Kategoriaren artxiboa: LAB EHU

LABek berriro ere bat egiten du doktoretza aurreko ikertzaileen mobilizazioekin

LABek, aurrekoetan bezala, doktoretza aurreko ikertzaileen asanbladak, martxoaren 24an, asteazkena, 13:00etan, Ibaetako campuseko Barriola gelategian deitutako kontzentrazioarekin bat egiten du. Izan ere, beraien aldarrikapenak LABek defendatzen duen ikertzaileentzako aldarrikapen zerrenda orokorrean jasota daude. UPV/EHUko langileei deia egiten diegu kontzentrazio honetara joateko.

Jarraitu LABek berriro ere bat egiten du doktoretza aurreko ikertzaileen mobilizazioekin irakurtzen →

Martxoaren 8an, sektore feminizatuen duintasuna eta aitortza aldarrikatuko ditugu #FuntsezkoakBeti

Erraza da zaintza langileak funtsezkoak direla eta beraiek gabe bizitza ezinezkoa dela esatea. Askotan nabarmentzen da egiten duten lana ezinbestekoa dela eta lehen lerroan egon direla pandemia osoan, guzti guztia ematen. Hunkigarria da txalotzea eta egiten duten lanaren garrantzia goraipatzea.

Baina hau guztia praktikan jarri behar denean bukatzen dira erraztasunak, eta oztopoak besterik ez dira jartzen. Ez dira berez txarrak ziren lan baldintzak hobetu, ez dira plantillak indartu, ez dira ratioak handitu hirugarren adineko egoitzetan, ezta etxez etxeko laguntza zerbitzuan ere.

Jarraitu Martxoaren 8an, sektore feminizatuen duintasuna eta aitortza aldarrikatuko ditugu #FuntsezkoakBeti irakurtzen →

Ikertzaileak, soldata egokitzapena, kontratuen luzapenak eta plaza iraunkorrak

Doktoretza aurreko ikertzaileen soldaten egokitzapenaren auziak aurrera jarraitzen du. Doktoretza aurreko ikerlarien soldatak 2019ko martxoaren 16tik Estatuan indarrean dagoen EPIPFak (doktoretza aurreko ikertzaileen estatutuak) ezarritako gutxienekoetara egokitu ez zituztenez, LABek dei egin zuen jaso ez zituzten zenbatekoak erreklamatzera eta halaxe egin zuten hainbat ikertzailek. Harrezkero, erreklamatzaileen aldeko hainbat sententzia egon dira EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aldetik. Hala ere, UPV/EHUk sententzia hauek errekurritu ditu Madrilgo Auzitegi Gorenean. Bere langileen aldeko neurriak hartzeko oinarri juridikoa falta duela izan ohi da UPV/EHUren ohiko argumentua beste gatazka batzuetan. Justizia Auzitegi Nagusiaren aldeko epaiak ez dira, nonbait, ikerlari hauei legez dagozkien diruak ordaintzeko nahikoa oinarri juridiko. Ikusten denez, aurreko errektoretza taldeen praktika oker berarekin jarraitzeko hautua egin du honako taldeak ere: langileek lortutakoaren kontra jo, beren interes eta eskubideen aurka eginez.

Jarraitu Ikertzaileak, soldata egokitzapena, kontratuen luzapenak eta plaza iraunkorrak irakurtzen →

Unibasqen aurrean kontzentratu gara aldi baterako irakasle-ikertzaileek seiurtekoak eskatzeko eskubidea aldarrikatzeko

Atzo, otsailaren 23an, irakasle-ikertzaile talde bat Unibasqen egoitzaren aurrean bildu ginen “Unibasq, UPV/EHU, aldi baterako irakasle-ikertzaileen diskriminaziorik ez! Seiurtekoak ikertzen duten guztiontzat” lelopean.

Jarraitu Unibasqen aurrean kontzentratu gara aldi baterako irakasle-ikertzaileek seiurtekoak eskatzeko eskubidea aldarrikatzeko irakurtzen →

Unibasq, EHU: aitortu seiurtekoak aldi baterako irakasle-ikertzaileei! Zeren zain zaudete?

Kontzentrazioa Unibasq-en aurrean, Gasteizen, otsailaren 23an

Aldi baterako irakasle eta ikerlarien kolektibo osoari ikerketa seiurtekoak errekonozitu eta ordaintzeko azken asteetan irekitako aukeraren inguruan modu argian posizionatzeko eskatzen genien EHUko eta Unibasq-eko zuzendaritza taldeei gure aurreko komunikatuan [1]. Egoera aztertzen ari zirela eta gaiaren inguruko erabaki bat hartzeko denbora gehiago behar zutela iradoki zitzaigun, hain zuzen ere, urtarrilean irakasle-ikertzaileen errektoreordearekin izandako Plangintza Batzordean.

Jarraitu Unibasq, EHU: aitortu seiurtekoak aldi baterako irakasle-ikertzaileei! Zeren zain zaudete? irakurtzen →

Aldi baterako seiurtekoen inguruko jarrera argi bat eskatzen diogu EHUko zuzendaritzari

Seiurtekoak ikerketa merituak dauzkaten guztiontzat!

Dakizuenez, irakasle eta ikertzaile ez iraunkorrek seiurtekoak eskatzeko aukera ireki da eta Estatuko unibertsitate batzuetan aukera hori bideratu dute ANECArekin adenda bat sinatuz (Euskal Herriko kasuan, NUPen bertan).

EHUri dagokionez, Unibasq eta ANECAren artean sinatu beharko litzateke adenda hori, baina, oraingoz, ez dago adendarik eta,  gainera, egoeraren inguruko jakinarazpenik ere ez zaie igorri EHU edo Unibasq-etik interesa izan dezaketenei.

Jarraitu Aldi baterako seiurtekoen inguruko jarrera argi bat eskatzen diogu EHUko zuzendaritzari irakurtzen →

Aldi baterako irakasle-ikertzaileek seiurtekoak eskatzeko aukeraren aurrean

Jarri zure zentroan!!!

Badirudi momentu erabakigarri batean aurki gaitezkeela. Izan ere, ematen du LABetik hainbeste denboran borrokatutako seiurtekoak eskatu eta lortutakoak kobratu ahal izateko aukera ireki daitekeela. ANECAk eskubide hau onartu du eta orain unibertsitate bakoitzaren esku dago bide hau zabaltzea edo ukatzea. Gure kasuan, UPV/EHU eta UNIBASQen esku dago aukera hau zabaltzea, Estatuko beste unibertsitate batzuk jadanik egin duten moduan.

Jarraitu Aldi baterako irakasle-ikertzaileek seiurtekoak eskatzeko aukeraren aurrean irakurtzen →

Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du doktoretza aurreko formazioko ikertzaileen soldatak 2019ko martxoan egokitu behar zirela

Formazioko doktoretza aurreko ikertzaileen 2019ko martxoan onartutako estatutuan (EPIPF) ezartzen ziren soldata minimoak ordaintzen ez zirenez LABek zenbait erreklamazio aurkeztu zituen 2020ko martxotik aurrera. Erreklamazio horietan ikertzaile bakoitzari zor zitzaion dirua eskatzen zen. Lehenengo instantzian jasotako hasierako sententziak gure erreklamazioaren aurkakoak izan badira ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bi sententzietan arrazoia eman digu: EPIPF indarrean sartu zen unean egokitu behar ziren soldatak.

Jarraitu Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du doktoretza aurreko formazioko ikertzaileen soldatak 2019ko martxoan egokitu behar zirela irakurtzen →

Irakaskuntza esleitzeko araudi berria onartuta, LABen balorazioa

Abenduaren 17an izandako Gobernu Kontseiluan irakaskuntza esleitzeko araudi berria onartu da. Hara eraman baino lehen, ibilbide luzeegia izan du testu honen eztabaidak sindikatuekin. Izan ere, urte bat baino gehiago igaro da eztabaida hasi zenetik behin betiko bertsiora izan arte. 2019ko urrian, ekarpenak egiteko gonbidapena LABen irakasle eta ikertzaile afiliatuei luzatu ostean, hainbat izan dira buruturiko bileretara LABetik eramandako proposamenak. Horietako batzuk gehitu dira, araudia hobetzea bideratuz. Onartu berri den araudia guk nahi izango genukeena ez bada ere, hainbat alderditan hobekuntzak baditu:

Jarraitu Irakaskuntza esleitzeko araudi berria onartuta, LABen balorazioa irakurtzen →