Kategoriaren artxiboa: IRI

Osagarrien egoera: argibide batzuk

CCOO sindikatuak abiarazitako prozesu judizialak beste urrats bat eman du, Euskadiko Epaitegi Gorenak ontzat eman baititu 2018ko protokoloa eta deialdia (2017 arteko merituak ebaluatzekoak zirenak, alegia). Honek desblokeatu du deialdi horren ebaluazioa. Horiek horrela, bi deialdiak 2018koa eta 2019koa “bizirik” daude eta egun hauetan zuetako batzuk hasi zarete jasotzen deialdi horietan egindako eskaeren ebaluazioak.

Jarraitu Osagarrien egoera: argibide batzuk irakurtzen

LABen eskaerak ikasturte berriaren irakaskuntzari buruz

Covid-19aren pandemiak sortutako larrialdi egoerak lan modua moldatzera behartu gintuen EHUko langileoi, non ikasleek ikasturtea erarik normalizatuenean jarraitzea lehentasuna zen. Martxoan irakasleok ekin genion irakaskuntza moldatzeari klaseak online eman ahal izateko. Handik gutxira ebaluazioa ere online modalitatera moldatu genuen. Honek guztiak gainesfortzua ekarri die irakasle gehienei, baita kontziliazio arazoak eta teknologiarekiko arrakalak ere askori, LABen afiliatuei zuzendutako inkestaren emaitzetan ikusi genuenez.

Jarraitu LABen eskaerak ikasturte berriaren irakaskuntzari buruz irakurtzen

EHU eta PCR testak: eman ta zabal zazu?

Aukera ezin hobea galdu da unibertsitate publikoak jendartearen premiazko beharrei erantzuteko, hainbestetan errepikatzen den gizartearen zerbitzuan egotearen izaera erakusteko eta EHUko ikertzaileek egiten duten lana nabarmentzeko.

Covid-19 pandemiagatik alarma estatua ezarri eta egun gutxitara EHUko ikertzaile talde batek, beste ikerketa-zentro batzuetako ikertzaileekin batera, prozedura berri bat garatu zuten PCR testak egin ahal izateko. Denbora errekorrean garatzea lortu zuten, lan-ordu asko sartuz eta auzolanean antolatuta. Apirilaren 8an EHUko Campusa aldizkarian iragarri zenez, prozedura honen berariazkotasuna % 100koa da eta sentsibilitatea %92koa. Gainera, erabiltzen diren kit komertzialak baino askoz merkeagoa da, test bakoitzak 15 bat euroko kostua izanda. Aste bat beranduago EHUk jaso zuen test horiek egiteko Carlos III Osasun Institutuaren baliozkotasuna. Ikertzaileen arabera, prozedura berri honi esker, EHUk eguneko 500-1000 test egin ahal izango luke eta, PCRak egiteko ekipoak dauzkaten EAEko laborategi guztiak koordinatuta, eguneko 10.000 test egitea posiblea izango litzateke.

Jarraitu EHU eta PCR testak: eman ta zabal zazu? irakurtzen

Test masiboak eta osasuna bermatu langile guztiei

Iragan asteko ostegunean Campus arteko Segurtasun eta Osasun Batzordea bildu zen Zuzendaritzak prestatutako UPV/EHUren aurrez aurreko jardunera itzultzeko Plana, COVID-19ak eragindako osasun alertaren ondorioz ezarritako konfinamenduaren ostean  izeneko dokumentua aurkezteko. 

Bileran, LABek planean planteatzen ziren hainbat gai negoziatu beharrekoak zirela aldarrikatu zuen. Zoritxarrez, beste behin ere, Errektore Taldeak ez duela negoziatzeko borondaterik argi utzi du: egun bateko epea eman zuen ekarpenak egiteko eta, beste bilerarik egin gabe, astelehenean bertan Plana ezagutzera eman zuen, LABek egindako ekarpen gutxi -eta ez funtsezkorik- onartuta.

Jarraitu Test masiboak eta osasuna bermatu langile guztiei irakurtzen

Europako Sententziak ez du interinoen finkotasuna aitortzen

Borroka sindikala, egonkortasuna lortzeko ezinbestekoa

Gaur, martxoaren 19an, Europako Justizia Epaitegiak argitaratu berri du administrazioko langile interinoei dagokien sententzia. Lehenengo irakurketa batek berresten du UPV/EHUko LABek behin eta berriz esan duena: unibertsitateko behin-behinekotasun arazoaren irtenbidea ez da etorriko berez epaitegietatik, ekintza sindikalak orain arte bezala eragin eta eragingo duen borrokaren bidez baizik.

Jarraitu Europako Sententziak ez du interinoen finkotasuna aitortzen irakurtzen

Aldi baterako ikertzaileen inguruko negoziazio mahaiaren bilera

LABek bat egiten du doktoretza aurreko ikertzaileek antolatutako kontzentrazioarekin, ostiralean, hilaren 14an, 17:30etan (aurreratuta), Bilboko Bizkaia Aretoan

Atzo, otsailak 12, Irakasle-ikertzaileen (IRI)  negoziazio mahaia bildu zen ikerketako Errektoreordearekin eta IRIko Errektoreordearekin. Bileran, aldi baterako ikertzaileentzako araudi-proposamen bat aurkeztu zen. Dokumentuan, hiru gai garrantzitsu zeuden, guztiak soldatei buruzkoak:

1.- Ministerioaren deialdietako doktoretza aurreko ikertzaileen soldatak EPIPFera (Estatuto del personal investigador predoctoral en formación) egokitzea.

2.- EHUren deialdiko doktoretza ondoko kontratuaren soldata Eusko Jaurlaritzaren deialdikoarekin parekatzea, kopurua nabarmen jaitsiz.

3.- Ikertzaile Kontratatuen (IK/PIC gazteleraz) soldata jaistea; IK doktoreei irakasle atxikien soldata esleituko litzaieke, eta doktore ez direnei laguntzaileena.

LABek, beste behin, adierazi zuen beharrezkoa dela lan-hitzarmenaren ikertzaileei dagokien atalaren gaineko negoziaziori ekitea, aipatu atala zaharkituta dagoelako.

Jarraitu Aldi baterako ikertzaileen inguruko negoziazio mahaiaren bilera irakurtzen

U30 UPV/EHUn GREBA OROKORRA: Gehiengo sindikalaren adierazpen bateratua

Urtarrilaren 30erako eginiko greba orokorraren deialdia dela eta, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok, Euskal Herriko Unibertsitatean gehiengo sindikala osatzen dugunok, deialdi horrekin bat egitea erabaki dugu, lan, pentsio eta bizitza duinaren alde. Hiru arrazoi nagusi ditugu: lehena, pentsioena, denon afera delako, oraingo pentsiodunena nahiz etorkizunekoena; bigarrenik, lan baldintza duinen aldeko borroka ezinbestekoa delako, eta borroka biak uztartuak daude; hirugarrenik, eskubide sozialak bermatu egin behar direlako.

Jarraitu U30 UPV/EHUn GREBA OROKORRA: Gehiengo sindikalaren adierazpen bateratua irakurtzen

Doktore aurreko ikertzaileen soldaten egokitzapena

Dakizuenez, 2019ko martxoaren 16an sartu zen indarrean doktoratu aurreko ikertzaileen estatutua (EPIF). Arau horrek ministerioen, autonomia erkidegoen, unibertsitatearen eta erakunde pribatuen formaziorako kontratuei eragiten die.

EPIFek langile horien gutxieneko soldatak (gordinak) ezartzen ditu:

  • Lehen eta bigarren urteak: 16.127,58 €urtean (1.151,97 € 14 ordainsaritan)
  • Hirugarren urtea: 17.279,50 €urtean (1.234,25 € 14 ordainsaritan)
  • Laugarren urtea: 21.599,48 €urtean (1.542,82 € 14 ordainsaritan)
Jarraitu Doktore aurreko ikertzaileen soldaten egokitzapena irakurtzen

Irakasle egonkorren kontratu-luzapena

2023ko abuztuaren 31ra arte kontratua luzatu zaie 3/2004ko Unibertsitateen Legearen arabera EHUn irakasle lankide edo behin behineko gisa kontratatutako –eta egonkortasuna onartuta duten- irakasleei. Kontratuen amaieraren geroratze berria Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorretako 13/2019 Legearen 13. Xedapen gehigarrian jasotzen da.

Jarraitu Irakasle egonkorren kontratu-luzapena irakurtzen

Ebaluazio hezitzailea iruten II. Jardunaldiak

Hezkuntza Sistema Propioa iruten ari gara. Ez dira gutxi, herri gisa Euskal Herriko ikastetxeetan garatzen ari garen proiektuak: hezkidetza, euskara eta euskal kulturaren transmisioa, inklusioa, kulturartekotasuna, pedagogía aktiboak,…Baina maiz koxka batekin topo egiten dugu, ebaluazioa. Nola gainditu eskema zaharrak? Nola apurtu azterketa-nota binomioa? Zer egin selektibitatea, baxoa eta sistemak inposatzen dizkigun oztopoekin?

Ez da erraza Ebaluazio Hezitzailea egitasmotik errealitatera eramatea. Orain hiru ikasturte Ebaluazio Hezitzailea Iruten topaketak egin genituen Oronan. Adituen laguntzaz Ebaluazio eraldatzeko marko teorikoa osatu genuen, orain praktikan Ebaluazio Hezitzailerantz hainbat ikastetxe egiten ari den eraldaketa ezagutzeko aukera izango dugu. Haur Hezkuntzatik Unibertsitatera Ebaluazio Hezitzailea posible dela erakusteko jardunaldiak izango dira. Haur eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko adibideak ezagutuko ditugu. Eraldaketa orokor baten haziak landatuta daude.

Jarraitu Ebaluazio hezitzailea iruten II. Jardunaldiak irakurtzen