Kategoriaren artxiboa: IRI

Unibasqen aurrean kontzentratu gara aldi baterako irakasle-ikertzaileek seiurtekoak eskatzeko eskubidea aldarrikatzeko

Atzo, otsailaren 23an, irakasle-ikertzaile talde bat Unibasqen egoitzaren aurrean bildu ginen “Unibasq, UPV/EHU, aldi baterako irakasle-ikertzaileen diskriminaziorik ez! Seiurtekoak ikertzen duten guztiontzat” lelopean.

Jarraitu Unibasqen aurrean kontzentratu gara aldi baterako irakasle-ikertzaileek seiurtekoak eskatzeko eskubidea aldarrikatzeko irakurtzen

Unibasq, EHU: aitortu seiurtekoak aldi baterako irakasle-ikertzaileei! Zeren zain zaudete?

Kontzentrazioa Unibasq-en aurrean, Gasteizen, otsailaren 23an

Aldi baterako irakasle eta ikerlarien kolektibo osoari ikerketa seiurtekoak errekonozitu eta ordaintzeko azken asteetan irekitako aukeraren inguruan modu argian posizionatzeko eskatzen genien EHUko eta Unibasq-eko zuzendaritza taldeei gure aurreko komunikatuan [1]. Egoera aztertzen ari zirela eta gaiaren inguruko erabaki bat hartzeko denbora gehiago behar zutela iradoki zitzaigun, hain zuzen ere, urtarrilean irakasle-ikertzaileen errektoreordearekin izandako Plangintza Batzordean.

Jarraitu Unibasq, EHU: aitortu seiurtekoak aldi baterako irakasle-ikertzaileei! Zeren zain zaudete? irakurtzen

Aldi baterako seiurtekoen inguruko jarrera argi bat eskatzen diogu EHUko zuzendaritzari

Seiurtekoak ikerketa merituak dauzkaten guztiontzat!

Dakizuenez, irakasle eta ikertzaile ez iraunkorrek seiurtekoak eskatzeko aukera ireki da eta Estatuko unibertsitate batzuetan aukera hori bideratu dute ANECArekin adenda bat sinatuz (Euskal Herriko kasuan, NUPen bertan).

EHUri dagokionez, Unibasq eta ANECAren artean sinatu beharko litzateke adenda hori, baina, oraingoz, ez dago adendarik eta,  gainera, egoeraren inguruko jakinarazpenik ere ez zaie igorri EHU edo Unibasq-etik interesa izan dezaketenei.

Jarraitu Aldi baterako seiurtekoen inguruko jarrera argi bat eskatzen diogu EHUko zuzendaritzari irakurtzen

Aldi baterako irakasle-ikertzaileek seiurtekoak eskatzeko aukeraren aurrean

Jarri zure zentroan!!!

Badirudi momentu erabakigarri batean aurki gaitezkeela. Izan ere, ematen du LABetik hainbeste denboran borrokatutako seiurtekoak eskatu eta lortutakoak kobratu ahal izateko aukera ireki daitekeela. ANECAk eskubide hau onartu du eta orain unibertsitate bakoitzaren esku dago bide hau zabaltzea edo ukatzea. Gure kasuan, UPV/EHU eta UNIBASQen esku dago aukera hau zabaltzea, Estatuko beste unibertsitate batzuk jadanik egin duten moduan.

Jarraitu Aldi baterako irakasle-ikertzaileek seiurtekoak eskatzeko aukeraren aurrean irakurtzen

Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du doktoretza aurreko formazioko ikertzaileen soldatak 2019ko martxoan egokitu behar zirela

Formazioko doktoretza aurreko ikertzaileen 2019ko martxoan onartutako estatutuan (EPIPF) ezartzen ziren soldata minimoak ordaintzen ez zirenez LABek zenbait erreklamazio aurkeztu zituen 2020ko martxotik aurrera. Erreklamazio horietan ikertzaile bakoitzari zor zitzaion dirua eskatzen zen. Lehenengo instantzian jasotako hasierako sententziak gure erreklamazioaren aurkakoak izan badira ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bi sententzietan arrazoia eman digu: EPIPF indarrean sartu zen unean egokitu behar ziren soldatak.

Jarraitu Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du doktoretza aurreko formazioko ikertzaileen soldatak 2019ko martxoan egokitu behar zirela irakurtzen

Irakaskuntza esleitzeko araudi berria onartuta, LABen balorazioa

Abenduaren 17an izandako Gobernu Kontseiluan irakaskuntza esleitzeko araudi berria onartu da. Hara eraman baino lehen, ibilbide luzeegia izan du testu honen eztabaidak sindikatuekin. Izan ere, urte bat baino gehiago igaro da eztabaida hasi zenetik behin betiko bertsiora izan arte. 2019ko urrian, ekarpenak egiteko gonbidapena LABen irakasle eta ikertzaile afiliatuei luzatu ostean, hainbat izan dira buruturiko bileretara LABetik eramandako proposamenak. Horietako batzuk gehitu dira, araudia hobetzea bideratuz. Onartu berri den araudia guk nahi izango genukeena ez bada ere, hainbat alderditan hobekuntzak baditu:

Jarraitu Irakaskuntza esleitzeko araudi berria onartuta, LABen balorazioa irakurtzen

Osagarriak: iruzur gehiagorik ez! Urtean, dagokion deialdia!

UPV/EHUko ordainsari-osagarri gehigarrien ibilbidea oztopoz beteta egon da ia hasieratik: etenak (2011tik 2014era, lau urtetan zehar ez ziren deituak izan), murrizketak (2015ean ezarri zen ebaluazio protokoloaren formula, lehenengotik aurrera, ebaluazio aldi bakoitzean osagarri bat baino gehiago igotzea galaraziz) eta eragin ekonomikoen atzerapenak (deialdia-ebaluazioa-ordainketa tartea 2 urtera luzatuz B-A osagarrientzat). Orain, ebaluazio protokoloaren inguruan azken urteotan bizi izan dugun auzia aitzaki hartuta beste atzerapen bat gehitu nahi digute, urteko osagarrien deialdia urtebete atzeratuz.

Jarraitu Osagarriak: iruzur gehiagorik ez! Urtean, dagokion deialdia! irakurtzen

Erretiro partzialaren plana luzatzeko akordioa onartu da Mahai Negoziatzailean

Atzo, ekainaren 16an, UPV/EHUko Lan Kontratadunen AZP eta IRIren negoziazio batzordean 2018ko abenduaren 5ean onartutako lan kontratadunen erretiro partzialerako planaren indarraldia luzatzeko akordioa onartu zen.

Araudiari egokitzeko bigarren akordio hau CCOO, UGT eta Madrilgo Gobernuak 2011n sinaturiko eta lan-eskubideen murrizketa ekarritako pentsio-erreformaren ondorioa da. 2018an, indarrean zegoen planaren lehenengo “egokitzapena” egin behar izan genuen; alde batetik, erretiro partzialera heltzeko adina urtez urte igo eta, bestetik, erretiroa eskatzen duen langileak egin beharreko lan-jarduna handitu baita (jardunaren %25etik %50era). Lan-erreformaren aurka bageunden ere, LABek akordio hori sinatu zuen, egonkortasuna aitortuta edo 6 urteko antzinakotasuna duten langileei aplikagarria izatea lortu baikenuen. Hildo berean, LABek ez ditu ez 2015eko eta 2019ko erretiroaren pizgarrien akordioak sinatu, horietan eskubide hori ez baitzaie behin behineko langileei aitortzen.

Jarraitu Erretiro partzialaren plana luzatzeko akordioa onartu da Mahai Negoziatzailean irakurtzen