LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak

Bilboko Ingeniaritza Eskolan istripua izan zuen langilearen heriotza salatzen du LABek

Koma egoera larrian egon den langilea gaur arratsaldean zendu da

Pasa den maiatzaren 21ean Bilboko Ingeniaritza Eskolan gertatutako istripuak eragindako kalteen ondorioz izan den heriotza salatzen du UPV/EHUko LABen sail sindikalak. Heriotza, gaur, ostiral arratsaldean gertatu da, hilabete eta erdi koma egoeran egon ondoren. Jarraitu Bilboko Ingeniaritza Eskolan istripua izan zuen langilearen heriotza salatzen du LABek irakurtzen

Oinarrizko eskubide eta bermeen defentsan: Goardia Zibila unibertsitatetik at!

Polizia operazio batekin esnatu ginen beste behin atzo. Oraingoan, Goardia Zibilak UPV/EHUko hiru ikasle atxilotu ditu eta Letren, Farmazia eta Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateetako ikasle gelak miatu ditu, hainbat material eramanez (ordenagailuak, kartelak, dokumentuak…). Jarraitu Oinarrizko eskubide eta bermeen defentsan: Goardia Zibila unibertsitatetik at! irakurtzen

UPV/EHUn, euskarari dagokionez, oro ez da urre

II. Euskara Planaren ebaluazioaren inguruko irakurketa

Apirilaren 26ko Gobernu Kontseiluan ezagutu genuen Euskararen II. Plan Gidariari (2013-17) buruz Euskara errektoreordetzatik egindako ebaluazio-txostena. 2018-2022 urteetarako Euskararen III. Plana eztabaidatzen hasi baino lehen, beharrezkoa ikusten dugu aipaturiko ebaluazioaren inguruan gure irakurketa plazaratzea, hankamotz ikusten dugulako. Jarraitu UPV/EHUn, euskarari dagokionez, oro ez da urre irakurtzen

Bilboko Ingeniaritza Eskolan astelehenean izandako istripu larria salatzen dugu

UPV/EHUko LAB sindikatuak iragan astelehenean, maiatzak 21, arratsaldeko lehen orduan Bilboko Ingeniaritza Eskolaren II. Eraikinean izandako istripu larria salatzen du. Horren ondorioz, langile bat arauak betetzen ez dituen eskailera batzuetatik behera jausi eta kolpea jo zuen buruan, hasieran konortea galdu gabe. Berarekin zihoan langilea artatu eta eraikinaren atezaintzara joan zen urgentziazko zerbitzuetara (112) deitzeko. Zerbitzuok lekuan bertaratuta, langilea artatu eta, egoeraren larritasunagatik, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten. Ondoren, jakin dugunez,langileak konortea galdu zuen eta egun koman dago, oso larri.
Jarraitu Bilboko Ingeniaritza Eskolan astelehenean izandako istripu larria salatzen dugu irakurtzen

Estatalizazioa: Prekarietate gehiago dakarren izurritea

Ezagutu eta borrokatzeko sei gako

   1. Zer da estatalizazioa?

Hemengo langileoi estatu mailako lan baldintzak aplikatzeko ireki duten bidea, hala eremu pribatuan nola langile publikoei dagokienean. Gure lan hitzarmenek arautzen dituzten lan baldintzak betetzeari utzi eta gureak baino merkeagoak eta okerragoak diren lan baldintzak inposatzeko helburua du. Jarraitu Estatalizazioa: Prekarietate gehiago dakarren izurritea irakurtzen

Zein da Gerentziak eta UGT-k partekatzen duten LEP proposamena?

LAB ek konpromisoa hartzen du batzarrak deitzeko Gerentziaren, Errektorearen edo Unibertsitate-Zuzendaritzaren proposamena onetsia edo ezetsia izateko

Azken hiru hilabeteetan Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren artean zabaldutako Lan Eskaintza Publikoari (LEP) buruzko “informazioen” komunikatu andanatik Jarraitu Zein da Gerentziak eta UGT-k partekatzen duten LEP proposamena? irakurtzen

Nahasketa-estrategia baztertu, AZP-ren aldeko ahaleginak gehitu

UPV/EHUko UGTren sail sindikalaren errepikatze gaixotia bere komunikatuen bitartez haien printzipio eta planteamenduekin bat ez datozenen izen ona galarazteko jardunbide argia da. Haien jokabidea faltsukeria nabarietan oinarritzen dira, gainontzekoen ahotan jarriz halakoak zabaltzen dituztenen suposizioak baino ez direnak. Eta lan harremanen berezko markoaren alde beren eskubideen defentsan administrazio publikoari aurre egiten dion ekinbide sindikalarekin bat datorren langile kolektiboa deabrutzen saiatzen dira.
Egia da haien libeloek ez dutela merezi kontuan hartuak izatea. Egia da ere UPV/EHUren Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalarekiko errespetoak LABen sail sindikalaren ohar informatibo hau duela oinarri. Jarraitu Nahasketa-estrategia baztertu, AZP-ren aldeko ahaleginak gehitu irakurtzen

2016 eta 2017ko lan kontratudun AZP-ren LEPa :: UPV/EHUn aldi baterako kontratuarekin dauden 77 pertsona finko bilakatzeko aukera ez galtzea

Ez dakigu zehazki nondik atera duen UGT-k informazioa esateko LABek zalantzak dituela sindikatuak burutzen ari diren 2016/2017ko LEParen inguruko lanen legalitateaz hura beharrezko berme juridikoekin egiteko eta, ondorioz, inork UPV/EHUren AZPri dagozkion eskubideak zalantzan jarri ahal ez izateko. Jarraitu 2016 eta 2017ko lan kontratudun AZP-ren LEPa :: UPV/EHUn aldi baterako kontratuarekin dauden 77 pertsona finko bilakatzeko aukera ez galtzea irakurtzen