Kategoriaren artxiboa: IRI

Gipuzkoako Ingeniaritza eskolan gertatutakoaren aurrean LABen adierazpena

Atzo, maiatzak 5, Gipuzkoako Ingeniaritza eskolan gertatutakoa kezka handiz hartzen du LABek. Izan ere, ikasle talde bat kexu zegoen irakasgaiaren ebaluazioa gogorra zela eta. Ikasle kontseilutik kexa egin zen modu formalean eta oraindik kexaren ebazpen-prozesua ez dago itxita. Testuinguru honetan atzo ikasle talde handi bat sartu zen eskolan baita irakasle baten bulegora ere kanpoan ikasleak oihuka zeudela. Beste irakasle batzuek bere bulegoetan itxi behar izan zuten tentsio egoeraren aurrean. Langile hauen kontrako ikasleen jokabidea guztiz onartezina dela iruditzen zaigu.

Jarraitu Gipuzkoako Ingeniaritza eskolan gertatutakoaren aurrean LABen adierazpena irakurtzen

A22an Greba! Zerbitzu Publikoaren alde: enplegua egonkortu!

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) langileon artean ezegonkortasuna eta prekarietatea dira azken hamarkadetan pairatzen ari garen sindemia. Sindemia hau sorrera eta eratorri erabat politikoa duen langile eta zerbitzu publikoen aurkako erasoa da.

Eraso honen helburu edota ondorioak agerian dira aspaldi; alde batetik zerbitzu publikoak murriztu eta pribatizatzeko dinamika estrategia neoliberaleko ardatz eta helburu nagusienetarikoa da. Bestetik ondorio nagusia prekarietatea da. Errealitate multidimentsional eta gordin honen adibide dugu UPV/EHU; hamarkadetako behinbehinekotasuna, karrera profesionalik gabeko enplegu publikoa eta soldata-diskriminazioa kasu.

Jarraitu A22an Greba! Zerbitzu Publikoaren alde: enplegua egonkortu! irakurtzen

Kontzentrazioak: Zerbitzu publikoen alde, enplegu publikoa sortu eta kontsolidatu

 “Zerbitzu publikoen alde, enplegu publikoa sortu eta kontsolidatu”  lelopean, LAB, Steilas, CCOO eta ELA sindikatuek Greba deitu dute datorren apirilaren 22rako. Bada, deialdi horrekin lotuta, bihar, elkarretaratzeak egingo dira lantokietan. Horrela, UPV/EHUn ere ematen den egoera hau salatzeko, unibertsitateko langile guztiei, ondoren adierazitako ordu eta tokietan burutuko diren ordu laurdeneko kontzentrazioetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. 

KONTZENTRAZIOAK

LEIOA : Mikel Laboa plazatik Errektoretzara 11:00etan

DONOSTIA: Carlos Santamaria zentroan 11:00etan

GASTEIZEN: Elurreta eraikinean 12:00etan

LABek sostengatutako galderak eta jasotako erantzunak klaustroan

2021eko martxoaren 25ean egindako Klaustroan Aldezlearen txostena eta EHUko Gobernu taldeak prestatutako 2020/2021erako jarduera programa aurkeztu dira. Programa honen harira, EHUko komunitateari afektatzen gaituzten gai batzuren inguruko galderak bidali ziren klaustrokide diren LABeko afiliatu batzuen partetik, puntu batzuei buruzko zalantzak plazaratzeko baita konpontzeko dauden arazo batzuk mahai gainean jartzeko ere.

Honako hauek dira planteatutako galderak (letra lodiz) zein jasotako erantzunak ere (letra mehez):

Jarraitu LABek sostengatutako galderak eta jasotako erantzunak klaustroan irakurtzen

LABek berriro ere bat egiten du doktoretza aurreko ikertzaileen mobilizazioekin

LABek, aurrekoetan bezala, doktoretza aurreko ikertzaileen asanbladak, martxoaren 24an, asteazkena, 13:00etan, Ibaetako campuseko Barriola gelategian deitutako kontzentrazioarekin bat egiten du. Izan ere, beraien aldarrikapenak LABek defendatzen duen ikertzaileentzako aldarrikapen zerrenda orokorrean jasota daude. UPV/EHUko langileei deia egiten diegu kontzentrazio honetara joateko.

Jarraitu LABek berriro ere bat egiten du doktoretza aurreko ikertzaileen mobilizazioekin irakurtzen

Ikertzaileak, soldata egokitzapena, kontratuen luzapenak eta plaza iraunkorrak

Doktoretza aurreko ikertzaileen soldaten egokitzapenaren auziak aurrera jarraitzen du. Doktoretza aurreko ikerlarien soldatak 2019ko martxoaren 16tik Estatuan indarrean dagoen EPIPFak (doktoretza aurreko ikertzaileen estatutuak) ezarritako gutxienekoetara egokitu ez zituztenez, LABek dei egin zuen jaso ez zituzten zenbatekoak erreklamatzera eta halaxe egin zuten hainbat ikertzailek. Harrezkero, erreklamatzaileen aldeko hainbat sententzia egon dira EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aldetik. Hala ere, UPV/EHUk sententzia hauek errekurritu ditu Madrilgo Auzitegi Gorenean. Bere langileen aldeko neurriak hartzeko oinarri juridikoa falta duela izan ohi da UPV/EHUren ohiko argumentua beste gatazka batzuetan. Justizia Auzitegi Nagusiaren aldeko epaiak ez dira, nonbait, ikerlari hauei legez dagozkien diruak ordaintzeko nahikoa oinarri juridiko. Ikusten denez, aurreko errektoretza taldeen praktika oker berarekin jarraitzeko hautua egin du honako taldeak ere: langileek lortutakoaren kontra jo, beren interes eta eskubideen aurka eginez.

Jarraitu Ikertzaileak, soldata egokitzapena, kontratuen luzapenak eta plaza iraunkorrak irakurtzen

Sindikatuok greba egingo dugu, apirilaren 22an, EAEKo sektore publiko osoan

EAEko administrazioetan enpleguaren egoera gero eta kezkagarriagoa da. Enplegu publikoaren suntsiketa, ezegonkortasuna eta bere sorrerarako borondaterik eza sintoma gero eta larriagoak dira, eta eragin negatiboa dute langile publikoen lan-baldintzetan. Ez dugu gehiegikeriarik esaten gobernuak zerbitzu publikoak kontzienteki ahultzen ari direla baieztatzean. Ildo horretan, azken urteotan pribatizatuz joan diren zerbitzu publikoak kontaezinak dira, eta horietako asko ezinbestekoak dira bizitzari eusteko.

Jarraitu Sindikatuok greba egingo dugu, apirilaren 22an, EAEKo sektore publiko osoan irakurtzen