Kategoriaren artxiboa: LAB EHU

EPEaren amaierako urratsak: neurri ausartak eta eraginkorrak behar ditugu EHUko TEKAZEL langileok

Azkenean, 2019-2022ko EPEaren amaierara iritsi garen honetan, LAB-EHUko TEKAZEL ataleko Sail Sindikaletik gogoeta batzuk helarazi nahi dizkizugu.

2022. urtearen erdialdean 2019-2022ko EPE bateratua negoziatzen hasi ginenetik, hainbat akordio sinatu dira sindikatu batzuen eta Administrazioaren artean. Horietako esanguratsuenak, 2022ko ekainaren 30ekoa eta 2019-2022ko EPEaren Oinarri Orokorrak eta Espezifikoak. Akordio hauetaz gain, bukaera honetan, eragina duten eta EHAAen 2018/05/21ean argitaratu ziren funtzionarioen Zerbitzu Betekizunen (ZB) eta lan-kontratudunen Eginkizun Esleipenen (EE) eta EHAAen 2018/05/16an argitaratu zen Lan-poltsen araudiak ezin ditugu aipatu gabe utzi.

Jarraitu EPEaren amaierako urratsak: neurri ausartak eta eraginkorrak behar ditugu EHUko TEKAZEL langileok irakurtzen

Eusko Jaurlaritza, mugitzeko ordua da

2024. urtea hauteskunde urtea izan zen eremu batzuetan. Azaroan EHUko errektorea aukeratzeko hauteskundeak izan ziren, eta urtarrilaren amaieran lanean hasi zen Errektoretza talde berria. Guztiok dakigunez, ez dira gutxi EHUn konpontzeko arazoak eta aurrean dauzkagun erronkak. Ikusiko dugu hurrengo hilabeteetan zein proposamen eta bide irekitzen diren hainbat egoerari aurre egiteko. LAB sindikatuak jarrera eraikitzailearekin ekingo dio garai berri honi, beti ere jarrera kritiko eta irmo batekin, bai langileen defentsan baita unibertsitate publikoaren defentsan ere. Irakasle eta ikertzaileen errektoreordeari zein gerenteari helarazi dizkiegu lantzeko gaien zerrenda eta egun hauetan lehenengo bilerak garatzen ari gara. Gaien artean arduraldi partzialeko ordezko irakasleen egoera prekarioak lehentasuna dauka, besteak beste.

Jarraitu Eusko Jaurlaritza, mugitzeko ordua da irakurtzen

LABen negoziazio gaien proposamena TEKAZEL kolektiborako

Errektore gisa sartu berri den Joxerramon Bengoetxearen taldeko Javier Varona Gerentea EHUko TEKAZEL eremuko sindikatuekin bilerak egiten ari da, pertsonaleko Gerenteorde Beatriz Urrutiarekin batera.

LABen TEKAZEL eremuko ordezkaritza atzo bildu zen talde berriaren arduradunekin. Aldez aurretik, arduradun biei, bileran jorratu genuen proposamena helarazi genien. Bertan, LABen ustez EHUko TEKAZEL langileontzat garrantzitsutzat jotzen ditugun gaiak barneratzen saiatu gara.

Aipatu idatzian, gai premiazkoen inguruan, LABek egin dituen proposamenak azaltzen dira:

Jarraitu LABen negoziazio gaien proposamena TEKAZEL kolektiborako irakurtzen

Lan ikuskaritzari indarkeria matxistari aurre egiteko politika eraginkorrak exijituko dizkio LABek

Indarkeria Matxisten aurkako Nazioarteko Egunean mobilizazioak egingo ditu LABek Gasteizen eta Iruñean, EAEko eta Nafarroako lan ikuskaritzen aurrean.

LABek urteak daramatza, sindikalismo feministaren bidetik, indarkeria matxista estrukturala dela azpimarratzen eta lan munduan gertatzen diren erasoak salatzeko eta indarkeria mota guztiei aurre egiteko tresnak eraikitzen; urteak, “Lantokiak aske” aldarrikatzen: enpresaz enpresa protokolo eraginkorren alde borrokatzen eta instituzioak interpelatzen, dagokien ardura har dezaten lehen mailakoa izan beharko litzatekeen arazo politiko eta sozial honetan.

Lantokietako indarkeria matxista ezkutuan mantentzen den errealitatea da: lanik gabe gelditzeko mehatxua beti dago horren atzean, eta, horregatik, indarkeria ez da behar beste salatzen ezta aditzera ematen ere. Mehatxuak eta zigorrak askotarikoak dira: kaleratzeak, ordutegi aldaketak, kontziliaziorako neurriak ez baimentzea, lanpostuz inoiz ez aldatzea, lekualdaketak, edukiz hustu lana, emakumeen* lana gutxiestea… Indarkeria matxista dimentsio eta aurpegi ezberdinak dituen zigor-sistema oso bat da; egiturazkoa eta sistema heteropatriarkal kapitalistaren tresna da, emakumeak* menpean mantentzeko.

Jarraitu Lan ikuskaritzari indarkeria matxistari aurre egiteko politika eraginkorrak exijituko dizkio LABek irakurtzen

LABen iritzia errektoregaien programen aurrean: EHUko TEKAZELen lan baldintzak

EHUko errektoretza taldea aukeratzeko hauteskundeak azaroaren 26an izango dira. Aukeratua izango den taldeak, hurrengo sei urteetan EHUko norabidea markatzeko aukera izango du, neurri batean bada ere, unibertsitate publikora bideratzen den finantziazioa beste instituzioen eskuetan bait dago, bereziki, Eusko Jaurlaritzaren eskuetan. Hala ere, EHUko errektoretza taldeen politikek, baita erabakiak hartzeko eta gaiak kudeatzeko moduek ere, garrantzi handia daukate. Unibertsitateak euskal jendartearen garapenean egiten duen ekarpenean, gizarteari ematen dion zerbitzuan, zein EHUko langileen lan-baldintzetan eragin handia daukate errektoretza talde batek ala besteak hartutako erabakiek.

Jarraitu LABen iritzia errektoregaien programen aurrean: EHUko TEKAZELen lan baldintzak irakurtzen

LABen iritzia errektoregaien programen aurrean: EHUko irakasle-ikertzaileen lan-baldintzak

EHUko errektoretza taldea aukeratzeko hauteskundeak azaroaren 26an izango dira. Aukeratua izango den taldeak, hurrengo 6 urteetan EHUko norabidea markatzeko aukera izango du, neurri batean bada ere. Unibertsitate publikora bideratzen den finantziazioa beste instituzioen eskuetan dago, bereziki, Eusko Jaurlaritzaren eskuetan. Hala ere, EHUko errektoretza taldeen politikek, baita erabakiak hartzeko eta gaiak kudeatzeko moduek ere, garrantzi handia daukate. Unibertsitate publikoak euskal jendartearen garapenean egiten duen ekarpenean, zein EHUko langileen lan-baldintzetan eragin handia daukate errektoretza talde batek ala beste batek hartutako erabakiek.

Jarraitu LABen iritzia errektoregaien programen aurrean: EHUko irakasle-ikertzaileen lan-baldintzak irakurtzen

LABen EHUko balorazioa azken lau urteei buruz, irakasle eta ikertzaileen lan-baldintzen ikuspegitik

EHUn azken 4 urteek mugarri garrantzitsuak izan dituzte irakasle-ikertzaileen kolektiboaren lan-harremanen ikuspegitik. Aipagarrienak honako hauek dira: ordezkoak kontratatzeko politikaren aldaketa, kolektiboa prekarizatu duena eta gainerako irakasle-ikertzaileei eragin diena; erretiro-akordioak haustea eta horren inguruko gutxieneko akordio berri bat in extremis sinatzea; ikertzaileen kolektiboaren inguruko akordioak eta ez-betetze partzialak; Errektoretzak osagarriei buruz izan duen immobilismoa; seiurtekoak eskatzeko eta kobratzeko eskubidea partzialki aitortzea sententzia judizialen bidez; … Lau urte hauetan zehar, Errektoretza momentu batzuetan negoziatzera behartuta egon den arren, horretarako borondatea eta akordioen betetze-maila eskasa izan da. Aldiz, errektoretzaren ohiko jokaera langileen eskubideen aurkako gaiak auzitegi goreneraino eramatea izan da, eta, kasu gehienetan galtzeko, ikertzaileen hainbat demanda, aldi baterako langileen seiurtekoak, bosturtekoak,… Errektoretzaren eta plantillaren zati handi baten arteko desadostasun-urte hauetan, aipatutako alderdiei eta beste alderdi batzuei dagokienez, LABen oso positibotzat jotzen dugu UPV/EHUko langileen jarrera, grebak jarraipen handiarekin egitera iritsi baitira.

Jarraitu LABen EHUko balorazioa azken lau urteei buruz, irakasle eta ikertzaileen lan-baldintzen ikuspegitik irakurtzen

Klaustroan errektoregaiei LABek sostengatutako galderak eta jasotako erantzunak

Azaroaren 11n Klaustroko saioa egon zen non errektorerako bi hautagaiek beren programa aurkeztu zuten. Programaren inguruko galderak egiteko aukera baliatu genuen EHUn dauzkagun egoera eta arazo batzuen inguruan gure kezkak plazaratzeko eta errektoregaien erantzunak jasotzeko. Galdera eta erantzun guztiak Klaustroko foroan ikusgai daude.
Hauexek dira bideratu genituen galderak eta jasotako erantzunak:

Irakurri galderak eta erantzunak ->

Urriak 21: Genozidioa Stop! EHUko langile eta ikasleak Palestinarekin! Goizeko eta arratsatsaldeko deialdiak

Gaur goizean, urriak 21ean, Gernika-Palestina ekimenaren barruan EHUko campusetan egin ditugu elkarretaratzeak. Palestinak elkartasuna eta konponbideak behar ditu, eta nazioarteko komunitateari genozidioa nahiz okupazioa amai dadin presio mekanismoak areagotzea dagokio. Arratsaldean hiri eta herrietan udaletxeen aurrean elkarteratzeak egongo dira, begiratu azpian.

Donostian
Jarraitu Urriak 21: Genozidioa Stop! EHUko langile eta ikasleak Palestinarekin! Goizeko eta arratsatsaldeko deialdiak irakurtzen

Urriak 21: Genozidioa Stop! Palestinarekin elkartasuna!

Palestinak elkartasuna eta konponbideak behar ditu, eta nazioarteko komunitateari genozidioa nahiz okupazioa amai dadin presio mekanismoak areagotzea dagokio. Mezu honen bitartez, LABek, datorren astelehenean urriak 21, Gernika-Palestina ekimenaren barruan EHUko campusetan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera animatzen zaitu.

  • Leioa: Mikel Laboa plazan, 13:00etan
  • Donostia: Carlos Santamarian, 13:00etan
  • Gasteiz: Errektoretzan, 13:00etan
  • Bilbo: Torres Quevedo Ingeniaria plazan, 13:00etan
  • Eibar: Ingeniaritza eskolan, 11:00etan

Arratsaldean: herriz-herri elkarretaratzeak ere egingo dira.

Gernika-Palestinaren adierazpena

GENOZIDIOA STOP!

Informazio gehiagorako: Gernika-Palestina herri ekimenaren web orrialdea https://www.gernikapalestina.eus