LABen aldarrikapen plataforma Ikertzaileentzat

UPV/EHUko LABek denbora luze darama bere kezka adierazten ikertzaileen lan-baldintza prekarioen inguruan, baita ikertzaileen ibilbideak UPV/EHUn iraunkortasuna lortzeko dituen zailtasunen gainean ere. Iaztik, doktore aurreko ikertzaileen kontratuetan egindako kode-aldaketak sortutako krisia eztanda egin zuenetik, LABek indar gehiago jarri zuen jardun honetan, eta etengabe egon da eskatzen mahai negoziatzailera eramatea ikertzaile guztien (doktore zein ez doktore) lan-baldintzak eta etorkizuna gure unibertsitatean. Zoritxarrez, eskari horiei gor egin die administrazioak, doktore aurreko ikertzaileen langile-izaera zalantzan jartzera iritsita.
Estatuko legeriak, behar bezala garatuta ez dagoenak, marko orokor bat ezartzen du, bainalan baldintzen gaineko zenbait alderdi unibertsitate bakoitzean negoziatu behar dira, besteak beste, soldatarena. Estatuko zientzia legean eta estatutuan gutxieneko soldatak ezartzen badira ere, unibertsitate bakoitzak osatu ditzake soldata-kopuru horiek. LABek ikertzaile irudi guztien lan-baldintzak lan-hitzarmenean egoki txertatzearen aldeko apustua berresten du. Lan-baldintzak, lanpostuak eta batez ere soldatak hobetzeko, ezinbestekoa da UPV/EHUk jasotzen duen finantziazioa handitzea eta UPV/EHUko LAB horren aldeko borrokan murgilduta dago.
Jarraitu irakurtzen –>

Irakasle-Ikertzaileak: Hauteskunde sindikalak, Eman botua LABi!

Martxoaren 26an hauteskunde sindikalak ditugu UPV/EHUn. LABek borroka sindikala egiten du UPV/EHUn lanpostuen suntsiketaren aurka, enplegu duinaren defentsan, langileen arteko diskriminazioaren kontra eta hitzarmenak errespetatzearen eta hobetzearen alde. Langileon baldintzak hobetu ahal izateko eta UPV/EHUk behar dituen aldaketa sakonetan aurrera egiteko, ahalik eta indar gehien bildu behar dugu indar sindikal moduan. Eusko Jaurlaritzak inposatu eta Unibertsitateko zuzendaritzak betetzen duen politikaren aurrean, ezinbestekoa da LABek ordezkaritza sendoa eta zabala izatea unibertsitatean. Horretarako, lehen, orain eta gero bezala, zurekin kontatzen dugu!
Hemen duzu egin dugun lanaren emaitza, datozen urteetako ardatz nagusiak eta gure hautagaitzak.

Eman botoa LABi. Izan BideLagun!!! Egin dezagun Euskal Herriak behar duen unibertsitate publikoa

 

Hauteskunde sindikalak :: AZPkoon azken 4 urteetako balantzea (2015-2019)

Ekimen eta gai asko jorratu ditu LABek azken 4 urteotan. Garai zailak, konplexuak izan dira: egoera ekonomikoa ‘hobetu’ omen den urteak izan dira, baina langileen lan-baldintzek ez dute hori gehiegi nabaritu: murrizketak pairatzen jarraitu genuen lau-urtekoaren hasieran, behin-behinekotasun tasak izugarriak izan dira; Lan Postuen Zerrendatik kanpoko aldi baterako kontratuak bere horretan mantendu dira, lan osasunean heriotzak eta arriskuak jasan ditugu, EAEko unibertsitate publikoari Jaurlaritzak beharrezko finantzaketa ukatu egin dio… Jarraitu Hauteskunde sindikalak :: AZPkoon azken 4 urteetako balantzea (2015-2019) irakurtzen →

LABek UPV/EHU salatu du Lan Ikuskaritzan kontratazioetan iruzurra leporatuta

LABek Lan Ikuskaritzan salaketa kolektiboa aurkeztu du gaur, lan estrukturalak egiten Lan Postuen Zerrendatik (LPZ) kanpo edota plaza hutsetako kontratuekin urte asko daramaten UPV/EHUren Administrazioa eta Zerbitzuetako langileen izenean. LABek, lan kontratudun edo behin-behineko AZPkoen eskubideak aldarrikatzen ditu, eta egonkortasunaren onarpena exijitzen du beste behin ere. Jarraitu LABek UPV/EHU salatu du Lan Ikuskaritzan kontratazioetan iruzurra leporatuta irakurtzen →

Seiurtekoak: konponbideak atzeratzen eta diskriminazioa luzatzen

Aldi baterako irakasleei aitortutako seiurtekoen ordainketa desblokeatzetik gertu?
2017an, sententzia baten ondorioz, ate bat ireki zen lehenengo aldiz aldi baterako irakasleek ikerketa seiurtekoak eskatu ahal izateko. Hala ere, Unibasq-ek sententziaren oso irakurketa murriztailea egin zuen eta, ikerketa meritu nahikorik daukaten irakasle eta ikertzaile guztiei aukera hori bideratzeko baliatu ordez, bakarrik hutsik dagoen lanpostu iraunkorra betetzen zuten irakasle-ikertzaileei mugatu zuen. Modu honetan, 2017ko deialdian egoera horretan zeuden irakasle batzuei seiurtekoak aitortu zitzaizkien. Hala ere, 41/2008 dekretuan aldi baterako irakasleek jaso behar duten osagarria definituta ez egotea aitzakiatzat hartuta, oraindik ez zaie ordaintzen hasi. Urte bat baino gehiago daramate meritua aitortuta baina kobratu gabe!
Jarraitu Seiurtekoak: konponbideak atzeratzen eta diskriminazioa luzatzen irakurtzen →

MARTXOAK 8: KAPITALA HAUTSI, BIZITZARI EUTSI!

Duela urtebete, Euskal Herriko Mugimendu Feministak grebara deitu ondoren, berton bizi garen emakumeok* kalera irten ginen eta planto egin genuen egunero eta bizitzaren arlo guztietan pairatzen dugun egiturazko bazterkeriaren aurrean. Indarkeria matxista, arrazakeria instituzionala, lan esplotazioa, zaintza erdigunean jarriko duten bizi proiektuak garatzeko ezintasuna, kontsumo basatia, heziketa diziplinatzailea, berriro ere genero rolen inposaketa… Jarraitu MARTXOAK 8: KAPITALA HAUTSI, BIZITZARI EUTSI! irakurtzen →

Emakunderen egoitza okupatu dugu, soldata arrakala arazo politikoa dela salatzeko

Emakunderen egoitzan elkartu gara, Gasteizen, Gizon eta Emakumeen Soldata Berdintasunaren Aldeko Egunaren bezperan, idatzi bat erregistratzeko. Hain zuzen ere, “Soldata arrakala ez da kopuru bat, arazo politikoa da” lelopean mobilizatu gara. Ondoren, Emakunderen egoitza okupatu eta batzar bat egin dugu bertan, gure aldarrikapenak ikustarazteko: soldata arrakala sistemak erabiltzen duen tresna baita, gure lanei balioa kentzeko, lan horiek doan eskuratzeko, gutxiago ordaintzeko, jardunaldi partzialak eta aldi baterako kontratuak inposatzeko eta zaintza lanak egitera behartzeko. Era berean, Iruñean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean egin dugu protesta. Kasu honetan, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari zuzendu gatzaio.
Gehiago irakurri –>

Soldata arrakala ez da kantitate kontu hutsa, arazo politikoa da

Soldata arrakala sistemak erabiltzen duen tresna da, emakumeon* lanei balioa kentzeko, lan horiek doan eskuratzeko, gutxiago ordaintzeko, jardunaldi partzialak eta aldi baterako kontratuak inposatzeko eta zaintza lanak egitera behartzeko, sistema kapitalista heteropatriarkalak lan horiek guztiak premiazkoak baititu, bere horretan irauteko eta irabaziak lortzeko.
Jarraitu Soldata arrakala ez da kantitate kontu hutsa, arazo politikoa da irakurtzen →