LAB, AZPren enplegua arriskuan jarriko duen LEP deialdien aurka

Batzorde Negoziatzailearen ekainaren 25eko eta uztailaren 17ko bilerak
Iragan ekainaren 25eko Batzorde Negoziatzailearen bileran, UPV/EHUren Zuzendaritzak Estatuaren 2018ko Aurrekontu Legeak honakoa baimentzen duela planteatu zuen:

  •  38 plazetako Lan Eskaintza Publikoa (LEP) -2018ko erreposizio tasari lotua-.
  • 551 plaza gehiago (222 lan kontratudunena eta 329 funtzionarioena) “estabili-zaziorakoak”, hots, 2015, 2016 eta 2017 urteetan etengabean beteak izan diren plazak.

Jarraitu LAB, AZPren enplegua arriskuan jarriko duen LEP deialdien aurka irakurtzen →

M.A.N. lankidearen heriotza lan-istripuaren ondorioz salatu dugu UPV/EHUn

Atzo, uztailak 10, iragan ostiral arratsaldean zendu zen UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako M.A.N. lankidearekin elkartasunez eta lan arriskuen ebaluazio eta prebentzioan dauden gabeziak salatzeko Jarraitu M.A.N. lankidearen heriotza lan-istripuaren ondorioz salatu dugu UPV/EHUn irakurtzen →

Bihar, uztailaren 10ean, lanuztea eta konzentrazio deialdiak langilearen heriotzaren aurrean

Pasa den ostiralean, uztailaren 6an, Bilboko Ingeniaritza Eskolan maiatzaren 21ean istripua izan zuen langilearen heriotza jakinarazi zitzaigun. UV/EHUn ordezkaritza dugun sindikatuok, unibertsitateko langileek bizitza galtzerainoko istripuak gertatzen jarraitzea salatzen dugu. Jarraitu Bihar, uztailaren 10ean, lanuztea eta konzentrazio deialdiak langilearen heriotzaren aurrean irakurtzen →

Bilboko Ingeniaritza Eskolan istripua izan zuen langilearen heriotza salatzen du LABek

Koma egoera larrian egon den langilea gaur arratsaldean zendu da

Pasa den maiatzaren 21ean Bilboko Ingeniaritza Eskolan gertatutako istripuak eragindako kalteen ondorioz izan den heriotza salatzen du UPV/EHUko LABen sail sindikalak. Heriotza, gaur, ostiral arratsaldean gertatu da, hilabete eta erdi koma egoeran egon ondoren. Jarraitu Bilboko Ingeniaritza Eskolan istripua izan zuen langilearen heriotza salatzen du LABek irakurtzen →

Oinarrizko eskubide eta bermeen defentsan: Goardia Zibila unibertsitatetik at!

Polizia operazio batekin esnatu ginen beste behin atzo. Oraingoan, Goardia Zibilak UPV/EHUko hiru ikasle atxilotu ditu eta Letren, Farmazia eta Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateetako ikasle gelak miatu ditu, hainbat material eramanez (ordenagailuak, kartelak, dokumentuak…). Jarraitu Oinarrizko eskubide eta bermeen defentsan: Goardia Zibila unibertsitatetik at! irakurtzen →

Gure Esku Dagoren igandeko giza-katean parte hartzera deitzen dugu

Gure Esku Dagok giza katea egingo du, ekainaren 10ean igandean Gasteiz, Bilbo eta Donostia lotuz, “Eman eskua etorkiZUnari” lemarekin.
LABen ordezkaritza zabal batek parte hartuko du deialdian eta Garbiñe Aranburu idazkari nagusia Donostian izango da. Era berean, LABek dei egiten die langileei ekimenean parte hartu eta erabakitzeko eskubidearen aldeko borrokan inplikatzeko.
Jarraitu Gure Esku Dagoren igandeko giza-katean parte hartzera deitzen dugu irakurtzen →

Mobilizazioa Bilbon: kalitateko zerbitzu publikoak, lan baldintza duinak

LABek kalitateko zerbitzu publikoen eta lan baldintza duinen aldeko mobilazazioa egingo du bihar, maiatzak 7, osteguna, Bilbon, goizeko 10:45ean Plaza Eliptikotik hasita EAJ/PNVren egoitza nagusi Sabin Etxeraino egingo dena.

Enplegua

Langileok eta jendarteak kalitateko zerbitzu publikoak behar eta nahi ditugu. Nahiko langile egoteak eta lan baldintzak kalitatekoak izateak eragin zuzena dute.
Murrizketak ezartzen dituzten alderdiek eskubideak negozio bezala ikusten dute. Lan baldintzak kaskartu, enplegua suntsitu eta kudeaketa publikoa mespresatzen dute zerbitzu publikoak priatizatzeko.
Eremu soziosanitarioan, osasunean, ikastetxeetan… arreta ratioak benetako beharretara egokitu behar dira, enplegua sortzeko. Jarraitu Mobilizazioa Bilbon: kalitateko zerbitzu publikoak, lan baldintza duinak irakurtzen →

Mutilatu egin dute osagarrien 2017ko deialdia

Tamalez, astelehenean ezagutzera eman genizkizuen kezkak konfirmatu egin dizkigu gaur bertan Irakasle-Ikertzaileen Erretoreordeak sindikatuekin izandako bileran: OSAGARRIEN 2017ko DEIALDIARI AIZKORAKADA LARRIA SARTU DIO JAURLARITZAK, ebaluazio protokoloaren aurkako epaiaren aitzakian. Gogoratu urtarrilean epaitegiek arrazoia eman ziotela CCOO sindikatuari, protokoloak irakasle-ikertzaileen autoebaluazioa ahalbidetzen ez duela aitortuz, eta bertan behera geratu zen protokoloaren II Eranskina, A eta B tarteak ebaluatzeko irizpideak finkatzen zituena. Eta ondorioz, geldituta egon da osagarrien ebaluazio eta esleipen prozesu osoa.
Jarraitu Mutilatu egin dute osagarrien 2017ko deialdia irakurtzen →