LABek jarraituko du finantzaketa, soldata eta erretiro-plan duinak eskatzen

Gai hauek ere badira LABen lehentasuna: UPV/EHUren finantzaketa, langileen erosteko ahalmena berreskuratzea eta bidezko erretiro-plana:

UPV/EHUko finantzaketa

EHUren finantzaketa

2012 eta 2021 arteko epean Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak % 29 gora egin duen bitartean, EHUri bideratutako ekarpena % 5 soilik handitu da. Gainera unibertsitate lehiakide pribatuei emandakoa bikoiztu da eta Euneiz moduko ekimen elitista berriak elikatu dira. Horrek agerian uzten du Jaurlaritzarentzat unibertsitate publikoaren garrantzia geroz eta txikiagoa dela. Unibertsitate publikoarentzako finantzaketa nahikoa eskatzen jarraitzea ezinbestekoa izango da hurrengo urteetan ere.

Erosahalmena

2008 urtetik sektore publikoko langileok izan ditugun soldata gorabeherak, % 7,5eko igoera gordin metatuarekin, KPIaren igoeratik urrun geratu dira (% 31,3 EAEn). Erosahalmena berreskuratzea LAB sindikatuaren aldarri nagusienetakoa da, horren alde borrokan arituko gara.

Gehigarrizko Ordainsari Osagarriak

2007an Ordainsari Osagarriak onartu zirenetik, diru-sariaren kopuruak ez dira inoiz eguneratu. Ordutik hona pasa diren 15 urteetako inflazioa kontuan hartuta, berebizikoa da kopuru horiek eguneratzea, gutxienez % 31 igota. Osagarrien deialdiak urte bakoitzeko hasieran egin behar dira, hurrengo urtarriletik aurrera kobratzen hasi ahal izateko.

Erretiroa

Errektoretzak alde bakartasunez proposatu eta Gobernu Kontseiluak onartutako erretirorako plan berria EHUren historian langileok jaso dugun kolperik latzena izan da eta horri aurre egiteko LABek auzia epaitegietarako bidean jarri du. Erretiroa hartzeko baldintzak okertuz eta jubilazio adina atzeratuz, irakaslegoa zaharragoa izango da eta kaltetuak erretirotik gertu daudenak ez ezik, haien lanpostuak egonkortzeko itxaroten daudenak ere izango dira. Pasa den abenduko deialdira, esaterako, ez da IRI laboral bakar bat ere aurkeztu (funtzionarioak 15), aurreko urteetan, batez beste, 35 IRI laboral inguru aurkezten zirenean. Honek plan berriaren erabateko porrota erakusten du, eta LABek bere indar guztiak jarriko ditu, azken hilabeteetan kontzentrazio eta mobilizazio kanpainan egin dugun bezala, erretirorako plan duin bat lortzeko, azken lan urteetako lan-zama arintzeko eta plantilla gaztetzeko helburuekin.

EGINDAKOAK (2019-2023)

HELBURUAK (2023-2027)

HAUTAGAITZAK

Irakasle-ikertzaile prekario eta diskriminatuek bat egiten dute LABen alde

LABek jarraituko du finantzaketa, soldata eta erretiro-plan duinak eskatzen

Balantze, programa eta hautagaitzak (pdf)

Orri nagusia