Kategoriaren artxiboa: LAB EHU

UPV/EHUn irakasle-ikertzaile prekarizaturik EZ!

LABen kezka larria dugu UPV/EHUko lanaldi partzialeko irakasle-ikertzaileen (IRI) lan-baldintza prekarioekiko. Gaur egun, UPV/EHUko 5.678 irakasle-ikertzailetatik, 955 kontratu partzial daude, %20a. Lanaldi partzialeko irakasleen hileko soldata 800 eurotik beherakoa da.

Partzialtasun horretan, irakasle asko ordaindutakoa baino askoz ordu gehiago sartzen ari zarete. Alegia, klaseak eta tutoretza ordaintzen dira, baina kudeaketa, formazioa, prestakuntza ez da ordaintzen. Eta ikerketa (egiten denean eta UPV/EHUren izenean argitaratzean) ez zaizue onartu ere egiten.

LAB-etik lan sakon bat egiten ari gara egoera hau aldatzeko. Mesedez zure egoera hau bada, edo iraganean bizi izan baduzu, naiz eta orain egoera hobean izan, SALATU UPV/EHUren kontratu mota hau, inprimatu egin dugun pegatina hau eta jarri zure bulegoko atean.

Eta egoera honetan aurkitzen bazara, idatzi e-mail honetara: lab.gasteiz@ehu.eus edo deitu 945 014 374 zenbakira, kaltetuen artean masa kritikoa sortu eta egoera hau aldatzeko.

EUNEIZ unibertsitate pribatuaren lege-proiektua bertan behera uzteko aldarrikatu du LABek EAEko Parlamentuko Hezkuntza Batzordean

Ikusi LABen agerraldia [1] [2],
Irakurri LABen adierazpena [3]

Jaurlaritzak onartu nahi duen lege-proiektuaren bidez, EAEko Unibertsitate Sistemaren baitan irabazi-asmoa duen beste unibertsitate bat txertatzeko urrats kualitatiboa eman nahi du, Europan University Gasteiz, EUNEIZ. LABen ustez, kosta ahala kosta, merkatuaren logika neoliberalei eta sistemaren interesei erantzuten dien unibertsitate klasista eta elitista baimendu nahi da, globalizazioaren mesedetara dagoena, eta segregazioak areagotuko dituena.

Jarraitu EUNEIZ unibertsitate pribatuaren lege-proiektua bertan behera uzteko aldarrikatu du LABek EAEko Parlamentuko Hezkuntza Batzordean irakurtzen →

Gipuzkoako Ingeniaritza eskolan gertatutakoaren aurrean LABen adierazpena

Atzo, maiatzak 5, Gipuzkoako Ingeniaritza eskolan gertatutakoa kezka handiz hartzen du LABek. Izan ere, ikasle talde bat kexu zegoen irakasgaiaren ebaluazioa gogorra zela eta. Ikasle kontseilutik kexa egin zen modu formalean eta oraindik kexaren ebazpen-prozesua ez dago itxita. Testuinguru honetan atzo ikasle talde handi bat sartu zen eskolan baita irakasle baten bulegora ere kanpoan ikasleak oihuka zeudela. Beste irakasle batzuek bere bulegoetan itxi behar izan zuten tentsio egoeraren aurrean. Langile hauen kontrako ikasleen jokabidea guztiz onartezina dela iruditzen zaigu.

Jarraitu Gipuzkoako Ingeniaritza eskolan gertatutakoaren aurrean LABen adierazpena irakurtzen →

ALDAKETA DA AUKERA!

Pandemiak azkartu egin du lehendik zetorren krisia: larrialdi klimatikoa, energia iturri eta materialen agortzea, lehia inperialista, migrazio mugimendu masiboak, zaintza sistemaren gabe-ziak, enplegu suntsiketa. Sistema hau, bidegabea ez ezik, eutsiezina ere bada. Aldaketa ekidinezina da, hala nazioartean nola Euskal Herrian, baina afera da: aldaketa nork eta zertarako?

Europako funtsekin ikusi den bezala, kapital trasnazionalak energia iturriak ordezkatu besterik ez du nahi, bere etekinei eusteko asmoz; horixe da estatuek nahiz bertako instituzio nagusiak kudeatzen dituzten alderdi sistemikoek hartutako bidea. Aldiz, Euskal Herrian badago bigarren aukera baten aldeko esparru sozial, sindikal eta politiko zabala: herri burujabetzan sakondu eta bizitza erdigunean jarriko duen eredu berri baterako trantsizio ekosozialista eta feminista.

Jarraitu ALDAKETA DA AUKERA! irakurtzen →

A22an Greba! Zerbitzu Publikoaren alde: enplegua egonkortu!

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) langileon artean ezegonkortasuna eta prekarietatea dira azken hamarkadetan pairatzen ari garen sindemia. Sindemia hau sorrera eta eratorri erabat politikoa duen langile eta zerbitzu publikoen aurkako erasoa da.

Eraso honen helburu edota ondorioak agerian dira aspaldi; alde batetik zerbitzu publikoak murriztu eta pribatizatzeko dinamika estrategia neoliberaleko ardatz eta helburu nagusienetarikoa da. Bestetik ondorio nagusia prekarietatea da. Errealitate multidimentsional eta gordin honen adibide dugu UPV/EHU; hamarkadetako behinbehinekotasuna, karrera profesionalik gabeko enplegu publikoa eta soldata-diskriminazioa kasu.

Jarraitu A22an Greba! Zerbitzu Publikoaren alde: enplegua egonkortu! irakurtzen →

Kontzentrazioak: Zerbitzu publikoen alde, enplegu publikoa sortu eta kontsolidatu

 “Zerbitzu publikoen alde, enplegu publikoa sortu eta kontsolidatu”  lelopean, LAB, Steilas, CCOO eta ELA sindikatuek Greba deitu dute datorren apirilaren 22rako. Bada, deialdi horrekin lotuta, bihar, elkarretaratzeak egingo dira lantokietan. Horrela, UPV/EHUn ere ematen den egoera hau salatzeko, unibertsitateko langile guztiei, ondoren adierazitako ordu eta tokietan burutuko diren ordu laurdeneko kontzentrazioetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. 

KONTZENTRAZIOAK

LEIOA : Mikel Laboa plazatik Errektoretzara 11:00etan

DONOSTIA: Carlos Santamaria zentroan 11:00etan

GASTEIZEN: Elurreta eraikinean 12:00etan

LABek sostengatutako galderak eta jasotako erantzunak klaustroan

2021eko martxoaren 25ean egindako Klaustroan Aldezlearen txostena eta EHUko Gobernu taldeak prestatutako 2020/2021erako jarduera programa aurkeztu dira. Programa honen harira, EHUko komunitateari afektatzen gaituzten gai batzuren inguruko galderak bidali ziren klaustrokide diren LABeko afiliatu batzuen partetik, puntu batzuei buruzko zalantzak plazaratzeko baita konpontzeko dauden arazo batzuk mahai gainean jartzeko ere.

Honako hauek dira planteatutako galderak (letra lodiz) zein jasotako erantzunak ere (letra mehez):

Jarraitu LABek sostengatutako galderak eta jasotako erantzunak klaustroan irakurtzen →