#FreePablo aldarria egin dezan eskatzen diogu EHUko errektoretza-taldeari
Gerra guztien lehenengo biktima egia dela esan omen zuen Eskilok. Hori dela eta, kazetarien lana ezinbestekoa da gatazka armatuetan gertatzen dena ezagutarazteko. Hori dela eta, Ukraniako gerraren kontakizuna ez ezik Munduan dauden gainerako 83 guden kronika zintzoa egiteko profesional zintzoak behar ditugu, eta horretan ari dira Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzietan ikasitako hainbeste kazetari. Pablo Gonzalez Yague berri-emailea Polonian atxilotu zutela hilabete bete delarik, oraindik ez EHUk ez Fakultateak ezer ez esatea ulergaitza egiten zaigu Pablo bertako doktoregaia dela jakinda.
Jarraitu #FreePablo aldarria egin dezan eskatzen diogu EHUko errektoretza-taldeari irakurtzen




