EHUko Gobernu Kontseiluak 2022ko irakasle-ikertzaileen enplegu publikoaren eskaintza onartu du

Irakasle Agregatu, Irakasle Titular, Irakasle Oso eta Katedradunentzako 2022ko UPV/EHUko Enplegu Publikorako Eskaintza (EPE) onartu zen pasa den maiatzaren 24ko Gobernu Kontseiluan.

197 plaza aterako dira guztira txanda librean:

  • Irakasle agregatuak (% 83): 164 plaza (134 Atxiki plazetatik eta klinikoetatik, eta 30 plaza I3 akreditazioa dutenentzat)
  • Unibertsitateko titularrak (% 10): 20 plaza (Atxiki plazetatik 14, Agregatu plazetatik 5, Ikerlari Iraunkor plazetatik 1)
  • Ikertzaile iraunkorrentzat (% 0): 0 plaza
  • Irakasle osoak (% 7): 13 plaza

Bestalde 20 katedra aterako dituzte barne promoziorako.

Jarraitu EHUko Gobernu Kontseiluak 2022ko irakasle-ikertzaileen enplegu publikoaren eskaintza onartu du irakurtzen →

LABek salatzen du erretiroaren murrizketak iragartzeko UPV/EHUk aukeratutako bidea langileen eskubideen eta negoziazio kolektiboaren aurkako jarrera dela

Pasa den asteartean, UPV/EHUko gerenteak eta irakasle eta ikertzaileen errektoreordeak sinatuta, ohartarazpen bat helarazi zigun zuzendaritzak langile guztioi: hainbat epaietan, Auzitegi Gorenak erretiroa hartzeagatik ordaintzen diren kalte ordainak jasotzen dituzten akordioak zuzenbidearekin bat ez datozela ebatsi omen duela-eta, eta indarrean dauden 2015eko hartutako akordioen lehenengo xedapen gehigarriak, legezko oinarriak, hitzarmenak edo egoera ekonomika aldatzen bada, jasotzen duen akordioak berrikusteko aukera dela-eta, administrazioak akordioak salatuko duela eta negoziazioari ekingo dio.

Jarraitu LABek salatzen du erretiroaren murrizketak iragartzeko UPV/EHUk aukeratutako bidea langileen eskubideen eta negoziazio kolektiboaren aurkako jarrera dela irakurtzen →

Ikerlarien intereseko informazioa

Komunikatu honek ikertzaile kolektibo desberdinentzako intereseko informazioa biltzen du.

  • Doktorego aurreko ikerlariak

LAB sindikatuak EHUn langile kolektibo batzuk jasaten ari diren lan baldintza prekarioak aldatzeko pausoak ematen jarraitzen du. Bide horretan mugarri garrantzitsu bat 2021eko abenduan sinatutako Aldi baterako kontratatutako ikertzaileen hitzarmena izan zen.

Jarraitu Ikerlarien intereseko informazioa irakurtzen →

LABen balorazioa irakasleak ordezkatzeko poltsen arautegi berriaren inguruan

Azken hilabete honetan egin da, azkenean, aspalditik eskatzen ari ginen lan poltsen araudiaren moldaketaren negoziazioa. Orain dela urtebete, LABetik aldaketa proposamen zabal bat prestatu genuen, afiliatuen ekarpenekin osatu genuena. Baina, 2021eko uda aurretik bilera pare bat egon baziren ere, otsailaren bukaera arte Errektoreordetzak ez dio gaiaren negoziazioari berriz ekin, martxoaren 31ko Gobernu Kontseilura araudi berria eramateko asmoz. Denboraz estu ibili gara hain negoziazio garrantzitsuari ekiteko. Arautegi berriak LABek luzatutako aldaketa esanguratsuak jasotzen baditu ere, gure beste ekarpen batzuk kanpoan geratu dira. Hala ere, arautegia hobetzea lortu dugula iruditzen zaigu, eta akordioa sinatzea erabaki dugu.

Jarraitu LABen balorazioa irakasleak ordezkatzeko poltsen arautegi berriaren inguruan irakurtzen →

#FreePablo aldarria egin dezan eskatzen diogu EHUko errektoretza-taldeari

Gerra guztien lehenengo biktima egia dela esan omen zuen Eskilok. Hori dela eta, kazetarien lana ezinbestekoa da gatazka armatuetan gertatzen dena ezagutarazteko. Hori dela eta, Ukraniako gerraren kontakizuna ez ezik Munduan dauden gainerako 83 guden kronika zintzoa egiteko profesional zintzoak behar ditugu, eta horretan ari dira Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzietan ikasitako hainbeste kazetari. Pablo Gonzalez Yague berri-emailea Polonian atxilotu zutela hilabete bete delarik, oraindik ez EHUk ez Fakultateak ezer ez esatea ulergaitza egiten zaigu Pablo bertako doktoregaia dela jakinda.

Jarraitu #FreePablo aldarria egin dezan eskatzen diogu EHUko errektoretza-taldeari irakurtzen →

Genero-arrakala murrizteko eta politika feministen alde borrokatzen jarraituko du LABek, kontziliazioaren inguruko akordioaren harago

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko negoziatzeko batzorde intersektorialean UPV/EHUko kontziliazio-neurriak hobetzeko akordio bat adostu genuen Martxoaren 10ean sindikatuok eta zuzendaritzak. LABek gaur, akordio bera sinatuko du langileek bizitza pertsonala eta laborala uztartzeko noranzkoan aurrerapausoa baita; hala ere, azaldu behar dugu bide luzea dagoela unibertsitatean benetako politika feministak ezarri ahal izateko. Gure ustez, aukera galdua izan da UPV/EHUri gizarteak eskatzen dion aitzindaritasuna, berdintasun-politiketan ere, erakusteko.

Jarraitu Genero-arrakala murrizteko eta politika feministen alde borrokatzen jarraituko du LABek, kontziliazioaren inguruko akordioaren harago irakurtzen →

EAJ eta PSN interpelatuko ditugu martxoaren 8an, zaintzaren sektoreetako langileen lan baldintzen defentsan

Martxoaren 8an, Mugimendu Feministak arratsalderako deitutako mobilizazioekin bat egiteaz gain, kalera irtengo gara goizean, zaintzaren sektoreetako langileen lan baldintzen defentsan eta zaintza negozio iturri bilakatu dutenen kontra. Zentzu honetan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen EAJ buru duen Foru Aldundien aurrean mobilizatuko gara; Iruñean, berriz, PSN-ren egoitza aurrean. 11:00etan izango dira protestak.

Jarraitu EAJ eta PSN interpelatuko ditugu martxoaren 8an, zaintzaren sektoreetako langileen lan baldintzen defentsan irakurtzen →