Kategoriaren artxiboa: LAB EHU

Eraso sexistarik ez, bihar kontzentrazioa Bilboko Ingeniaritza Eskolan

UPV/EHUko ikasle batek jasan duen eraso sexista bat salatu eta elkartasuna adierazteko kontzentrazio deialdia egin du San Mameseko Ingeniari Feministak (SIF) taldeak.
LABek ez du onartzen inolako eraso sexistarik eta dei egiten dizuegu bihar, martxoak 27, 14:00etan, G eraikinean egingo den kontzentrazioan parte hartzera.
Bilboko Ingeniaritza Eskolaren SIFek zabaldu duen komunikatua.

Borroka sindikalaren lehenengo emaitza: bosturtekoen ordainketa

Gaur UPV/EHUko administrazioak sindikatuekin burutu beharreko Negoziazio Kolektiboari hasiera eman dio. Negoziaziorako proposatutako gaiak honako hauek dira:

  • Aldi baterako langileen bosturtekoak eta seiurtekoak
  • Egonkortasuna
  • Prestakuntza eta berrikuntza
  • Ikertzaileak
  • Arduraldi partzialeko irakasleen lan baldintzak
  • Irakasle-ikertzaileen ordezkapenetarako poltsen arautegia
  • Erretiroak
  • Irakats betebeharraren banaketa

Jarraitu Borroka sindikalaren lehenengo emaitza: bosturtekoen ordainketa irakurtzen →

Dei egiten dugu pentsio duinen aldeko borroka indartzera

LABek bat egiten du pentsioen defentsan dauden deialdiekin, datorren martxoaren 17koak barne. Zentzu honetan, bereziki aipagarria iruditzen zaio sindikatuari Euskal Herriko Pentsionisten Plataformek aurrera eramandako borroka, 1.080 eurotako gutxieneko pentsioen alde, babes eta gizarte segurantza sistema propioaren alde eta pentsioak KPIaren arabera eguneratzearen alde.
Jarraitu Dei egiten dugu pentsio duinen aldeko borroka indartzera irakurtzen →

Martxoaren 8ko greba feminista UPV/EHUn: arrakasta eta erresistentziak

Historiko hitza erabiltzeak inoiz zentzua izan badu, dudarik gabe, 2018ko Martxoaren 8an bizi izandako mobilizazio-egunaren harian izan da. LABeko Idazkaritza Feministako kide Zaloa Ibeasen esanetan, greba feministak feminismoaren alde egitea posible eta beharrezkoa dela erakutsi zuen: “Garai berria ireki du Euskal Herrian emakumeentzat eta mugimendu feministarentzat. Emaitzak ikusgarriak izan dira, baina eman dugun urratsaren ondorioak ikusgarriagoak izango dira”.
Jarraitu Martxoaren 8ko greba feminista UPV/EHUn: arrakasta eta erresistentziak irakurtzen →

2016 eta 2017ko lan kontratudun AZP-ren LEPa :: UPV/EHUn aldi baterako kontratuarekin dauden 77 pertsona finko bilakatzeko aukera ez galtzea

Ez dakigu zehazki nondik atera duen UGT-k informazioa esateko LABek zalantzak dituela sindikatuak burutzen ari diren 2016/2017ko LEParen inguruko lanen legalitateaz hura beharrezko berme juridikoekin egiteko eta, ondorioz, inork UPV/EHUren AZPri dagozkion eskubideak zalantzan jarri ahal ez izateko. Jarraitu 2016 eta 2017ko lan kontratudun AZP-ren LEPa :: UPV/EHUn aldi baterako kontratuarekin dauden 77 pertsona finko bilakatzeko aukera ez galtzea irakurtzen →

M8rako hainbat baliabide; zalantzei erantzunak, euskarriak, material didaktikoak

M8an, UPV/EHUn ere planto!!

M8aren harira hainbat material eskaini nahi dizkizugu LABetik. Batetik planto edo lan uzteen inguruko informazioa helarazten dizuegu bai eta egun horri begirako hainbat euskarri, ikastetxeetan jartzeko. Bestalde M8a ikasleekin lantzeko hainbat material ere zuen esku jarri nahiko genituzke lerro hauen bitartez.
Jarraitu M8rako hainbat baliabide; zalantzei erantzunak, euskarriak, material didaktikoak irakurtzen →

UPV/EHUren 2018ko Aurrekontuak: Ez nahikoak izanik, prekarietateari aurre egiteko konpromisoak onartu ditu Errektore Taldeak eta Gobernu Kontseiluak berak

UPV/EHUko langileongan, prekarietatea pairatzen dutenen kolektibo batzuengan bereziki,  eragina izango duten bi konpromisok gure abstentzioa ahalbidetu zuten 2018ko Aurrekontu Aurreproiektuaren bozketan. Izan ere, Gobernu Kontseiluak eta Errektoreak berak hitza eman zuten egun dauden bi lan-auziri irtenbidea bilatuko dietela; alde batetik, AZP-ren kasuan, RPT/LZPtik kanpo dauden 100 kontratu horren barruan sartzeko beharra aldarrikatu eta defendatuko dute Jaurlaritzaren aurrean. Beste aldetik, bosturtekoak aitortuak izan baina kobratu ez dituzten aldi baterako irakasleei ordaintzeko proposamena aurkeztu eta negoziatuko dute langileen ordezkariekin Aste Santua baino lehen. Nahikoak ez diren arren, bide onean doazen erabakiak dira unibertsitateko ordezkari gorenek hartutakoak. Jarraitu UPV/EHUren 2018ko Aurrekontuak: Ez nahikoak izanik, prekarietateari aurre egiteko konpromisoak onartu ditu Errektore Taldeak eta Gobernu Kontseiluak berak irakurtzen →