LABek sostengatutako galderak eta jasotako erantzunak klaustroan

2022ko azaroaren 29an UPV/EHUko Klaustroa bilduko dela eta, LABek bultzaturiko galdera batzuk helarazi genizkion errektoreari, bertan parte hartzen duten klaustrokideen bidez: galderak.

Ohi bezala, Klaustro aurretik erantzunak helarazi dizkio klaustroko kideei. Beherago topatuko dituzue galderak eta erantzunak.

Errektoretzatik emandako erantzunetan argi dago baloiak kanpora bidaltzen aditua dela, eta ez dutela inolako asmorik mahai-gaineratutako gaien inguruan gogoeta sakona egiteko; are gutxiago, horien inguruan unibertsitateko komunitatearen eta langileen ahotsak entzuteko. Langileoi ahaleginak etengabe eskatzen zaizkigun bitartean, argi dago, zuzendaritzak pertsonak baino gehiago, irizpide ekonomizistak lehenetsi dituela bere kudeaketan. Baina argi izan behar du UPV/EHUk azkenengo urteotan izan dituen arrakastak pertsonei esker lortu direla, gizakiak —aurrera eramaten duten langileak bereziki—  baitira unibertsitate publikoak dituen altxor handiena, eta haiei ez entzuteak garesti ordain dezake.

Beraz, jarrera aldatzeko eskaera egiteaz gainera, zuzendaritzari ohartarazten diogu pertsonei bizkarra emanda aldebakarrez beste administrazioetatik datozen neurriak inposatzen jarraitzen badu, langileokin jai duela.

Jarraitu LABek sostengatutako galderak eta jasotako erantzunak klaustroan irakurtzen →

UPV/EHUn Indarkeria matxistari aurre egiteko baliabide gehiago eskatzen ditugu

2022ko Azaroaren 25ean, LAB sindikatuak lan-eremuetan dagoen indarkeria matxistari aurre egiteko neurri eraginkorren aldarrikapena nabarmentzen du, tresnak eta protokoloak eskatuz.

UPV/EHUn Indarkeria Matxistaren aurkako Protokoloa abian dugu. Unibertsitate-komunitateko gainerako eragileekin batera, LABek ere parte hartu zuen protokoloaren eraketan. Abian jarri zenetik lau urte bete direla, protokoloak bere emaitzak eman dituela ezin dugu ukatu, indarkeria matxistak ez ezik, sexuan oinarrituriko jazarpenak eta gorputz identitate disidentziaren aurkakoak ere unibertsitatean existitzen jarraitzen badute ere protokoloak berez ezabatu ez baitu.

Jarraitu UPV/EHUn Indarkeria matxistari aurre egiteko baliabide gehiago eskatzen ditugu irakurtzen →

Aldi baterako irakasle-ikertzaileek seiurtekoak jaso ahal izateko eskubidea aldarrikatu dugu EHUn

Berriz ere aldi baterako kontratua duten irakasle-ikertzaileek pairatzen duten diskriminazioa amaitu eta egiten duten ikerketagatik dagozkien seiurtekoak jaso ditzaten aldarrikatu dugu UPV/EHUko Errektoretzaren aurrean. Izan ere, hurrengo hilabetean aterako da Ikerketa Seiurtekoak eskatzeko deialdia, eta Estatuko beste unibertsitateetan egiten den bezala, UPV/EHUk eta Unibasq-ek aldi-baterako kontratua duten irakasle-ikertzaileei seiurtekoak aitortu eta ordaintzeko tresna nahikoak ditu, horretarako borondate politikorik balute. Aurreko deialdietan, behin eta berriro eskatu diegu bai errektoretzari zein Unibasq agentziari diskriminazioarekin amai dezaten eta langile guztien eskubidea onar dezaten.

Komunikatua irakurri.

Jubilazio akordioa deusezteari EZ! Bilera irekia eta mobilizazioa Leioako campusean Azaroaren 10ean

Zatoz denon eskubideen alde borrokatzera!!!!!

Ostegun honetan, azaroaren 10ean, mobilizazio kanpainari jarraipena emanez, Leioako campusean bilera irekia eta mobilizazioa egingo dugu erretiroa hartzeko plan berria aztertzeko eta salatzeko.

11:00 – Bilera irekia Liburutegi zentrala, Doktorego eskolako 7 ikasgelan (1. solairuan)

12:00 – Mobilizazioa Mikel Laboa Plazan

Komunikatua

Jubilazio akordioa deusezteari ez!

Plantilla egonkortu eta gaztetu.

Erosahalmena bermatu orain!

Espainiako gobernuak CCOO eta UGTrekin sinatutako akordio baten ondorioz soldata igoera eskasa izango dugu Euskal Herriko hegoaldeko langile publikook, eta horrela erosahalmena galtzen jarraituko dugu. 2010ean kendu ziguten %5etik zenbatzen hasita, urte hau amaitzerako erosahalmena %15 galduta izango dugu.

Kendutakoa berreskuratzeari ez diogu uko egingo, eta bertako administrazioekin negoziazioak behartzeko ezinbesteko mobilizazioak piztu ditu LABek dagoeneko.

Jarraitu Erosahalmena bermatu orain! irakurtzen →

Aldi baterako irakasle-ikertzaileentzako seiurtekoak 2022ko deialdian!

EHUko zuzendaritza, baliatu jada dagoen aukera diskriminazioarekin bukatzeko

2021eko ikerketa-seiurtekoen deialdiaren harira komentatu genizuenez, nahiko ikerketa-merituak dauzkaten irakasle-ikertzaile guztiek seiurtekoak eskatu eta jaso ahal izatea LABen sail sindikalaren aldarrikapen historikoa da, bosturtekoen kasuan egin genuen bezala. Hala ere, EHUko azken zuzendaritza taldeen jarrerak langileen arteko diskriminazio hau mantendu du. Haien esanetan, kolektibo honetara zabaltzea ezinezkoa zen, ANECAk ez baitzuen posible egiten (geroago ikusi bazen ere EHUn 5 urtez atxiki bezala egondako bitarteko irakasle kontratatuei aukera hori ireki zitzaiela).

Jarraitu Aldi baterako irakasle-ikertzaileentzako seiurtekoak 2022ko deialdian! irakurtzen →

Ostiral honetan erretiroa hartzeko plan berria aztertzeko eta salatzeko bilera irekia eta kontzentrazioa

Ostiral honetan, azaroaren 4an, aurreko astean Donostian egin genuen bezala, Gasteizko campusean bilera irekia eta kontzentrazioa egingo dugu erretiroa hartzeko plan berria aztertzeko eta salatzeko .

12:00 – Bilera irekia Elurreta eraikinaren 201 gelan (2. solairuan)

13:00 – Kontzentrazioa Elurreta eraikinaren aurrean

Komunikatua irakurri

Jubilazio akordioa deusezteari ez!

Plantilla egonkortu eta gaztetu

Donostiako kontzentrazioa
Donostiako bilera irekia

Jubilazioak. UPV/EHUko Gobernu Kontseilua osatzen duten pertsonei gutun irekia

EHUren Gobernu Kontseiluaren aurreko kontzentrazioa

LAB sindikatutik UPV/EHUko Gobernu Kontseiluko kideengana jo dugu 2022ko urriaren 20rako deitutako bilkuraren gai-zerrendako 5. puntuaren berri emateko.

UPV/EHUko zuzendaritzak aldez aurretik langileen legezko ordezkariekin adostu ez diren lan-baldintzak inposatu nahi dizkie AZPei eta Irakasle eta Ikertzaileei. UPV/EHUko Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Plan gisa aurkezten duena (I. fasea): Erretirora igarotzeko neurriak izeneko dokumentua, Erretiroa UPV/EHUn tratatzeko Batzorde Teknikoaren Erabaki Proposamena izenburuarekin eta egoera horretara igarotzearekin lotutako beste neurri batzuekin, UPV/EHUrako baliabideak arrazionalizatzeko plan bat onartzea sindikatuei uztailean eta irailean aurkeztu zitzaien dokumentua da.

Jarraitu Jubilazioak. UPV/EHUko Gobernu Kontseilua osatzen duten pertsonei gutun irekia irakurtzen →