publikorik egin gabe. Langile finkoen batez besteko adina 50 urtekoa da EAEko administrazioetan, eta datozen 10-15 urteetan, sektorearen arabera, langileriaren erditik %70era jubilatu egingo da behin-behinekotasuna ikaragarri igoaraziz.

Jarraitu Enplegua kontsolidatzeko eta egonkortzeko lege propio bat behar dugu irakurtzen →

Debekuen gainetik, Maiatzaren Lehenean Iruñeko kaleak masiboki hartzeko deia egiten dugu

Prentsaurrekoa egin dugu Iruñean, Maiatzaren Lehenean egingo ditugun mobilizazio eta ekimenak aurkezteko, Iruñea eta Baionan egingo ditugunak. Imanol Karrera Nafarroako eledunak eta Maider Jauregi komunikazio idazkariak hartu dute parte bertan. Imanol Karrerak azaldu du 12:00etan egingo dugula Hego Euskal Herriko mobilizazioa, eta ekitaldia Iruñeko Gaztelu Plazan izango dela. Nafarroan dagoen Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak LABen sei manifestaziotik hiru debekatu ditu, orden eta bake publikoa zapuztu, ondasun eta pertsonen integritatea arriskuan jarri eta bizikidetza normal garatzea eragotziko dugula argudiatuz. Ez dugu M1 despolitizatu eta folklorikoa onartzen, ezta onartuko ere. Hori dela eta, masiboki kalera ateratzeko deia egin dugu.

Jarraitu Debekuen gainetik, Maiatzaren Lehenean Iruñeko kaleak masiboki hartzeko deia egiten dugu irakurtzen →

Emakumeen* gaixotasunak ikusgarri egingo ditugu, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren atarian

Apirilaren 26an mobilizatuko gara, ostiralarekin, Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Emakumeek* lanean zein maila sozialean pairatzen duten berdintasunik eza ikusgarri egitea dugu lehentasun, baita honen ondorioz emakumeek* eurek pairatzen dituzten osasun ondorioak jakitera ematea ere.

Jarraitu Emakumeen* gaixotasunak ikusgarri egingo ditugu, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren atarian irakurtzen →

Soldata igoera ikertzaile guztientzat

Pasa den astean UPV/EHUko langileok ikusi dugu gure nominetan Eusko Jaurlaritzak langile publikoentzat iragarritako soldata igoera aplikatu digula. Baina ez da hori gertatu doktoretza aurreko ikertzaileen kolektiboan, ezta doktoretza ondorengo zenbait ikertzaileekin ere. Urtarrilean, Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoetako langileei soldata igotzeko dekretua ebatzi zuenean, LABek exijitu zuen igoera hori doktoretza aurreko ikertzaileei ere aplikatzea, atzera eraginarekin, azken urteetan ez baitute soldata igoerarik jaso.

Jarraitu Soldata igoera ikertzaile guztientzat irakurtzen →

LAB, UPV/EHUko lehen indar sindikal gisa berretsita

LABek hauteskunde sindikal hauetan parte hartu duten persona guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Eta bereziki LABen konfiantza jarri eta EHU Euskal Herrirako zerbitzu publiko gisa gara dadin, bertan lan egiten dugun guztion lan eskubideen defentsan, euskara eta euskal kulturarekin konprometitua eta pertsona guztiak gure karrera profesionala eta bizitza-proiektua berdintasunez garatu ahal izateko esparru ziur gisa dugun proiektua berretsi duzuenoi. Jarraitu LAB, UPV/EHUko lehen indar sindikal gisa berretsita irakurtzen →

Hauteskunde sindikalak UPV/EHUn :: Izan bidelagun, bozkatu LAB!

Murrizketa garaiak bizi izan ditugu azken urteotan, UPV/EHUn ere. Madrilen zerbitzu publikoak ahuldu eta deuseztatzeko erabakiak bultzatu dituzte, krisialdiaren aitzakiarekin austeritatea lege bilakatuz. Gurean, Eusko Jaurlaritzak Madriletik eratorritako neurriak zintzo bete ditu, erabaki propioak alboratuz. Eta UPV/EHUn neurri horien ondorioak, guztiak izan ez badira ere, pairatu ditugu: soldata murriztea, finantziazio eskasa, behin-behinekotasun tasa izugarriak, Lan Postuen Zerrendatik kanpoko kontratuak betikotzeko joera, lan osasunean ez inbertitzeko erabakia….–> Jarraitu Hauteskunde sindikalak UPV/EHUn :: Izan bidelagun, bozkatu LAB! irakurtzen →